Asteazkenean, gose eta egarri grebaren hamargarren egunean, medikuak artatu egin du Ruiz. Medikuaren partetik tratu ona jaso duela adierazi dio presoak bere abokatuari.
Medikuaren bisita jaso zuela eta hark tratu ona eman ziola jakinarazi zion asteazkenean Patxi Ruiz euskal preso politikoak bere abokatuari. Hala jakinarazi zuen Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua asteazken gauez.
Maiatzaren 11n, astelehena, ekin zion Patxi Ruizek gose eta egarri grebari. Bosgarren egunetik aurrera edozein unetan bihotzekoak jota hil zitekeela ohartarazi zuten konfiantzazko medikuek, baina bere betebeharrak alde batera utzita, Murtzia II espetxeko medikuak muzin egin dio hainbat egunez presoa artatzeari. Grebaren hamargarren egunera arte erizainak besterik ez dio egin jarraipena, eta hamargarren egunean izan du lehendabizikoz mediku baten bisita. Jakinarazi duenez, medikuarengandik tratu ona jaso du.
Asteazkenean bertan, presoaren bi abokatuetako bat den Ainhoa Mejias ARGIAri Ruizen kasuaren eta egoeraren berri ematen ari zela, berria jaso zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentraletik. Epaitegiak espetxeari exijitu zion Ruizen egoeraren txosten bat bidali diezaiola. “Auzitegi Nazionala espetxea presionatzen ari da ez delako ezer bidaltzen ari. Hurrengo urrats logikoa litzateke epaitegiak auto judiziala egitea, Patxiri seruma jartzea aginduz”, adierazi zion Mejiasek etxeko honetako kazetari Zigor Oleagari .
Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.
Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den seigarren presoa... [+]
Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]
Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.
Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]
Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.
Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]
Salhaketa Arabak eman du heriotzaren berri. Elkartearen arabera, 47 urteko jatorri hegoamerikarreko gizonezkoa da hildakoa, eta bere burua urkatu du. Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik Arabako espetxean hiltzen den bigarren presoa da.
Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.
Pasa den larunbatean (hilak 22) hasi ziren presoen arteko borrokak Ekuadorko Guayaquil hiriko Litoral espetxean. Iturri ofizialek jakinarazi dute 31 preso hil direla, eta hamahiru zauritu –baita polizia bat ere–. Poliziak eta Armadak "kontrola" berreskuratu... [+]
Presoen arteko liskar batek eragin ditu hilketak, polizia iturrien arabera. Azken urteetan Honduraseko espetxe batean gertatu den ezbehar handienetarikoa da.
Preso dauden pertsonen artean portaera suizida areagotu egiten da, faktore psikologiko eta soziodemografikoengatik. Hego Euskal Herrian, 2023an, bi presok egin zuten beren buruaz beste astebetean. Orain gutxi, Eusko Jaurlaritzak “laguntzarako presoen” irudia... [+]
Iragan urteko Frantziako Estatuko presondegien bilanak egoera gordina utzi du agerian. Dominique Simonnot txostenaren arduradunak azpimarratu du kartzelak jendez gainezka direla, beren edukieraren %200eraino batzuetan. Gain populakuntza horri lotzen dizkiete baldintza oker... [+]
Garikoitz Etxeberria Goikoetxea preso lizartzarrak gose greba hasi zuen Zaballako espetxean apirilaren 19an, zelda partekatzera behatu eta uko egin zionean zigor bezala isolamenduan jarri zutela salatzeko. Orain, beste zazpi preso batu dira gose grebara elkartasunez.