Ernai Gazte Antolakundeko 133 kideri isunak jarri dizkiete, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratzearen aurka mobilizatzeagatik. 290.500 euro dira guztira, eta diru bilketa bat jarri dute martxan, herriak ere ekarpenen bat egin dezan. Ibone Alonso eta Aizpea Uranga antolakundeko kideek hiriko kaleak hartzera animatu dituzte gazteak, irailaren 8ko eguerdian Bulebarretik irtengo den manifestazioan.
Jar dezagun testuinguru pixka bat. Zergatik espetxeratu zituzten Zelaia eta Barbado?
Ibone Alonso (I.A.): Gazteak eta militanteak izateagatik, eta Euskal Herria askatzeko prozesuetan parte hartzeagatik. Aitor eta Galderren aurka izan da hau, baina Euskal Herri osoa makurtzeko egin dute.
Aizpea Uranga (A.U.): Atzerapauso baten moduan ikusten dugu guk, lehengo garaietara itzultzeko behar bat izan balute bezala. Ez dugu espetxeratzea onartzen, eta hori salatzeko hainbat mobilizaziotan hartu dugu parte. Horren harira, isunak iritsi zaizkigu.
Zergatik kontsideratzen duzue espetxeratzea atzerapauso bat?
I.A.: Euskal Herriak beste garai batzuk bizi ditu orain, beste norabide bat hartu du, eta lehengo garaietara itzularazi nahi gaituzte. Uste dugu ez dela horretarako momentua. Presoen askatzearekin ikusi da aurrerapauso hori, besteak beste.
Ernaiko 133 kideri jarri diete isuna espetxeratzearen aurkako protestetan parte hartzegatik. Jende asko da.
I.A: Ez genuen espero. Identifikazioak bai espero genituela, baina mozal lege bat aplikatzeak guztiz harrituta utzi gaitu. Beste prozesu batzuk espero genituen. Lehenengoetarikoak gara lege hau aplikatu digutenak, gazteen esparruan, behintzat. Kristoren kolpea izan da.
‘Mozal legea’ aplikatu denetik gertatu da hau guztia, beraz. Zer da, zehazki, ‘mozal legea’ eta zergatik aplikatu da “neurriz kanpo”, zuen ustez?
I.A.: 2015 urtean atera zen lege hau, eta eragile sozialak itotzeko mekanismo bat da. Lehenengoak izan gara, eta beste eragileei ere aplikatzen bazaie, ez da sostengarria gazte mugimendurik egotea.
A.U.: Honen aurrean, aurrekari izan nahi dugu; guri aplikatu digute lege hau, baina mobilizazioetan ere mahaigaineratu nahi dugu mozal legea-ren aurkako diskurtsoa. Eztabaidatzea eskatzen dugu, guri aplikatu digutelako orain, baina, gerora, inork gehiago jasan ez dezan. Kristoren dirutza da isuna, eta antolakundeak ezin du gastu hori ordaindu. 290.500 euro eskatzen dituzte, zehazki, orotara.
Kanpaina bat jarri duzue abian dirua lortzeko. Zertan datza? Zeintzuk dira kanpainaren aurreikuspenak?
I.A.: Merchandising-a atera dugu (kamisetak, txanoak eta abanikoak) eta diru bilketa bat jarri dugu martxan, herriak ahal duen ekarpena egin dezan. Ekarpen guztiak dira ongietorriak, txikiak badira ere. Gazte askok ikusi dute kristoren kolpea jaso dugula eta, ustez, bat egiten dute gure aldarriekin.
A.U.: Ez dakigu noiz arte egongo den irekita crowdfunding-a, baina ondo joatea espero dugu. Ekarpena minimoa bada ere, guretzat lagungarria da, eta animatzen dugu jendea ekarpen txiki hori egitera.
Irailaren 8an egingo duzue mobilizazioa. Egun seinalatua da Donostian, Kontxako Banderako bigarren igandea baita. Zergatik erabaki duzue egun horretan egitea?
A.U.: Ikusi dugu estropadak direla gazte independentista askoren topagune, eta ideia ona iruditu zitzaigun egun horretan mobilizatzea, eta gure aldarriak ere estropadetan egotea.
I.A.: Horrez gain, ikasturtea indartsu hasteko modu bat iruditzen zaigu. Kurtso amaieran adierazi genuen oztopoak edukita ere aurrera gindoazela, eta erakusleiho izan nahi dugu.
Zer salatuko duzue egun horretan, zehazki?
A.U.: Gu beldurtu eta zapaltzeko mekanismo bat izan da hau guztia, eta erakutsi nahi dugu hemen gaudela eta gero eta gehiago garela. Isunak jaso arren, ez daukagu beldurrik eta aurrera egingo dugu.
Zergatik uste duzue dela “deserosoa” zuen proiektua Espainiako Gobernuarentzat?
I.A.: Euskal Herria eraikitzeko beste modu batzuk daudela erakutsi dugulako gazte independentistok, funtzionatzen dutenak, eta gero eta gazte gehiago batzen dira borroka honetara. Sistema neoliberal zisheteropatriarkal kapitalista batean bizi gara, eta ez dute hori ez den beste alternatibarik onartzen. Guk planteatutako prozesu eta alternatibekin erakutsi dugu badaudela Euskal Herria eraikitzeko beste modu batzuk, eta horregatik uste dugu garela oztopo bat beraientzat. Azken finean, ikusi da bai politikan, baita sozialki ere, independentismoak jendea erakartzen duela, eta, horregatik, arrisku gisa ikusten gaituzte.
“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera, Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.
Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]
Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.
Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.
Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]
"Espainolismoa goratzen duen sinbolorik" ez dutela nahi adierazi dute antolakundeko kideek. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azkenengo zezena botatzea, ekintza zuzenaren bideoa zabaltzearekin batera.
“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]
Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]
"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]
Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.
Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan egin dute ekintza; Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegi atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu da, eta Gasteizen bost pertsona atxilotu ditu.