Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

  • Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


2024ko abuztuaren 13an - 11:46
Suhiltzaileen helikoptero bat ura botatzen Nea Makri inguruan, Atenas ekialdean. Argazkia: Reuters
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Grezian piztutako baso-sute baten ondorioz, 50.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte, eta gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira, EFEk informatu duenez. Sutea Varnavasen hasi zen, Atenasetik 40 kilometro ingurura, baina bizkor hedatu da: hiriburuaren erdigunetik hamahiru kilometrora dauden Vrilissia eta Chalandri hiriguneetako dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira. Suhiltzaileen zerbitzuko iturri batek BBCri adierazi dio Vrilissian pertsona bat hil dela suteen ondorioz, eta haren gorpua –emakume batena dela uste dute– denda baten barruan aurkitu dutela.

Keak Atenas estali du, eta ia 80 pertsona ospitaleratu dituzte arnasketa arazoengatik, Le Monderen arabera. “Guztira 702 suhiltzaile ari dira lanean, 27 baso-komandoetako talde, 199 ibilgailu eta boluntarioen laguntzarekin, eta Babes Zibileko erakunde guztien laguntzarekin”, zabaldu du Greziako Babes Zibilak ohar baten bitartez. Agintariek esan dute suteak 40 lekutan zeudela astelehenean, eta zenbait gunetan 25 metrorainoko sugarrak ikusi dituzte.

Europar Batasunari laguntza

Greziako Gobernuak laguntza eskatu dio Europar Batasunari (EB) suteei aurre egiteko. Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek sare sozialen bitartez adierazi du EBk “bere flotaren laguntza” bidali duela, hala nola Italiako bi hegazkin, Frantziako helikoptero bat, eta Txekiar Errepublikako eta Errumaniako suteen aurkako taldeak. Hala ere, Frantziako Barne Ministro Gérald Darmanin-ek esan duenez, Frantziak 180 suhiltzaile, 55 kamioi eta helikoptero bat bidali ditu suteak itzaltzeko, eta Turkiak adierazi du bi hegazkin eta helikoptero bat bidaliko dituela, La Vanguardiak jaso duenez. Suhiltzaile zerbitzuen bozeramaile Vassilios Vathrakogiannis-ek adierazi du ez dagoela su aktiborik ipar-ekialdeko Atika eskualdean –Atenaseko zatiak barne–, baina “su aktibo asko lokalizatuta” daudela, batez ere Marathon eta Penteli hirien inguruan.

Greziak inoizko udarik beroena

Vathrakogiannis-ek astelehen gauean zabaldutako adierazpen baten bitartez esan du sute berrietako baldintzak oraindik ere arriskutsuak direla, ez bakarrik asteartean, baita astean zehar ere. “Haizeak oso biziak dira, eta ez digute laguntzen lurraren morfologiak eta landaretzak, batez ere azkar erretzen diren pinuak eta gorostiak", esan dio EFEri suhiltzaileen bozeramaile batek. Agintariek adierazi dute ostegunera arte alerta gorenean daudela suteak direla eta.

Aurreikuspenen arabera, Greziak inoizko udarik beroena izan daiteke. Atenasko behatokiko ikerketa-zuzendari Kostas Lagouvardos-en arabera, Greziak inoiz erregistratutako negurik beroena bizi du aurten, euri gutxiko edo euririk gabeko aldi luzeak, eta uztailik beroena 1960an erregistroak gordetzen hasi zirenetik, El Paísek jaso duenez. Uztailean, batez besteko tenperatura 27 gradu zentigradukoa izan zen, 1991tik 2020ra bitarteko hilabete bereko batez besteko balioa baino ia hiru gradu handiagoa.

Meteorologoek eta babes zibilak ohartarazpenak egin zituzten

Greziako meteorologoek eta babes zibilak ohartarazi zuten asteburuan, Egeo itsasoaren inguruan, suterik txikiena sute handi bihur zitekeela minutu gutxiren buruan. Horregatik, Greziako Babes Zibilak debekatu egin zuen hainbat jarduera egitea, hala nola belar lehorra erretzea, txinpartak sortzen dituzten makinak erabiltzea edota parrilla aire zabalean egitea.

Atenaseko kanpoaldeko suteak udan, ohikoak azken urteetan

Nahiz eta Atenaseko kanpoaldeko suteak ohikoak izan azken urteetan udan, lehen aldia da sua hiriburuaren erdigunetik hain gertu zabaltzen dena, EFEk informatu duenez. Le Mondek Asimina izeneko greziarrarekin hitz egin du –uneotan suteak dauden inguruko bizilaguna da emakumea –, eta 2018ko uztaileko suteak aipatu ditu, non 100 pertsona inguru hil ziren, “bere bizitzako esperientziarik traumatikoena”. “Lehen, zalantza izan zitekeen norberaren etxea edo denda uztean, azken finean bizitza baten inbertsioa da. Baina orain irudi tragiko horiek buruan ditugu, senideak eta bezeroak ezagutzen ditugu, familiako kideak galdu dituztenak, eta ezin dugu ahaztu. Ezin dugu arrisku gehiago hartu”, adierazi du emakumeak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Suteak
2024-10-29 | Leire Ibar
Su hartu du Arberoa ikastolako eraikin batek

Astelehen gauean su hartu du Donamartiriko (Nafarroa Beherea) ikastolako eraikin batek. Ez da zauriturik izan, baina kalte material handia eragin du suteak.


