Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.
Munduko irla handiena, Danimarkari atxikia, ez omen zegoen salgai. Trumpen beste zoro-kontuen apalean geratu zen orduan: pandemia iritsi zen, hauteskundeak galdu zituen berak ezetz zioen arren...
Baina lau urte geroago, hauteskundeak irabazi ditu berriro, sasoiko sentitzen da (eta sentiarazten dute), eta Etxe Zurira itzuli aurretik ere egitasmo berbera ekarri du mahai gainera. Beste bi, oso munta desberdinekoak alboan dituela. Bat, askoz handiagoa, inolako zehaztasunik gabea eta prozesu politiko luze baten bitartez baino burutu ezingo litzatekeena: Kanada AEBetan integratzea. Bestea, guztiz zehatza eta AEBek indar hutsez egin dezaketena: Panamako Kanala berreskuratzea. Bien artean, agian egingarriena izan daitekeena, Groenlandia “erostea”.
Orain, jada, asmoa ez da txantxetan hartzen, eta ondorioak hausnartzen hasi dira zuhurrenak. Beste batzuentzat beste leku batzuetan horrek ireki lezakeen atakaren ikuspuntutik, adibidez.
Baina nola “erosten” ote da salgai ez dagoen zerbait? Nori ote legokioke balizko “salneurria” jartzea salgaiaren jabe delakoan? Zer diru edo baliabiderekin egingo ote litzateke erosketa, egitekotan? Zer izan dadin erosiko ote lukete AEBek Groenlandia, salgai balego? Alaska edo Hawaii moduko zerbait izateko? Ala Samoa, Guam eta abar bezalakoa? Ala Puerto Rico?
Horrelako galderen erantzuna aditu zain, pasadizoak balio izan du, oraingoz, historia gogorarazteko. Trumpen egitasmoa ez baita inondik ere berria. AEBek hainbat saio egin dituzte Groenlandia beretzeko; serioena, Gerra Hotzean, haren balio estrategiko ikusgarriagatik. Eta esan behar da irla berea balute bezalatsuko erraztasunak lortu ondoren “amore eman” zutela estatubatuarrek hura guztiz bereganatzeko deliberoan. Gogoratu besterik ez daude egun hauetan 59 urte beteko dituen Palomareseko istripu atomikoaren nondik norakoak.
Baina XXI. mendean Groenlandiaren estimua ez datza, duela 50-70 urte bezala, nagusiki bere kokapenean, baizik haren lurpeko lehengai-aberastasunean. Eta irlaren “jabeari” Artikorako irekitzen dion esparruan. Esan gabe doa horretarako ere, bertako biztanleria inuitaren bakantasuna abantailatzat hartzen dutela hartaz jabetu nahi dutenek.
Inperialismo kolonialista klasikoenera itzultzen arituko lirateke, beraz, Estatu Batuak: besteren lurraldeez jabetu behar bertako aberastasunak ustiatu ahal izateko. AEBen historian tradizio aparta duen “erosketaren” sistema erabiliz.
Horrelakoak iraganeko kontuak zirela iritzita bizi ginenok, arazo bat dugu. Zentzatzeko, beharbada, komeniko zaigu Daniel Immerwarh historialariaren hitzak aditzea edo, beta duenak, haren How to Hide an Empire (Nola ezkutatu inperio bat) liburua irakurtzea.
X. mendetik XV. mendearen erdialdera arte bikingoek Groenlandia okupatu zuten, baina hamarkada gutxiren buruan uhartea utzi zuten.
Apirilaren 6an egin dituzten hauteskundeetan, Inuit Ataqatigiit (IA) alderdi independentista sozialistak irabazi ditu hauteskundeak botoen %37rekin, eta gobernuan zen Siumut alderdia gainditu du, independentista eta sozialdemokrata hau. Independentismoak gehiengo osoa lortu du,... [+]
Groenlandia, 982. Erik Thorvaldsson (950-1003), Erik Gorria ezizenez ezagunagoa, munduko uharterik handienera iritsi zen.
Groenlandiako hauteskundeetan alderdi independentistek botoen %70 baino gehiago bildu ohi dute, Nationalia egunkari digitalean irakur daitekeenez.
Norvegia, 986. Bjarni Herjólfsson esploratzaile bikingoa Islandiara abiatu zen negua amaitu zenean, han gurasoekin bat egiteko. Eyrar-en lehorreratu zenean jakin zuen gurasoek etxaldea saldu zutela eta Erik Gorriarekin batera irla utzia zutela, Groenlandiara bizitzera... [+]
Slale webgune estatubatuarrak argitaratu du Groenlandia eta Antartikako glaziarrak NBEaren adituek diotena baino hamar aldiz azkarrago urtuko direla. NASAn urte luzez ibilitako James Hansen da ikerketaren egileetako bat.
Groenlandiako izotzaren urtze azeleratuaren albistea munduko hedabide askok jaso ostean, Carlos M. Duarte ozeanografoak El País egunkarian analisia idatzi du. Bertan dio albisteak harridura sor badezake ere, ez dela gertaera isolatua. Artikoaren urtze fasea atzera... [+]
Groenlandia ia osoa (%97) estaltzen duen izotz geruza lau egunetan urtu da bero masa batek erasanda, NASAko zientzialariek jakinarazi dutenez. Ezohiko gertaera honen aurrean, hasiera batean neurketa-sistemaren akats bat zela pentsatu zuten ikerlariek, inoiz horrelako datuak... [+]