Fan Hemendik Eguna egin dute beste urte batez Oñatin. Egun osoko festa izan da eta manifestazio jendetsu batekin amaitu dute Fan Hemendik, utzi bakean Euskal Herria lemapean. Ekitaldi nagusian, berriz, Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatu nahi izan dute, antzerki baten bitartez.
Julen Romaratezabala antolakuntzako kideak azaldu du eguna ondo joan dela, eta balorazio positiboa egin du, nahiz eta gaineratu duen hobe litzatekeela egun hau egin beharrik ez izatea: "Zoritxarrez, urteroko hitzordua da guretzat, urtetik urtera egin behar izaten dugu. Hala ere, ondo joan da guztia. Bazkarian azoka bete egin dugu eta The Sinners taldearen kontzertua ere oso ondo egon da", adierazi du.
Bestalde, goizean bake artisauen azoka ere egin dute. "ETAren armagabetzea ardatz hartuta eta gaiari buelta bat emanda, inguruan ditugun artisauen postuekin azoka bat egin dugu, eta hau ere ondo egon da", dio Romaratezabalak.
Honekin lotuta, ekitaldi nagusian, Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatu nahi izan dute, antzerki batekin. "Berez gure aldarrikapena ez da Guardia Zibilaren armagabetzea, hauek Euskal Herirtik joatea baizik, bakean utz gaitzatela. Gai nagusia izan da. Hala ere, antzerki honekin kritikatu gura izan duguna da beste arma batzuk ere min handia egin dutela eta horiek isiltzeko momentua ere bada", azpimarratu du Romaretazabalak.
Beste urte batez, oso jendetsua izan da manifestazioa, eta bertan oñatiarrak bakarrik ez, kanpoko jendea ere egon da. "Poztekoa da kanpoko jendea ikustea. Kuartela hemen egon arren, gura izaten dugu kanpotik ere jendea etortzea eta pozik gaude horrekin ere".
Azkenik, Romaratezabalak adierazi du ez direla geratuko borroka honetan. "Datorren urtean ere egin beharko dugu egun hau. Hala ere, eskatzen duguna da, benetako bakea lortu gura bada, egin behar dutenek egitea indarra. Guk egin genezakeen bakarra azpitik indarra egitea da eta hala egiten dugu, baina beste batzuek egin behar dute benetako indarra", bukatu du.
Altsasutik ere etorri dira hainbat lagun, aldarrikapenarekin bat egitera, eta Romaratezabalak dio harreman estua dutela, borroka berean daudelako. "Guztiok dakigu zer pasatu zen Altsasun, komunikabideen partetik ze bola eman zaion eta guzti horren atzean zer dagoen. Borroka berean gaude, beraz, elkartasuna adierazten diegu". Hemen eguna argazkitan ikusteko aukera.
Albiste hau Eneko Azurmendik argitaratu du Goienan eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta
Indar armatuek zibersegurtasunari buruzko lehiaketa bat antolatu eta ekimena Nafarroako DBH ikastetxe guztietara heldu da; amaierako fasea Aranjuezeko Guardia Zibilaren akademian ospatuko dute. LAB sindikatuak gogora ekarri ditu duela hainbat urte irakasleen ideologiaren arabera... [+]
“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]
Orain 180 urte sortu zenetik lehen aldiz, kuarteletik kanpo eta Gasteizko erdigunean ospatu du Guardia Zibilak bere patroiaren eta hispanitatearen eguna. Bertan izan dira Gasteizko alkate Maider Etxebarria, Espainiako Gobernuko ordezkari Marisol Garmendia, Gasteizko gotzaina eta... [+]
Gutxienez hamabi poliziak inguratu zuten gaztea. Erail zuen agenteak esan du gainera joan zitzaiola agerraldia izan zuen gaztea, baina bertsio hori gezurtatu du lekuko batek. 2020an izan zen hilketa, eta orain ari dira epaiketa egiten.
Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]
Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]
Guardia Zibilak 18.000 euro baino gehiago bideratu ditu aurten kautxuzko bolak erostera, "istiluen kontrako" materialaren barruan. Itsas Armadak, berriz, gomazko 1.500 pilota erosiko ditu. Poliziak erabiltzen dituen bitartekoak erregulatzen dituen araudia ez da... [+]
1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]
Azken hamarkadetan, bi estatuetako indar armatuen jardun nagusiak errepresioa eta zapalkuntza izan direla salatu dute eta azpimarratu dute haien presentzia ez dela beharrezkoa. Ekainaren 22an izango da Fan Hemendik Eguna Oñatin.
Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.
Ceutako Tarajal hondartzan hamalau lagun hil zituzten duela hamar urte, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta Marokoko polizien tiro artean. Haien senide eta lagunek urteurrena baliatu dute justizia eskatzeko, auzia oraindik epaitegietan baita. Justizia... [+]
Duela 10 urte Ceutako Tarajal pasabidean 14 pertsona hil zituzten, itsasoz igeri Europara igaro nahian zebiltzala guardia zibilak haien kontra oldartu ostean. Geroztik Duintasun Martxa egin dute urtero, eta ekimen horretako Bilboko taldeak sarraskiaren eta “mugako... [+]