Guardia Zibila Nafarroako ikasgeletan sartu dela salatu du LABek, lehiaketa baten aitzakiarekin

  • Indar armatuek zibersegurtasunari buruzko lehiaketa bat antolatu eta ekimena Nafarroako DBH ikastetxe guztietara heldu da; amaierako fasea Aranjuezeko Guardia Zibilaren akademian ospatuko dute. LAB sindikatuak gogora ekarri ditu duela hainbat urte irakasleen ideologiaren arabera Guardia Zibilak egindako “zerrenda beltzak”.

Nafarroako hainbat ikasle Ikasnova erabiltzen< Nafarroako Gobernua

2024ko azaroaren 07an - 15:20
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

LAB sindikatuak “desegokitzat eta erabat salagarritzat” jo du Guardia Zibilak Nafarroako Gobernuaren Ikasnova plataforma erabili izana ikasleak zibersegurtasunari buruzko lehiaketa batera erakartzeko. “Naturalki militarra den Espainiako Instituto Armatuak” ikasleen ikaskuntza-prozesuan parte hartuko duelako LABek hezkuntza komunitateari dei egin dio ez dezan parte hartu.

Ohar bidez jakinarazi duenez, Guardia Zibilaren ekimena Nafarroako DBHko zentro orotara heldu da, bai publikoetara, baita itunpekoetara ere. Lehiaketaren azken fasea Madrilgo Aranjuezen (Espainian) egingo da, Guardia Zibilaren akademian.

LABek dioenez lehiaketa “lekuz kanpo dago erabat”, eta “Espainiako institutu armatu horren itzal iluna Euskal Herriko ikasgeletan zuritzeko bederatzigarren saiakera” dela berretsi du. Hala, Carlos Gimenori, Nafarroako Hezkuntza Saileko buruari, eskatu dio berriz ere halakorik ez zabaltzeko, ikasgeletan “ez baitago Guardia Zibilaren beharrik”.

Gogora ekarri dituzte “Guardia Zibilak Nafarroako hezkuntza komunitateko ehunka kideren aurka egindako ekintzak”, duela hainbat urte irakaslegoaren ideologiak biltzen zituzten “zerrenda beltzak” kasu, geroago zenbait hedabidek lau haizeetara zabaldutakoak.

Sindikatuak gehitu du  “ezin duela onartu langileen eskubideak urratu” dituen antolakunderik ikasgeletan sartzea. Hezkuntzako Departamentuari eskatu dio ez dezala bat egin “horren balio atzerakoiak defendatzen dituen eta Nafarroako irakasle zein ikasleak erreprimitzen eta kriminalizatzen ibili den erakunde militar horren egitasmoarekin”. Lehiaketan ez parte hartzeko deialdia egin du LABek eta Hezkuntza komunitateari eskatu dio adi egon dadin, gisa horretako egitasmoak salatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guardia Zibila
ANALISIA | Urriak 12
Torturatuak: ausart edo aske?

“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]


KRONIKA | URRIAK 12, GASTEIZ
Guardia Zibilaren terrorearen apologia, plaza erdi huts batean

Orain 180 urte sortu zenetik lehen aldiz, kuarteletik kanpo eta Gasteizko erdigunean ospatu du Guardia Zibilak bere patroiaren eta hispanitatearen eguna. Bertan izan dira Gasteizko alkate Maider Etxebarria, Espainiako Gobernuko ordezkari Marisol Garmendia, Gasteizko gotzaina eta... [+]


2024-10-10 | Gedar
Guardia Zibilak bizkarretik tiro eginda hil zuen pertsona bat Madrilen, agerraldi psikotiko bat jasatean

Gutxienez hamabi poliziak inguratu zuten gaztea. Erail zuen agenteak esan du gainera joan zitzaiola agerraldia izan zuen gaztea, baina bertsio hori gezurtatu du lekuko batek. 2020an izan zen hilketa, eta orain ari dira epaiketa egiten.


2024-10-09
Oroimen historikoa
Memoria gara

2024-10-04 | ARGIA
Guardia Zibila omenduta, biktima batzuk berriz biktimizatzen direla salatu du Memoria Osoak

Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]


Estatuaren biktimen aitortzarako pauso gehiago emateko eskatu dio Egiari Zorrek Jaurlaritzari

Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]


2024-09-19 | Gedar
Gomazko beste milaka bala erosiko dituzte Guardia Zibilak eta indar militarrek

Guardia Zibilak 18.000 euro baino gehiago bideratu ditu aurten kautxuzko bolak erostera, "istiluen kontrako" materialaren barruan. Itsas Armadak, berriz, gomazko 1.500 pilota erosiko ditu. Poliziak erabiltzen dituen bitartekoak erregulatzen dituen araudia ez da... [+]


Euskal Herrian dauden poliziei eta guardia zibilei plusak ordaintzen jarraitzen du Espainiako Barne Ministerioak

1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]


Espainiako eta Frantziako indar armatuen presentzia salatuko dute Fan Hemendik Egunean

Azken hamarkadetan, bi estatuetako indar armatuen jardun nagusiak errepresioa eta zapalkuntza izan direla salatu dute eta azpimarratu dute haien presentzia ez dela beharrezkoa. Ekainaren 22an izango da Fan Hemendik Eguna Oñatin.


2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


Tarajalgo sarraskitik 10 urtera, genozidio isila Atlantikoko mugan

Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]


Tarajalgo sarraskiak 10 urte: "Bizirik irten zirenak berriz kriminalizatu dituzte”

Duela 10 urte Ceutako Tarajal pasabidean 14 pertsona hil zituzten, itsasoz igeri Europara igaro nahian zebiltzala guardia zibilak haien kontra oldartu ostean. Geroztik Duintasun Martxa egin dute urtero, eta ekimen horretako Bilboko taldeak sarraskiaren eta “mugako... [+]


Torturengatik kondenatutako Sánchez Corbí guardia zibilari Zilarrezko Gurutzea eman dio Espainiako Barne Ministerioak

Auzitegi Nazionalak Marlaska ministroa derrigortu du guardia zibila mailaz igotzera. Kargugabetu egin zuen 2018an, "konfiantza falta" zela eta. Sánchez Corbík errekurtsoa jarri zuen erabakiaren aurka, eta Auzitegi Nazionalak babestu egin du. Kepa... [+]


Eguneraketa berriak daude