Euskal Herriko feminismoarentzako gu guztion bizitzak badira nahikoa arrazoi greba orokor bitartez karrikak inarrosteko, berdin etxe barnak ere. Denon bizitzen aldeko aldarriak eta ideiak berak badakarzkielako, bere baitan, bateren batzuek oasitarako duten jendarte hau borrokatzeko moduko arrazoi saldoa, konfrontazio politiko eta sinbolikorako bide-orri oso bat. Bizitza bera delakoz hemen jokoan dena, bizitza duin, osasungarri, justu, burujabe eta askeak. Eta etika berri bat, hori ere badugulako irabaztekoen zerrendan. Finean, jendartea antolatzeko modu berri bat, gaur alfonbrapean dagoen eta funtsezkoa den mantenuko produkzioari izena, balioa, eta nola ez!, prezioa ere jarriko diona.
Grebaren biharamunean hau leitzen ari bazara, ziurrenik zu ere atzoko feminismo mozkorraldiaren 'grebondoa' porrokatzen ariko zara gaur. Gainerako sektoreetako lagunen gisara, atzo karriketan gure alea paratzen ibilitako ikasle, ama, maistra, sukaldari, garbitzaile, atezain, ikertzaile eta abarrak aje ederrarekin itzuli gara gaur ikastetxeetara. Bateria feminismoz eta ahizpatasunez ongi baino hobeki kargatuta gatoz bueltan hezkuntza-jendea, eta, ustez, erabaki berriak hartzeko nahikoa indarrez ere.
Zioen bell hooksek akademia berez ez dela paradisua eta, aldiz, ikaskuntzaren bitartez paradisuak sor daitezkeela, gaitasun hori duen eremu bat delako hezkuntza. Eta, gaineratzen zuen, hezkuntzaren bidez askatasuna praktikatzeko saiakera erradikala egiten tematu beharko genukeela, edukiak eta egiteko moduak bezalaxe, gure buru-gorputz banaezinak zeharkatuko dituzten praktiken bitartez, feministak, antiarrazistak, deskolonialak eta burgesiaren interes homogeneizatzaileez gaindikoak izanen direnak, hain zuzen ere. Beraz, hezkuntza patriarkal, kolonial eta klasista honek bulkatzen duen identitateen eta gorputzen ezabakeriari aitzin egin beharko geniokeela zapalduon ahots kolektiboaz.
Eta, hara non, kritikoki hezi, zaindu, ikasi eta irakatsi nahi dugunoi atzokoak ekarri dizkigun irakaspenen artean dago jakitea paradisuak pizteko gaitasuna duen hezkuntza bat badela hemen. Heziguneetan, akademian, aisialdi, arte, kirol eta hezkuntzako espazio ez formaletan nola, ikaskuntzarako toki pribilegiatu ia orotan ere bagaudela, eta bagarela nor, milakoetan zenbatu beharko gaituztela aitzinerakoan. Beraz, aliatu feminista saldoa dagoela hezkuntzaren egunerokoaren barrikada ttipi horien guztien alderik alde.
Hartaz, eta badakigulako hezigunea, sistemaren erreprodukziorako bezalaxe, mundua eraldatzeko lehentasunezko toki ere izaten ahal dela, jar gaitezen gaur berean zaintzaren pedagogia feminista egitera; geure burua, ondokoak eta natura zaintzeko gaitasuna denok izan dezagun, baina, baita ere, beregaintasun indibidualistaren falazia patriarkala erauzteko, zaintza erradikalki politizatzeko eta haren praktika eta etika berri baten hobe beharrez. Finean, astindu ditzagun fuerte curriculum eta programak, plangintzak eta espazioak, rolak eta harremanak, zinpiti-zanpa!, soinean daramaten patriarkatu geruza kottorra desagertu arte.
Eta orain, ospatu dezagun merezi dugun moduan “grebondo” hordigarri hau: topa pedagogia feminista erroetaraino eramanen duten pikete berrien alde. Txin-txin!!
Nora Salbotx Alegria, maistra
Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]
Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak bide ematen digu ekonomian genero ikuspegiak ekartzen duen begirada berriaz eta emandako urratsez hausnartzeko. Ekonomia konbentzionalak soilik etekinak lortzeko ahalegina egiten duen bitartean, genero ikuspegiak jendartearen eta... [+]
Langile guztiok dakigu greba orokorra nola egiten den, eta zer ondorio dituen. Baina ez genekien greba feminista orokorra egin zitekeenik, ezta eraginik izan zezakeenik ere. Mugimendu Feministak konplexuak alde batera utzi eta erakutsi du zaintza jendarte osoaren auzia dela eta... [+]
Eguraldi gogaikarri, hotz eta euritsu batek Donostiako greba feminista lagundu zuen. Grebak estereotipoak hautsi eta adinekoen zaintzaileek emakume langile gisa dituzten eskubideak eskatu ditu, etxeko langile gisa kontratatuak baitira. Greba feminista orokorra! oihuka ibili... [+]
Herri Akordio bat osatu dute prozesu honetan batu diren mugimendu feminista, eragile sozial eta sindikatuetako kideek. Greba Feminista Orokorra “mugarritzat” jo dute.
Zaintza sektoreko langileen baldintza txarrak eta zaintza zerbitzuen kalitatearen okertzea salatu dituzte. Sektore feminizatuetan borrokan diharduten emakume langile asko batu dira mobilizazioetara; Correosek eta beste hainbat enpresak azpikontratatutako garbitzaileak,... [+]
Mugimendu Feministak ausardiaz jokatu du, lan handia egin du, eta zaintza, bizitza, erdigunean indartuta jarri du. Eragileen artean egin den elkarlana ere garrantzitsua izan da. Azaroaren 30ean Euskal Herriak urrats handia egin du. Gaur egungo zaintzaren eredua irauli egin behar... [+]
Elikadura Burujabetzaren alde gauden emakume baserritar feministak gara eta ohituak gaude gure proiektu txiki agroekologikoak ez direla errentagarriak entzuten. Ez baititugu produkzio sistema oso mekanizatuak edo teknifikatuak erabiltzen, gure sistemak ez baitira bere tratamentu... [+]
Iruñea
(Argazkiak, ARGIA CC BY SA)
(Argazkiak: Ekinklik)
[+]
Greba Feminista Orokorra “historikoa” izan dela adierazi du Denon Bizitzak Erdigunean koordinakundeak, egunaren balorazioa egitean. Egungo zaintza ereduak baztertuen dituen sektoreak hartu ditu gogoan, eta enpresari, instituzio eta alderdiak salatu ditu feminismoari... [+]
Azaroaren 30ean ARGIAk greba egingo du, gizarte mailan zaintza krisi gordina bizi dugula ikusten dugulako eta bat egiten dugulako zaintza publiko eta komunitarioaren defentsan mugimendu feministak eta hainbat gizarte eragilek planteatu dituzten helburu zehatzekin. Atari honetan... [+]
Neska gazteok ez dugu zaintzen, guk ez dugu grebara joateko arrazoi garrantzitsurik. [...] Zeren “benetako” arrazoiak, “benetako” lana, “benetako” greba, “benetako” dena beste batzuena baita beti.