2018ko greba feministan emakumeon* behar eta ezinegonekin bat eginda, kaleak blaitu genituen. Anitzon arteko konplizitateez baliatuta, ukatua izan zaigun historiaren protagonista izateko urrats irmoa eman genuen. Aurten ere Euskal Herriko emakume*, bollera eta transok grebara goaz, gure borroka ikusgarriagoa den arren, prekarietate, arrazismo, heteroarau eta indarkeria matxista berdinak kolpatzen jarraitzen gaituelako.
Erdigunea hartzea ekintza material eta sinbolikoa da, hegemonia eraldatzen du. Erdigunea hartzeak egituraketa eta botere erlazioak aldatzea exijitzen du. Bizitza erdigunean kokatzeak gizartearen egituraketa osoari eragiten dio. Beraz, ez zaizkigu azaleko keinuak interesatzen, eta ez gara konformatzen emakumeen %1ari bideratutako hobekuntza apurrekin. Kristalezko sabaiak bezala, zoru itsaskor eta prekarioak hautsi nahi ditugu.
Horregatik, bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa eskatzen ari gara. Guztiontzat bizitza bizigarriak lortzeko, hasteko, elkarren beharra dugula aitortu behar dugu, ez garelako merkatura datozen subjektu autonomo eta arrazionalak, beharrik gabekoak. Ulertu behar dugu inguruan sumatzen ditugun injustiziak elkarri loturik daudela: soldatapeko lan feminizatu prekarioa, ordaindu gabeko etxeko lanetan ematen ditugun jardunaldi amaigabeak, paperik gabe dauden etxeko langileak, botere guneetan dauden gizon burgesek bankuaren interesak lehenestea, naturaren desjabetzea, emakumeon, bolleron eta transon aurkako biolentziak, epaitegietan erasotzaileak babestea e.a. Horrek guztiak erakusten digu, gure jendartean, bizitza batzuk beste batzuk baino balio handiagoa daukatela. Hierarkia horiekin amaitzera etorri gara.
Austeritateak zaintzen krisia sakondu duen garaiotan, zaintzaren berrantolaketa soziala aldarrikatzen dugu, politika publikoen zeharkako ardatza izan dadila, pertsonen zaintza ez dadila zapaldutakoon eskubideen bizkar geratu. Zaintza lanak modu pribatizatu, feminizatu eta esplotatuan ematen dira gure jendartean, emakumeoi muxu-truk edo miseria baten truke hauek asumitzera behartuz, eta batez ere, emakume* migranteoi. Beraz, instituzioek eta gizonek beren gain hartu behar dituzte dagozkien zaintzen ardura, eta, ez hori bakarrik, muinetik aldatu behar ditugu gure balioak, harreman pertsonal eta komunitarioak, bikote eta familia ereduak, eguneroko praxia, produkzio moldeak, politika publikoak eta lurralde-antolamendua.
Badakigu kapitalismoa ezin dela berregin emakumeak* azpiratu gabe. Emakumeok* planto egiten badugu, dena gelditzen da. Beraz, honexetarako goaz grebara, sistemarekiko haustura eragiteko eta paktu sozial berri bat eskatzeko. Enpleguaren sarbidean, ezkontzan eta jatorrian oinarritzen ez den herritartasun eredu inklusibo bati ateak irekiko dion ituna nahi dugu.
Bide horretan, parekidetasuna bermatzeko politikak eta berdintasun formalaren garapena ezinbestean lotu behar ditugu sakoneko eraldaketa prozesu batekin. Hau da, batetik, emakumeen* eskubide sozial eta zibilak eskuratzeko borrokatzen ari gara. Eta, aldi berean ari gara borrokatzen lanaren esplotazioa, kapazitismoa, arrazakeria eta sexu-generoaren arteko bereizkeria gainditzeko agenda garatzeko. Gure lurraldeetan eta gorputzetan burujabe izateko. Lana eta aberastasuna modu justuan birbanatzeko. Bazterreko subjektuok, gure aurkako biolentziarik gabe, aske izan ahal izateko.
