Guanyem Barcelona, herri mugimenduen ahots berria udal hauteskundeetarako

  • “Hiri ezberdin bat eraikitzea posible dela erakusteko ordua heldu da”. Helburu horrekin jaio da Guanyem Barcelona, Ada Colau - PAH Kaleratzerik Ez elkartearen bozeramaile ohiak bultzatutako plataforma herritar berria. Ekainaren 26an egingo dute publiko beren proiektua, eta 2015eko Bartzelonako udal hauteskundetara aurkezteko intentzioa dute.


2014ko ekainaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ada Colau "Kaletik hautesontzietara, hautetsontzietatik kalera" hitzaldian (argazkia: Mireia Carulla. eldiario.es)

30 lagunek sortu dute plataforma eta mundu akademikoko, herri mugimenduetako eta auzo-sareko jendea biltzen du. Diotenez, mugimendu sozialek agerian utzi dute herritarrek pairatzen duten iruzurra eta jendearen beharrei erantzuna emateko politika zaharraren ezintasuna. Horregatik hauteskundeetara aurkeztuko dira.

Alderdi politikoen arteko hauteskunde itunik ez dutela bilatzen adierazi dute, “benetako hautagaitza herritarra” izatea baizik. Horregatik herritarren ahalik eta parte-hartze handiena lortu nahi dute “liluratzen duen hautagaitza izateko, auzoetan, lanean eta kultura munduan presentzia duena, eta erakundeak jendearen mesederako eraldatzeko aukera emango diguna”.

Mugimendu sozialen logika bera erabiliz, udal-espazioetatik lor daitezkeen proposamen konkretuetan lan egiteko intentzioa dute: zinegotzien hautaketa zuzena, aurrekontuen gaineko kontrol soziala eta hiritar galdeketa lotesleak aipatzen dituzte, beste proposamenen artean.

Argitaratu duten manifestuan “demokrazia berreskuratzeko beharra” azpimarratzen dute: “Ezin dugu onartu etorkizunik gabe utziko gaituen blokeatze instituzionala. Inoiz baino gehiago indartu behar ditugu ehun soziala eta hiritarrek autogestionatutako espazioak”.

Guanyem Barcelonaren manifestu osoa bere webgunean irakur daiteke.

Bideo honen bitartez ere hautagaitza ezagutzera ematen ari dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Barcelona en Comú
2018-05-17 | Saioa Baleztena
Gala Pin. Ekintzailea politikan
“Legedia aldatu behar da, espekulazioa sustatu ordez, zigortzeko”

Filosofia ikasketak dituen arren, kaleko borroketan eskolatutakoa da Gala Pin (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1981). 2003an utzi zuen jaioterria Bartzelonako auzo mugimenduetan murgiltzeko, eta 2015eko maiatzetik Bartzelonako Udalean En Comúko zinegotzia da.


2017-10-11 | Axier Lopez
"Independentzia soilik izango da posible CIU gabe"

Militantzia ardura anitzak izan ditu Anna Gabriel Sabaték (1975, Sallent, Bartzelona): lehen Correllenguaren (Korrikaren ahizpa katalana) antolatzailea, Terra i Llibertat kolektiboko kidea sorreratik, zinegotzia, CUPeko idazkari orokorra, Endavat-eko kidea,... [+]


2017-09-28 | Axier Lopez
“Une egokian, Mossoek ez dute Kataluniako herriaren kontra egingo”

Politikari gutxik jaso ditu horrenbeste txalo eta irain hain denbora laburrean. Bilorik ez diozu ahoan aurkituko, salbuespenezko garaiotan, Espainiako politika astindu duen outsider katalan honi. Esquerra Republicana de Catalunyaren Bartzelonako egoitzan hartu gaitu Gabriel... [+]


Ada Colau, Bartzelonako alkatea
"Eredu turistikoa eztabaidatzea, hiri eredua eztabaidatzea da"

Bartzelonako lehendabiziko emakume alkatea da Ada Colau. Karguan bost hilabete igarota eta Barcelona en Comúk gutxiengoan gobernatuz −41etik 11 zinegotzirekin, CiUk baino bakar bat gehiagorekin−, gainontzeko udaleko indarrei akordiorako deia luzatzen die... [+]


Ada Colau (Bartzelonako alkatea)
“27ko hauteskundeetan garbi ikusi zen katalanen gehiengoak erreferendum lotesle bat egitea nahi duela”

Bartzelonako alkate Ada Colauren aburuz, azken hauteskundeek bi gauza utzi zituzten agerian: independentziaren gaiak Katalunia bi bloketan banatzen duela eta, batez ere,  gehiengo demokratiko batek erreferendum lotesle bat egitea nahi duela.


Errefuxiatuak hartzeko lanean ari da Bartzelona

Errefuxiatu siriarrei aterpea eman nahi die Bartzelonak eta horretarako neurriak hartzen hasi da Udala. Acnur eta asiloaren aldeko Asil.cat erakundeekin harremanetan jarri da dagoeneko Ada Colau alkatea.


Sexu joera anitzak eta feminismoa Ada Colauren gobernuan, bazterrak erdigune

Bizitzaren Zikloa, Feminismoa eta LGTBI Saila sortu du Ada Colauk Bartzelonako Udal gobernu berrian. Kritikak jaso ditu erabakiak, bazterreko kolektiboak bazterreko eta ikusezin izaten jarraitzea nahi duelako hainbatek.


Ada Colau
“Lege injustuak desobedituko ditugu”

Bartzelonako alkate izateko aukera handiak dauzkan Ada Colaurekin elkarrizketa egin dute El Paísen. Hirian egin nahi dituzten aldaketei buruz mintzo dira, eta erabakitzeko eskubidearen inguruan daukaten konpromisoaz mintzo denean, kazetariak galdetzen dio ea zer egingo... [+]


2015-05-29 | ARGIA
Movistar negoziatzeko prest, hautetsi berrien eta langileen presioaren ondorioz

Maiatzaren 24ko hauteskundeen ondoren hautatuak izan diren hainbat lagunek agerraldi jendetsu baten bidez jakinarazi dute hilaren 26an Katalunian Telefonica-Movistarreko grebalarien “Eskaileren konpromisoa” sinatuko dutela.


2015-05-24 | ARGIA
#M24 : hauteskunde gauaren zuzeneko jarraipena

Hauteskundeen jarraipena egiten ari gara minutuz minutu. Emaitzak eta ondorengo balizko paktuak.


2015-01-30 | ARGIA
Kataluniako ezkerren batasuna geroz eta urrunago

Duela bi urte sortu zen Prozesu Konstituziogilea, Kataluniako Parlamentuko hurrengo hauteskundeetarako ezkerreko alderdien batasuna lortzeko helburuarekin. Arcadi Oliveres bozemaileari elkarrizketa egin dio Vilawebek eta eduki garrantzitsuenak laburtu ditugu.


2014-07-30 | ARGIA
Podemosek herritarren hautagaitzak babes ditzake 2015eko udal hauteskundeetan

Pablo Iglesias bozeramaile duen Podemos alderdiak 2015eko udal hauteskundeetan nola parte hartuko duen erabakiko du udazkenean. Baliteke alderdi gisa aurkeztu ordez, herritarren hautagaitzak babestea “behar adinako ziurtasuna” daukatenean.


Eguneraketa berriak daude