Green Capital-en matrizea den Capital Energyk berriki aurkeztu ditu Trekutz (Antzuola-Urretxun) eta Buruzaiko (Azkoitia-Azpeitia-Zumarraga) zentral eolikoen ingurumen txostenak, "eta bertan izan genuen lehenengoz erabakiaren berri esplizituki. Ondoren enpresaren iturrien bidez konfirmatu ahal izan dugu hala dela", jakinarazi du Karakate Bizirik plataformak abenduaren 22an. Horrelako proiektu bat gelditzea lortu duten bigarren aldia dela oroitarazi dute, 2002an ere aurre egin baitzioten. "Herri bezala eman dugun erantzuna enpresaren erabakian funtsezkoa izan dela" nabarmendu dute. Eskerrak eman dizkiete "era batera edo bestera lagundu diguzuen herritar eta elkarteei, baita Soraluze, Elgoibar eta Bergarako Udalei ere, prozesu honetan Karakate babesteko egin duten lanagatik, eta Aranzadi Elkarteari mendi lerroan dagoen ondare historikoa ezagutzera eman eta babesteagatik".
Karakate Bizirik plataformak "poztasunez" hartu du "bigarren aldiz proiektua atzera bota izana" baina ohartarazi du "garaipena ez dela behin betikoa: mehatxuak hor dirau".
Hona plazaratu duten irakurketa, osorik:
"Lortu dugu! 2002an bezala, oraingoan ere lortu dugu Karakateko zentral eolikoaren proiektua geratzea. Green Capital enpresak bertan behera utzi du Akillar eta Otsoaldasoro inguruetan aerogeneradore erraldoi bana jartzeko zuen asmoa. Hala, proiektu horrek suposatuko lukeen suntsipenetik babestuta geratuko da, momentuz behintzat, Karakate. Guk zalantzarik ez dugu herri bezala eman dugun erantzuna funtsezkoa izan dela enpresak erabaki hori hartzeko orduan.
Green Capital-en matrizea den Capital Energy enpresak berak berriki aurkeztu ditu Trekutz (Antzuola-Urretxun) eta Buruzaiko (Azkoitia-Azpeitia-Zumarraga) zentral eolikoen ingurumen txostenak, eta bertan izan genuen lehenengoz erabakiaren berri esplizituki. Ondoren enpresaren iturrien bidez konfirmatu ahal izan dugu hala dela.
Hala ere, nahiz eta bigarren aldiz proiektuak atzera bota izana poztasunez hartu, garaipena ez da behin betikoa: mehatxuak hor dirau.
Batetik, orain onartzeko fasean dagoen Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (PTS) ez duelako gure mendi lerro kuttunaren erabateko babesa bermatzen eta etorkizunean proiektu berriak aurkezteko atea irekita uzten duelako. Izan ere, herritarrek, Karakate Bizirik-ek eta zein Udalek Karakateko eremu guztia babesteko Lurralde Plan Sektorial horri aurkeztutako alegazioak ez dituzte onartu, eta beraz, gure mendi gaineko biodibertsitateak eta ondare kulturalak nolabait arriskuan jarraituko du erabateko babes horren faltan. Horren aurrean, berresten dugu ezinbestekoa dela Karakateko eremu osoa salbuespen eremu bezala izendatua izatea.
Bestetik, Karakateko proiektua geratzea lortu arren, Euskal Herri osoan zehar aurrera jarraitzen dute mendi askotako tontorretan 200 metroko altuerako haize errotak eraikitzeko proiektuek. LPS-an ere ugari dira halakoak eraikitzeko balizko kokapen bezala ageri diren mendi eremuak, besteak beste gure eskualdean Arno ingurua eta Andutz mendia Itziarren. Ez da baztertzekoa, hortaz, eskualdean bertan proiektu berriak agertzea. Denak ere enpresa pribatuen, energiaren lobby-aren eta kapitalaren interesen mesedetan.
Egon ziur energia berriztagarrien alde gaudela, baina ez horrela, ez edozein preziotan, bestelako ereduei jarraituz baizik. Gure mendiak babesteko beharra sentitzen dugu, gure ingurune naturala zaintzekoa, eta asmo horretan irmo jarraituko dugu. Ezin dugu mundu finitu batean hazkunde infinitu bat bultzatu, eta horixe da sistema kapitalistaren oinarrizko kontraesana. Ezinbestekotzat jotzen dugu bestelako ereduak, alternatibak, proposamenak… ezagutzen eta aztertzen jarraitzea eta energiaren auzia gizarteratzen eta haren gainean hausnarketa elikatzen jarraitzea da gure asmoa.
Bukatzeko, Karakate Bizirik plataformatik garaipen hau balioan jarri nahi dugu; arazo konplexu horren konponbide orokorra ez dela badakigun arren, mugarri bat behintzat ezarri dugula uste dugu. Nola ez, eskerrak eman nahi dizkizuegu bide honetan gurekin bat egin duzuen eta era batera edo bestera lagundu diguzuen herritar eta elkarteei, baita Soraluze, Elgoibar eta Bergarako Udalei ere, prozesu honetan Karakate babesteko egin duten lanagatik, eta Aranzadi Elkarteari mendi lerroan dagoen ondare historikoa ezagutzera eman eta babesteagatik.
Lorpen hau ospatuko dugu tarte batez eta lasaitasunez arnasa hartu eta hausnartu. Erronka potoloak ditugu aurrean eta ziur gaude bidean topo egingo dugula berriro ere.
Karakate Bizirik! Mendiak Aske!"
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]
"Sare elektrikoak eta lurraldea: sistema energetikoa eztabaidagai" hitzaldia emango du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak. Herribizigune eta Ezkeltzu Bizirik taldeek elkarrekin antolatu dute hitzaldia.
Aixeindar SA enpresak "Laminoria" izeneko zentral eolikoa eta fotovoltaikoa eraiki nahi du Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena jasoko ote duen ikusteko dago. ARGIAren eskuetara iritsi da... [+]
Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek... [+]
Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]
Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]
Enigma Green Power enpresak "Ikatz Gane" deitu dion proiektu eolikoa egiteko "aldez aurreko administrazio-baimena" eskatu du. Bost haize errota jarri nahi ditu. Enigma Green Powerren jabe bakarra Arena Green Power da, eta honen kargudunen artean da Endesa.
Kolitza mendiaren magal batean eraiki nahi zituzten haize erroten proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzak, hala adierazi du Balmasedako alkateak. Baina horren ordez, "eragin gutxiago" duen beste zentral bat aurreikusi dute inguru bertsuan. Maiatzaren 26an Euskal... [+]
Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.
Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.
Berriztagarriek Galizian ere sukarra bizi dute eta proiektu ugari justizia auzitegietan dira momentu honetan. Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak haietako hamahiruren gaineko suspentsioa agindu du, eta horretarako bere irizpideak egokitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak... [+]
"Hamaika arrazoi lurraldea defendatzeko" izeneko erakusketa artistiko honetan, Euskal Herriko hamaika ilustratzailek parte hartu dute eta makroproiektu eolikoek kaltetutako Euskal Herriko zenbait familia eta bizilagunen hamaika testigantza ere jasotzen dira. Etxalarko... [+]
Irimo mendian Cilda Energy SLU enpresak 200 metroko bi haize errota ezarri nahi ditu, Trekutz izeneko proiektuaren baitan. Dimentsioaz jabetzeko giza katea egin dute Antzuolan otsailaren 25ean, Meaka-Irimo herri plataformak deituta "berriztagarriak bai, horrela ez!"... [+]