Greba orokorraren hitzordua Bizkaian

  • Urtarrilaren 30ean zita bat daukagu Bilboko kaleak betetzeko. Pentsionistek eta bestelako eragile sozial eta sindikalen aldarrikapenen konfluentzia irudikatzeaz eta aldarrikapenak plazaratzeaz gain, aldaketa sozialaren alde dagoen herri bizi bat dagoela erakustea dagokigu.


2020ko urtarrilaren 28an - 12:20

Kapitalak inposatu nahi digun ereduaren aurrean alternatiba sozial bat eraikitzeko prest dagoen herri bat, langile klase bat alegia. EAJren eta PSEren gestio eredua da, hain zuzen ere, kapitalaren proiektuaren lehenengo lubakia. Baina badago herri honetan gehiengo sozial bat diskurtso teknokrata eta postpolitikoak onartzen ez dituena, errekurtso publikoak gutxi batzuen eskuetan uzteko mozorroa besterik ez dela badakiena.

Sinestarazi nahi digute “gestio” deitzen dioten eredu hori dela bide bakarra eta Euskal Herriko etorkizun ekonomikoa publikoaren subkontratazioan sakontzean, zaintza lanen eta lan erreproduktiboen sostenga ezinean, eredu produktiboaren tertziarizazio eta nazioartekotzean, inbertsio funtsen eskuetan edota “lan kostuen” murrizketan dagoela. Preseski, Bizkaia da paradigma hori modu argian barnebiltzen duen herrialdea.

Eredu arrakastatsu bezala aurkezten digute, baina gezurra da; oinarri ahulak eta sostenga ezinak dituen eredua da, geroz eta pertsona gehiago prekarietatera, pobreziara eta bazterketa sozialera kondenatzen dituena eta gainera, babes sozialeko eremuan murrizketak besterik planteatzen ez dituena. Horren adibide garbia da DSBEren inguruan Eusko Legebiltzarrean izandako eztabaida. Ezin dugu ahaztu Bilbo Handian Euskal Herriko pobrezia eta prekarietate tasa handiena bizi daudela eta instituzioek, errealitate horren aurrean, beste alde batera begiratzen dutela.

Oinarri sendoak egon badaude ofentsiba ziklo bati ekiteko. Mobilizazio soziala eta gatazka sindikala modu nabarian ugaritu da gure herrialdean

Horregatik uste dugu urtarrilaren 30ean aukera bat dugula, behintzat egun batez, instituzioei boterearen monopolioa kentzeko eta kaleari itzultzeko, langile klase antolatuari, mugimendu sozialei. Boterea jendeari bueltatu behar diogu ortzimuga berri bat eratzeko. Politikoaren zentzua zabaldu eta eliteen ekintzetatik haratago kokatu behar dugu, demokraziaren, burujabetzaren, justizia sozialaren eta erabakitzeko eskubidearen balioa dimentsionatu gure bizitzako esparru guztietan, izan politikoa, ekonomikoa edo soziala. Bide horretan, determinantea da hiria borrokarako esparru bezala ulertzea, izan ere, bertan markatzen dira Euskal Herriko tendentzia politiko eta sozialak. Greba Orokor hau, hain zuzen ere, ez da ulertzen Bilboko kaleetan azkeneko urteetan gertatu denaren argazki bat izan gabe.

