Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.
Frantziako Estatu mailan antolaturiko bigarren greba feminista eguna izan da 2024ko martxoaren 8koa –lehena 1974an izan zen MLF Emakumeen Askapenerako Mugimenduak deiturikoa–. Aitzineko urteetan lan uztera deitzen zuten sindikatuek eta kolektibo feministek: gizon eta emakumeen artean den soldata arrakalaren heina irudikatzeko, 15:40etan uzten zuten lana emakumeek, konkretuki soldata ezberdintasuna dela eta, une horretatik aitzina kitorik ariko balira bezala dabiltzalako lanean –batez beste, %24 gutiago irabazten dute emakumeek–. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoari dagokionez, grebaren deialdiarekin bat egin dute lekuko sindikatu eta talde feministek, baina ez zuten lehen aldia, 2018an eta 2019an Euskal Herri mailako deialdia egon zelako.
Soldatapeko lanaren arloan, zaintza lanetan eta kontsumoan bideratu dute greba, "berdintasuna lortzeko bidean, bakarrik [emakume feministon] ahotsek, oihuek eta ekintzek dituztelako gauzak mugiaraziko". Mezu hori zabaldu dute aho batez grebarako deialdiarekin bat egin duten 50 bat kolektibo feministek. Langile sindikatu guztiek bat egin dute mugimendu feministaren hitzorduarekin –CGT, CFDT, FO, CFE-CGC, CFTC, Unsa, Solidaires, FSU baita LAB ere Ipar Euskal Herrirako–. Arratsaldearekin batu dira Baionako Herriko Etxearen aitzinean sindikatuak, lekua mugimendu feministari utzi aurretik: 18:00etan abiatuko du talde feministek deituriko manifestazioa.
Aldarri andana entzunarazi dituzte: soldata arrakalaren bukaera; zerbitzu publikoen babesa eta pribatizazioen bukaera; zaintzaren aitorpena eta banaketa justua; aborto eskubidea bermatzeko baldintzak; LGBTQI pertsonentzako aukera askatasun osoa; pertsona ezgaiztuen aurkako indarkeria sistemikoaren bukaera; indarkeria sexisten bukaera; txikitatik bideraturiko berdintasunaren aldeko hezkuntza eta eskuin muturraren gorakadaren aurkako borroka. Elkartasuna iparrorratz gisa jarriz, "bonbardaketa masiboen pean diren mundu mailako emakumeekilako" zein Frantziako Gobernuak bozkaturiko Immigrazio Lege arrazistaren mehatxupean diren papergabeei sostengua adierazteko eguna dute.
"Edozein greba mugimenduren helburua da aldarrikapen baten izenean traba eragitea. Gaur erakutsi nahi dut emazteek egiten, pentsatzen edo ekoizten dutena sobera itzalean egoten dela. Alta, emazteak geldituko balira, baloratua ez den guzti hori ez balute gehiago egingo, orduan jendarteak ez luke atxikiko", dio Amande Anin admnistrazio publikoko langile grebalariak. Begi onez ikusi du sindikatuek grebara deitu izana: "Lehenik, praktikoki, nik, alor publikoan lan egiten duen langile bezala, greba egin ahal izateko sindikatuen deia behar dudalako. Gisa berean, pentsatzen dut alor publikoko lanbide feminizatuetan diren langileei, ez balitz deialdi orokorrik izan ez zuten posibilitate hori ukanen. Orokorkiago, lan eremua diskriminazio, desoreka, baita bortizkeria leku ere izan daitekeelako, logikoa eta gutienekoa iduritzen zait sindikatuak posizionatzea. Gero, haien erakunde barnean diren botere harremanen galdezkatzearena beste istorio bat da… Beharbada haien ondoko helburua izango dute, nork daki?".
Sindikatuek jarritako hitzorduan da Geraldine Thiery tren gidaria. Aitzineko astean Frantziako Parlamentuak abortu askatasuna konstituzioan sartu izana adibidetzat harturik, argi dauka borrokaren bidez direla aitzinamenduak lortzen eta horregatik atera da karrikara, grebalari gisa. Bere gisa greban da Nathalie Bachacou irakaslea ere, ezinbestekotzat daukalako borroka egun hori. Soldata arrakala borrokatzeko beharra ikusten du: "Bi haur ditut, alaba bat eta seme bat… ez dut onartzen jakitea nire semeak alaba baino gehiago irabaziko lukeela lan bera eginez". Ondoan duen Maddi Saint-Estebean irakasleak zaintzaren banaketa justuagoa du aldarrikapenen artean: "Gaur Baionara etorri naiz, greba eginez, zaintzak dakarren karga mentala etxean utzi dut eta sekulako ona egiten du!".
Sindikatuen hitzordutik talde feministenera joango dira guztiak: Baionako Herriko Etxearen aitzinean dute hitzordua 18:00etan.
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Izenburua aski argia da: Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa (TZ, 2025). Eta 300 orrialdeko liburu mardulean, XIV. mendeaz gero gurean izan diren emakume idazleen gainean jardun du, irakasleari dagozkion azalpenak emanez bezainbat, testu klasikorik... [+]
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]
Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]
Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]
Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]
Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da.
Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]
Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]