Jon Las Heras eta Lluís Rodríguez ekonomialariek egindako ikerketak ondorioztatu du ELA eta LABen konfrontazio estrategiak “sindikatuen berritzea” eta langileen epe luzerako ahalduntzea ekarri duela. Europan greba gehien egiten den lurraldea da Euskal Autonomia Erkidegoa.
“Grebarik gabe, sindikatuak ez dira berritzen”. Hau da, zaharkituta geratzen dira konfrontazio dinamika hori ez bada aurrera eramaten. Jon Las Heras EHUko ekonomia irakaslearen eta Lluís Rodríguez ekonomialarien esanetan, logika horrekin jokatu izan dute “kontraboterean” dauden euskal sindikatuek azken urteetan, negoziazio kolektiboa bultzatzeko garaian. Eta British Journal of Industrial Relations aldizkarian argitaratu duten ikerketan ondorioztatu dutenez, gako hori gabe ezin liteke ulertu sindikatu horien aurrerakada, ezta Euskal Herria “greben Europako ligako liderra” izatea ere.
Ekonomialariok azken hamarkadatan Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian izandako grebak ikertu dituzte, sindikatuen estrategia eta norabideak azaldu nahian. Datu batzuk ere eman dituzte, Berria-tik hartu ditugu laburbilduta: 1990etik 2017ra batez beste 366 greba egun egin ziren 1.000 biztanleko. Datu hori Espainiako Estatukoaren bikoitza da (188) eta Frantziako Estatukoaren hirukoitza baino gehiago (103). Baina joera da adierazgarriena: Europako beste herrialdeetan gero eta greba gutxiago egiten diren bitartean, nagusiki sindikatu handiek itunpeko estrategiara jo dutelako, Euskal Herrian ugaritu egin dira. Zergatik? Nola uler liteke?
Las Herasen eta Rodríguezen esanetan Hego Euskal Herrian bi sindikatu bloke oso desberdin sortu dira, estrategia desberdinekoak. 1990ean ELAk izandako birkokatzean du jatorria horrek, batez ere laneko gatazkek negoziazio kolektiboan izan dezaketen eraginaren inguruan egindako hausnarketengatik, baita burujabetzarekin eta finantziazioarekin zerikusia duten faktoreengatik ere. Hala, “kontraboterean” dauden sindikatuen bloke bat sortu da, ESK, Steilas eta LABekin batera –azken honek ere afiliazioan gora egin du nabarmen– eta eragile sozialekin elkarlanean.
“Negoziazio kolektiboarekin konprometitzeko modu sindikalistago hori, besteak beste, afiliazio-tasa nabarmen altuagoetan, hitzarmen kolektibo onak sinatzean edo azken lan-erreformen aurrean hitzarmen kolektiboak ‘blindatzeko’ gaitasunean adierazten da”
CCOO eta UGT, bestalde, estatuaren diru-laguntzei oso lotuta daude eta “erreformismoaren” blokean sartu beharko lirateke, Las Herasek Euskadi Irratian azaldu duenez. Errealitate horren aurrean leudeke kontrabotereko sindikatuak: “Deslegitimatzen dute prozesu neoliberala eta azkenean bilatzen ari dira estrategia autonomo gisa sindikalgintza bideratzea”.
Lan gatazkak sindikatuak berritzeko estrategiaren erdian jartzeak, greba ereduetan aldaketa nabarmenak ekarri ditu. Greba hauek, ikerketaren arabera, ez dute soilik langileen mobilizazioa bilatzen, baizik eta ahalduntze eta “antolaketa sakonagoa”, lan merkatuaren desarautze larriari kohesio gehiagorekin aurre egiteko. Epe motzeko interesek baino, lan indarraren prestakuntza “aktiboak” mugiarazten ditu langile eta sindikatuak grebara.
“Negoziazio kolektiboarekin konprometitzeko modu sindikalistago hori, besteak beste, afiliazio-tasa nabarmen altuagoetan, hitzarmen kolektibo onak sinatzean edo azken lan-erreformen aurrean hitzarmen kolektiboak ‘blindatzeko’ gaitasunean adierazten da”, azaldu dute ikerketaren ondorioetan.
'Spill over' borrokalaria
Horretarako baina, antolaketarako tresna funtsezkoetako bat erresistentzia kutxa izan da, afiliatuen ekarpenarekin osaturik, beharra duten militante edo langileei laguntzeko. Las Heras eta Rodríguezek diotenez Euskal Herrian gero eta esperientzia gehiago daude tresna horren eraginkortasuna azaltzen dutenak: “ELAk greba gehiago eta luzeagoak antolatu ditu horren bidez”, diote –Bizkaiko erresidentzietako emakume langileen borroka kasu–, eta gainera spill over edo “gainditze” efektu bat ere ekarri du estrategia horrek, beste sindikatuak ere erresistentzia kutxak osatzera eraman dituena.
ELAk 1978an sortu zuen erresistentzia kutxa, LABek 2010ean Borroka Kutxa deiturikoari ekin zion, eta ESK-k berriz, Elkartasun Funtsa dauka 2005az geroztik. Baliabide propioetan inbertitu dute, eta beste batzuetan desinbertitu, euren diskurtsoa deslegitimatu dezaketen elkarrizketa sozialeko foroetan esaterako. Autonomia finantziero horrek askatasun handiagoa ematen die sindikatu hauei konfrontazio estrategia abiatzeko. Las Herasek datu bat nabarmendu du Twiterreko bere kontuan: sindikatu tradizional/kontserbadoreek baino 32 aldiz joera handiagoa dute greba egiteko.
Ikerlariek hainbat galderarekin amaitzen dute euren lana: "Erresistentzia kutxak borroka intersindikalak indartzen baditu, gerta al liteke 'spill over borrokalari bat', non beste sindikatuak ere ELAren kontrabotere eredua simulatzera bultzatuko dituen? Sindikatu blokeen barruan –bereziki kontrabotereko blokean– lotura estuagoak sortuko al ditu horrek? Agian grebarako funts komunak sortzea?". Gauza bat garbi dute, "estrategia horietan aldaketa handirik ez badago, hartutako bideen menpekotasunak seguruenik, Euskal Herrian sindikalgintza ulertzeko dauden bi forma ezberdinen arteko 'amildegia' handituko du".
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
B&B Trends lantegiaren jabeak iragarri du hartzekodunen konkurtsoan jarri duela lantegia, "ondare desegonkortasuna" argudiatuta.
Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?
Armagintzari loturiko Hego Euskal Herriko “enpresa, zentro edo erakundeak” hirukoiztu egin dira azken hamabost urteetan, Gasteizkoak talde antimilitaristak hurrenez hurren 2008an eta 2024an egindako ikerketen datuek azaleratu dutenez. Aurkeztu berri duten... [+]
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]
Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.
Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.
Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]
Bezperako zentsura mozioa dela medio, Frantziako Gobernua erori izanak ez ditu herritarrak etxean geldiarazi eta jarraitua izan da CGT, CFDT, Unsa, FSU, Solidaires, CFE-CGC eta FA-FP sindikatuek, baita LABek ere deituriko greba eguna.
Frantziako Gobernuaren aurrekontu proiektuan Gizarte Segurantzan egitekoak dituzten murrizketak salatzeko mobilizazio eguna dute ostegunean. Manifestazioa abiatuko dute 10:00etan Baionako geltoki aitzinetik. Bezperan, zentsura mozioaren alde eman dute botoa Frantziako... [+]
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.