Aurten hainbat exijentzia politikoekin goaz grebara, horien artean eskatzen dugu: enplegu duina emakumeontzat*; bizitzaren sostengurako ezinbestekoak diren lanen aitortza politiko eta soziala; barne etxeko langilearen figura desagertzea; etxeko enplegua lan eskubideez hornitzea; pentsio duinak emakumeontzat*; zaintzarako eta menpekotasunari arreta emateko berezko sistema publikoa, doakoa eta unibertsala; emakume* baserritarren estatutua garatzea; injustizia patriarkalarekin amaitzea; genero indarkeriaren legea zabaltzea; indarkeria matxista egoerei aurre egiteko baliabide publiko integral eta eraginkorrak; ezkontzaren pribilegio sozioekonomikoekin amaitzea; trans despatologizazioa; atzerritartasun legea atzera botatzea; edota Europar Batasuneko migrazio politika genozidekin amaitzea. Beraz, martxoaren 9an feminismoaz hitz egin nahi duenak, aintzat hartu ditzala gure ahotsa.
Zorionak herriz herri greba antolatu duten emakume*, bollera eta trans guztiei. Elkarrekin ahalduntzea eta saretzea da gure armarik zorrotzena. Kaleetan ikusiko dugu elkar.
“Heterosexualitatea da klase antagonikoarekin kolaborazionismoa, hau da, gizonen klasearekin”. Uma Ulaziak Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik (Lisipe, 2024) argitaratu berri du. Euskal Herrian egin ziren bi greba... [+]
Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.
Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]
Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]
"Oso azkar goaz", "baina helduta goaz" esan zion emakume batek beste bati Gasteizko Olagibel kalean, justuki Ertzaintzaren komisaldegiaren parean. Eguerdiko 12:30ak ziren gutxi gorabehera. Aldi berean, toki berean, "Gora borroka feminista!" oihuak... [+]
Dani Blanco ARGIAko argazkilariak igandez Donostian ateratako argazki sorta duzue ondoren.
Azken urteetan mobilizaziorako gaitasunari dagokionez nabarmendu den mugimendurik bada, feminista da horietako bat. Bi urtez segidan, greba tresnatzat, martxoaren 8 arrakastatsuak burutu ditu; kapitalaren logikari bizitzarena gainjartzea exijitzeko, milaka emakumek lan orori... [+]
Martxoaren 8an Leitzaldean egin zen greba feministan parte hartu zuten bi lagunek 600na euroko isuna jaso dute. «Mobilizazio egunari hasiera emateko gauerdian egin zen kazeroladan herria aztoratu, errepideko ibilgailuak oztopatu eta ondorioz bai gidarien baita beraien... [+]
2018ko otsailaren 2an kazkabarra gogor jotzen ari zen Donostiako kaleetan. Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8ko greba feministaren deialdia egiteko agerraldi publikoa abian. Garai bateko Tabakalerako zigarrogileen borrokari aitortza zen hura: dozenaka emakumek*,... [+]
Ekonomia ikastean ez dut inoiz greba kontzeptua ikusi, nahiz eta hauen arteko lotura erabat zuzena izan. Arrazoia agerikoa da: botere ekonomikoak definitzen du zer den ekonomia. Emakumeek egindako grebatan ikusezintasuna bikoitza da, analisia gizonen eta kapitalaren... [+]
Ikusi dugu lehenago. Ekologismoa da adibide paradigmatikoa. Halaber, pink washing-a edo gaypitalismoa. Merkatuak gure borrokak irentsi, digeritu eta gorotz moduan produktu kapitalista bat iraizten digu, salmentarako prest, sistemari funtzionala egiten zaiona.
Hedabideek... [+]
2018ko Martxoak 8ak aurreikuspenak hautsi zituen. Aurtengo greba feministan ere, txiki geratu dira egindako kalkuluak. Begi-bistakoa izan da. Hiriburuetan zer gertatuko geunden, eta horietako indar erakustaldiek iazkoa gainditu badute, aurtengo sorpresa auzoetakoa eta... [+]