Guardia Zibilak Bilboko Errondabide tabernatik 14.000 euro eraman zituela salatu dute

  • Urtarrilaren 12an Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak Bilboko Errondabide tabernatik 14.000 euro inguru eraman zituela salatu dute. Langileei eta hornitzaileei ordaintzeko dirua zela eta Espainiako Auzitegi Nazionalean salaketa jarriko dutela jakinarazi dute prentsaurrekoan.


2015eko urtarrilaren 22an - 06:59
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37

Guardia Zibilak eramandako dirua zehatz mehatz zenbat zen ez dakitela adierazi dute, eta jendeari bere takiletatik dirua hartu ziotela jakinarazi dute. Lau ordu iraun zuen operazioak.

Joan den urtarrilaren 12an 16 euskal herritarren aurka egindako operazioan kokatzen da Guardia Zibilaren ekintza hau. 13 libre utzi dituzte gerora. Sarek salatu du presoen giza eskubideen aldeko manifestazioan jasotako dirua eroan ziotela. Guardia Zibilak ere, Sareko poltsetatik dirua husten ageri diren irudiak publiko egin zituen.

 Urtarrilaren 17an milaka pertsona batu ziren Donostian operazioa salatu eta atxilotuei babesa adierazteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abokatuen aurkako operazioa
2021-05-03 | ARGIA
77 espetxe urteko eskaera presoen defentsa juridikoa egiten zuten zortzi lagunentzat

Uztailean hasiko da beren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskaltzak 7 eta 19 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen ditu 13/13 sumarioko inputatuentzat, ETArekin kolaboratzea edo integrazioa leporatuta. 2010ean izan ziren atxilotuak. Epaiketa denboraz kanpo... [+]


2017-03-16 | ARGIA
Sare-ri 2015eko operazioan kendutako 104.000 euroak ez dizkiote itzuliko

Euskal preso politikoen eskubideen aldeko Sare herritarrari 2015ean kendutako dirua ez itzultzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak.


2015-09-30 | ARGIA
Iñaki Goioaga Amaiurko senataria ikertuko du Auzitegi Gorenak

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak “ETAren kartzeletako frontean” parte hartzea leporatu zion ekainean Iñaki Goioaga Amaiurko senatariari, eta foruduna denez, Gorenari eskatu zion abokatua inputatu zezala.


Haurrek manifestazioetan parte hartzea haurrak manipulatzea da?

Nafarroako Hezkuntza kontseilari José Iribasek argi du: “Amorragarria, ustez zuriketa delituetan edo talde armatuetan parte hartzeagatik atxilotu dituztenen aurrean manifestatzeko umeak erabiltzea”. Modu horretan salatu zuen Iribasek (eta ABC egunkariak)... [+]


Konponbide goseak kaleak bete ditu Donostian

Dozenaka milaka pertsona bildu dira larunbatean Donostian ‘Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea’ lelopean deitutako manifestazioan. Guardia Zibilak astelehenean atxilotutako abokatu eta herritarren kontrako operazioa salatu eta gatazka politikoari konponbidea emateko... [+]


2015-01-15 | ARGIA
13 atxilotu aske, 3 kartzelara eta difamazio estrategia berri baten zantzuak

Guardia Zibilak 16 lagun atxilotu zituen astelehen goizean Euskal Herrian eta Madrilen, abokatuak gehienak, ETAri babesa ematea eta Ogasun Publikoaren kontrako delitua leporatuta. Epailearen aurretik pasa ostean, hiru kartzelara bidali ditu. Azken hiru egunetako albisteen... [+]


2015-01-13 | ARGIA
Etxeratek “Parot doktrina”-rekin alderatu du Gorenaren erabakia

Etxerat elkarteak "urgentziazko balorazioa" plazaratu du Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ostean. Osorik eskaintzen dizuegu jarraian:


2015-01-13 | ARGIA
Atxilotuetako batzuk asteartean hasiko dira epailearen aurrean deklaratzen

Astelehenean Guardia Zibilak atxilotutako hamabi abokatuek eta lau herritarrek asteartetik aurrera deklaratuko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, euren abokatuek lagunduta.


2015-01-12 | ARGIA
Sortu: “Herri honek Guardia Zibilari xake matea emateko unea da”

Srotuk atxiloketak salatu ditu. Hemen adierazpena osorik.


2015-01-12 | ARGIA
Goizeko atxiloketen inguruko Eusko Jaurlaritzaren balorazioa

Josu Erkorekak eguerdian baloratu du polizia operazioa. Oharra osorik kontsulta dezakezue azpian, eta bideoa ikus daiteke Irekia gunean.


2015-01-12 | ARGIA
EAJk adierazi du Guardia Zibilaren operazioak “oinarri politikoa” daukala

Espainiako Auzitegi Nazionalaren agindupean astelehen goizean Guardia Zibilak egin dituen atxiloketei buruzko balorazioa publiko egin du EAJren Euzkadi Buru Batzarrak. Jarraian irakur daitekeen lau puntuko adierazpena kaleratu du alderdi jeltzaleak:


2015-01-12 | ARGIA
Dirua itzultzeko eskatu dio Sarek poliziari eta bere jarrera zein den adierazteko Jaurlaritzari

Sarek oharra atera du astelehenko polizia operazioaren harira. Ondoren dago osorik irakurgai.


Pixa buru gainean, Madrilek euskal gizarteari

Sakonean, PPren Gobernuak argi uzten du euskal gizarteak pentsatzen duena berdin zaiola; eta berdin Eusko Jaurlaritzak, Legebiltzarrak eta gainerako euskal instituzioek esaten dutena. Gordin esanda, pixa egiten die guztiei buru gainean.


Eguneraketa berriak daude