Oinarri sendoak egon badaude ofentsiba ziklo bati ekiteko. Mobilizazio soziala eta gatazka sindikala modu nabarian ugaritu da gure herrialdean; mugimendu feministaren mobilizazioak gure esparrutik haratago ere erreferente bilakatu dira eta mugimendu soziala ulertzeko prismak aldatu ditu, hainbat borroka ikusgai bihurtuz. Gatazka sindikala ere goraka doa eta horren adibide garbia izan da metaleko borroka, zeinak erakutsi digun EAJ-CONFEBASK ereduari irabaztea posible dela. Gainera, ezin dugu ahaztu geroz eta sektore gehiago aktibatzen daudela euren eskubideen defentsan eta gainera, ekintza sindikal klasikotik haratago doazen eskariak ere integratzen hasiak direla negoziazio kolektiboan: subkontratazioari frenoa jartzeko neurriak, kontziliazioa bermatzeko neurriak, kontratazioan ematen den diskriminazioarekin bukatzeko neurriak... Esan bezala, orain arte oso ikusgarriak izan ez diren langileak dira borroka konkretuak artikulatu dituzten horiek, esate baterako, etxez etxeko laguntzako langileak, hezkuntza kontzertatukoak, polikiroldegietakoak edota bulegoetakoak.

Kapitalak hiria etekinak maximizatzeko helburuarekin diseinatzen du eta horrek erlazio zuzena dauka lan harremanetako fenomeno berriekin eta enpleguaren esferan ematen ari diren prozesuekin. Uberizazioa da adibide garbiena. Greba Orokor honek, langile klasearen sektore prekarizatuenak subjektu eraldatzaile berri baten baitan integratzeko helburua duen heinean, katebegi horren kontra egiten du ere. Horren seinale da Riders X Derechos plataformak grebaren alde atera izana.

Jende askok pentsatu dezake estatuko beste lekuetan baina hobeto bizi garela eta gainera, gobernu “progresistarekin” aukera berriak irekitzen direnez, Greba Orokorrak zentzurik ez duela

Baina belaunaldi zaharrak dira duintasun lezio bat eman diguna. Belaunaldi hori izan den Francoren heriotzaren bueltan gaur egun ditugun eskubideak irabazi zituena, desindustrializazioaren kontra borrokatu zuena, Euskaldunan eta Labe Garaietan presente egon zena, lan erreforma felipisten kontra altxatu zena... Bizkaiko Pentsionisten Mugimendua izan da, hari horri jarraiki, Euskal Herriko eta estatu guztiko abangoardia. Pentsioen %0,25aren igoera lotsagarria oinarri hartuta, kapaza izan da pentsio publikoen defentsan fokua jartzeko; baina ez hori bakarrik, izan ere, eredu produktiboaren, lan harremanen edota babes sozialeko neurrien inguruko bideorri bat ere marraztu dute, denontzako bizitza duina bermatzea helburu duena.

Jende askok pentsatu dezake estatuko beste lekuetan baina hobeto bizi garela eta gainera, gobernu “progresistarekin” aukera berriak irekitzen direnez, Greba Orokorrak zentzurik ez duela. Urtarrilaren 30eko greba langileon bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin deitu da. Greba Orokorra, lemak ondo azaltzen duen  bezala, bizitza duin bat izateko dugun eskubidea gauzatzeko egiten da. Zentzu horretan, pentsionisten mugimenduak gauza bat irakatsi badigu, hau izan da: beti ofentsibara jokatu behar dela eta klabe propositiboetan. Kalea ezin dugu soilik hartu murrizketak daudenean edota gure eskubideak erasotzen dituztenean. Eskemari buelta eman behar diogu. Ustezko testuinguru “progresista” batean gaude milaka eta milaka pertsona mobilizatu eta antolatu direlako. Ezin dugu kapital politiko hori galdu, kontrakoa baizik: mobilizazioa indartu eta gure eskalara ekarri behar dugu. Ereduen arteko talka eremu guztietan erreproduzitu behar dugu eta Bizkaian gure erronka propioa daukagu, seguruenik Euskal Herriko langileon etorkizuna determinatuko duena.

Mikel Alvarez, Erika Bilbao, Dabid Lizarralde,
Agustin Figal, Josune Eroa, Garazi Biteri, Kris Alvarez, Ion Basurko.
         LABeko kideak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


2024-11-27 | Mikel Zurbano
Trumpkonomia

AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]


Iruzurra aitzakia

Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Cira Crespo
Sorginen lurra

Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta... [+]


Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Eguneraketa berriak daude