2024-10-22 | ARGIA
Hodei toxikoa hedatu zen atzo Trapagaranen, txatarra pila batek su hartu ondoren

Portugaleteko eta Sestaoko bizilagunek leihoak itxi behar izan dituzte, suhiltzaileek hala ohartarazita.


Pirozenoa: Su Aroan murgiltzen ari gara

Suak geroz eta leku gehiago hartzen du albisteetan. Azken urteetan sute askok partida irabazi digu, planeta osoan zehar. Egungo suteak ez dira lehengoak bezalakoak, erasokorragoak dira eta planeta sakonki aldatzen ari dira: Pirozenoa dei genezakeen garaiaren atarian jarri... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Euskal Herri osoan alerta laranja ezarri dute tenperatura altuengatik

Alerta gorria ere jarri dute eskualde batzuetan: zehazki, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetan, Ebro ondoko eskualdean, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdeetan eta Arabako erdialdean.


Suteen arrisku “oso altua” dela-eta, larrialdi plana jarri dute martxan Nafarroan

Sute arrisku handia aurreikusi dute egunotarako Nafarroan. Babes zibil eta larrialdietako zerbitzuak, suhiltzaileak, Poliziaren ingurugiroaren babes brigada, ingurugiroaren departamentua, Guardia Zibila eta Estatuko Agentzia Meteorologikoaren Nafarroako delegazioa abuztuaren... [+]


Suteek 43 hildako eragin dituzte Mediterraneo inguruko herrialdetan

Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.


2023-07-19 | Ilargi Manzanares
Ipar hemisferioko muturreko beroak sute handiak eragin ditu

Inoiz erregistratu diren tenperatura altuenak ekarri ditu bero-boladak, eta horrekin batera baso suteen arriskua areagotu da.


2023-03-13 | Anuntxi Arana
IRITZIA
Betiereko sua

Lehen bioletekin bat, mendiko suak heldu dira tenoreko, beren desmasiek jarraikiak. Eta ondoren protestak, aldizkari honetara bidali ohi ditudanak barne.

Orain dela bi urtekoa ikaragarria izan zen. Lapurdi, Nafarroa eta Gipuzkoan hedatu ziren suteak, Larrun menditik... [+]


2022-12-22 | ARGIA
Errigorak 85.000 euro bildu ditu udako suteen kalteei aurre egiteko kanpainan

Ekainean Nafarroak inoiz jasan gabeko kalteak izan zituen suteen ondorioz. Errigora ekimenak diru bilketa abiatu zuen uztailean, ondorioak bideratu ahal izateko eta "lurrarekiko begirunez jardungo duten ereduak" sustatzeko. 85.000 euro bildu dituzte Euskal... [+]


2022-10-24 | ARGIA
Balmasedako sutea kontrolpean dago Bizkaiko eremuan

Gaua sutea mendean hartzeko lanetan eman ostean, Bizkaian egoera kontrolpean dago. Arratsaldetik aurrera arriskuak murriztera jo beharko luke, Euskalmet-en arabera haizeak baretzera joko baitu. Burgos (Espainia) iparraldera hedatu da sua, eta uneotan bertan dago egoera okerren.


Suteak landetan
Gizakiak eraldatutako ekosistema bat, berotze globalaren atakan

Aunitz euskal herritarrentzat, oporretara joateko tokia dira Gaskoiniako Landak (Okzitania). Duna luzez osatutako hondartzak, pinudi amaigabeak barnealderantz, eta herriak baino kanping gehiago ia. Hegoaldean Aturriko itsasadarrak markatzen du Lapurdirekiko muga. Iparralderantz... [+]


2022-08-24 | ARGIA
Bi gizon hil dira Basauriko landa-sute batean

73 urteko bi anaia dira hildakoak eta sutea Arteagagoitiko landetan gertatu zen, San Miguel auzoan, abuztuaren 23an, asteartez.


Biriatuko muga itxi dute kamioientzat sute larri batengatik eta auto-ilarak eragin ditu

A-8 eta A-63 autobideen arteko pasabidea ixtean auto-ilarak sortu dira. 6.200 hektareatik gora erre ditu abuztuaren 10ean Girondan (Frantzia) piztutako suteak. Landerara ere iritsi da eta 10.000 lagun inguru ebakuatu behar izan dituzte.


Eguneraketa berriak daude