Urriaren 25erako eta abenduaren 19arako egin dute deialdia. Sindikatuek salatu dute sektore publikoak "nabarmen" egin duela okerrera, baita bertako langileen baldintzek ere.
Sindikatuek greba deialdia egin dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoan urriaren 25ean eta abenduaren 19an. LAB, ELA, CCOO, SATSE, Steilas eta ESK sindikatuek egin dute deialdia, sektore publikoko ordezkaritza sindikalaren %85 osatzen dutenek. UGTk ez du bat egin grebarekin.
Sindikatuek ostiralean prentsaurrekoa egin dute Bilbon, eta guztira 150.000 langile deitu dituzte grebara. Alderdi politikoei eskatu diete Espainiako aurrekontuetan eragiteko eta EAEkoetan aldaketak egiteko.
Prentsaurrekoan salatu dute zerbitzu publikoak "nabarmen" egin duela okerrera, eta lan-baldintzak okertu egin direla. Horren adibidetzat jo dituzte, besteak beste, honako puntuak: murrizketak, plantilla urriak, lan-kargak handitzea eta ordezkapenik ez egitea.
Nabarmendu dute sektore publikoa pribatizatzen ari direla, eta dagoeneko 100.000 langile inguru daudela azpikontratatuta. Behin-behinekotasun tasak "onartezinak" direla azpimarratu dute, eta hori are handiagoa dela emakumeen artean. Azaldu dute lan-baldintzen okertzeak gehiago eragiten duela emakumeengan, esaterako, lanaldi partzialak orokorragoak direla sektore feminizatuenetan eta soldata arrakala %25 baino handiagoa dela.
Sindikatuen arabera, euskal erakundeek superabita izaten jarraitzen dute: "Gizarte premiak larriagotzen eta zerbitzu publikoak okertzen diren bitartean euskal gizarteak sortutako 10.000 milioi euro bankuetan gordeta dituzte".
Sindikatuen eskakizunak
Euskal erakundeei negoziazio-mahaietan zenbait neurri adosteko eskatu diete. Alde batetik, soldatak %10 igotzea. Enpleguari dagokionez, pribatizazio berririk ez egitea eta jada pribatizatutakoa publifikatzeko plana adostea, behin-behinekotasuna %8 baino txikiagoa izatea, jardunaldi partzialik ez inposatzea, eta plantillak gaztetzeko neurriak hartzea.
Lan-osasunari dagokionez, eskatu dute lan-kargak murrizteko neurriak adostea eta langileen ongizatea bermatzeko arriskuak ebaluatzea. Administrazioaren "benetako euskalduntzea" bermatzeko planak adosteko beharra azpimarratu dute, horretarako lehen aldiz lanpostu publiko bat betetzean euskararen ezagutza duten langileak hautatuta eta jada lanean daudenei euskalduntzeko baliabideak eskainita. Azkenik, "berdintasunerako benetako urratsak" ekarriko dituzten neurriak hartzea eskatu dute, besteak beste, berdintasun-plan erreal eta eraginkorrak negoziatzea.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.
%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.
Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]
Tamara Yague Confebaskeko presidenteak iragarri du gehiengo sindikalak deitutako martxoaren 20ko bilerara ez dela joango, eta gehitu du gutxieneko soldataz eztabaidatzeko markoa Espainiako Mahaia dela. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek EAErako gutxieneko... [+]
LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.