Grebak prebentiboak ote?


2022ko azaroaren 29an - 11:27
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

EAErako Hezkuntza lege berriaren atarian gaude eta azken hilabeteotan luze idatzi da honen inguruan. Lehenengo zirriborroa argitara eman zenetik, agerian geratu da hezkuntza komunitatea osatzen dugunon sektore handi baten desadostasuna, alegia, hezkuntza sistema publiko indartsu batean sinesten dugunona.

Azaroaren 5ean berriro ere kalera atera ginen herritar asko eta aldarria argia zen, euskal eskola publikoaren aldekoa eta lege berri honen kontrakoa. Hamaika arrazoi ditugu hezkuntza lege honi ezetz esateko; ikasleen euskalduntzea, laikotasuna, curriculum propioa… eta “Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa”ren aterkipean pribatizazioa indartzeko joera.

Iritzi artikulu askotan eztabaidaren fokua, eskola publikoa vs ikastolak, izan da. Horrek ez du islatzen lege honek arautuko duen hezkuntza sistemaren argazkia, EAEkoa hain zuzen. Eztabaida honetan oso gutxitan aipatu dira elizaren ikastetxeak (alde handiz itunpekoen artean nagusi diren ikastetxeak). Albo-kaltetzat hartzen dugu elizaren kontrol soziala indartzea?.

Argudioak behin eta berriro errepikatu direnez, fokua beste leku batean jarri nahi dut, lege honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen den unibertsitate sisteman, bertan ere ematen ari baita pribatizazio joera oso kezkagarria.

Edonork izan beharko zituen aukerak amesten duen horretan prestakuntza jasotzeko, urratsak emateko. Baina zoritxarrez norberaren egoera sozioekonomikoak garrantzi handi du aurrerago hartuko dituen erabakietan. Nekez, Ama abokatu eta aitite mediku izan duen batek lanbide heziketako zikloa egingo du. Duela 36 urte EHUn hauxe galdetu zigun pedagogia irakasleak: “jaso eskua zuen amak edo aitak unibertsitate titulua izanez gero” oso gutxi izan ziren eskua jaso zutenak. Horren ostean Irakasleak azaldu zigun aurreikuspenek eta maila sozioekonomikoak eragin handia dutela gure ikasketen ibilbidean, aukeraketan. Berak, Adibide moduan azaldu zigun, galdera bera kilometro batera zegoen ikastetxean (Deustuko Unibertsitatea) eginez gero emaitza bestelakoa izango zela.

Ikerketa guztiek argi eta garbi lotzen dute indize sozioekonomikoa eta kulturala (isek) eta eskola-porrotaren maila.

Gaur egunera etorrita, azter dezagun zer gertatzen den batxilergoa amaitzen duten ikasleekin. Batzuentzat euren hautua izango da goi-ziklo bat egitea eta beste batzuentzat berriz unibertsitaterako bidea izango da aukera.

Unibertsitaterako bide horretan, gehienek EHU izango dute euren lehen aukera EAEn, baina hona hemen lehen oztopoa. Ikasle askok ezin dute eurek hautatutako gradua egin, plaza mugatuak direlako. Hori bai, baliabide ekonomikoak izanez gero bigarren aukera izango dute hautatutako bideari egiteko, Mondragon eta Deustu unibertsitate pribatuen eskaintza urtetik urtera handituz doa eta. Baten batek, esan lezake ekimen pribatua den heinean eskubidea duela horretarako, baina hemen bigarren iruzurrarekin egiten dugu topo. Unibertsitate pribatuak dira,baina milioika euro jasotzen dituzte dirulaguntzetan Urkulluren gobernuaren aldetik.

Duela hilabete gutxi jakin dugu Mondragon Unibertsitateak Basque Culinary centerren eraikin berrirako 24 milioi euro jasoko dituela Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Arantxa Tapiaren esanetan herri-estrategian kokatu behar dugu diru publikoarekin sustatutako ekimen pribatu hau. Herri-estrategia esaten dioten inbertsio horretara milaka euskal herritarrek ez dute sarbiderik izango, ezinezko baitute urtean milaka euro ordaindu bertan ikasteagatik.

Unibertsitate hauen argudioetan sarritan entzun behar izan dugu “irabazi asmorik gabeko” erakundeak direla. Nafarroako Unibertsitatea Klinika (Opus Dei) ere “irabazi asmorik gabeko” erakundea dugu, atera kontuak. MUn eta Deustuko Unibertsitatean, ikasleek 6000 eurotik gora ordaindu behar dute urtean euren ikasketak egitearren, graduren batean 14000 euro ere ordaindu behar dute. Orain artekoarekin nahikoa ez, eta duela urtebete EAJ-PSE-PP-VOX alderdiek euren bozkarekin bide eman zioten beste unibertsitate pribatu bati, EUNEIZ unibertsitateari, Basconia-Alaves taldeak irailean abian jarri duena, hau ere ondo elikatuko da diru publikotik, 33 milioi euro inguru eskatu dute europar batasuneko funtsetatik jasotzeko Innovaraba proiektuaren bitartez, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak ere laguntzak emango dizkiote.

Hezkuntza sisteman, osasun eta zaintza sisteman dugun arazo berarekin egiten dugu topo, Urkulluren gobernuak ez du sistema publikoan sinesten, gobernu honek saritzen ditu ikastetxe eta unibertsitate pribatuak eta pribatizazioaren bidea indartzen du, herritar asko bazterrean utzita.

Eskola Publikoko langileon nagusia, Jokin Bildarratz, azaroaren 5eko manifestazioaren biharamunean komunikabideetan haserre azaldu zen eta orduan gogorarazi zigun legebiltzarraren %90ak adostu dituela lege honen oinarriak. Argudio eskasa benetan kontseilariarena.  Non geratu da hezkuntza lege berria eraikitzeko egin nahi omen zuen prozesu parte-hartzailea? Eskola Publikoa osatzen dugunon ekarpenei entzungor egin die.

Egunotan Bildarratz jaunak esan digu, greba “prebentiboa” dela oraindik behin-betiko testua ez dugu eta. Lege berrirako oinarriak onartuta eta aurreproiektua onartuta, bidea ondo marraztuta dagoenean (norabide okerrean) zeren zain egon behar dugu greba egiteko? Kontseilari jauna, hobe greba prebentiboak lege baztertzaileak baino.

Denon eta denontzako eskolan sinesten dugunok argi dugu, azaroaren 30ean eta abenduaren 14an kalera aterako gara eta euskal eskola publiko, propio eta euskalduna lortu arte lanean jarraituko dugu.

 

Koldo Zabala Atxa, Eskola Publikoko irakaslea eta gurasoa

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Lurraldeko harrapariak eta energia-mendekotasuna dutenak Arabako hegoaldean jarri dira

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]


Otero jaunari

Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]


2025-03-17 | Patxi Aznar
Beharrezko aldaketak

Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]


Zein izango da Frantziskoren legatua?

Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.

Era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude