Greba eguna Piriniotan

  • Zaraitzu eta Erronkari Ibarrean grebaren inguruan talde hausnarketa bat egiteko elkartu gara. Goizeko hamarretan lan taldeak sortu ditugu, grebaren zergatia eta bertan proposatzen diren gaiak edo ikuspuntuak lantzeko. 

     


2020ko urtarrilaren 31n - 09:21

Orokorrean amankomuneko ideia batzuk sortu dira, haien artean, lan prekarietatea, desoreka sozialak eta horien normalizazioa, eta beste hamaika arrazoi ugari daudela greba egiteko ere atera da. Beste alde batetik, mobilizazio dinamika indartu egin behar dela ikusi da, komunikabideetatik heltzen zaigun informazioa, dugun gizarte errealitatearekin bat egiten ez duelako. Piriniotan faltan bota dugu, aldez aurretik sindikatuak bertaratu ez izana grebaren inguruko informazioa emateko. Hala ere, gure aldetik ikusi dugu aurreko lanketa egitea beharrezkoa dela, gaurko egunaren gaiaren ikusgaitasuna bultzatzeko.

Piriniotan faltan bota dugu, aldez aurretik sindikatuak bertaratu ez izana grebaren inguruko informazioa emateko

Hausnarketaren ostean, greba egun honetan, zenbait ekintza garatzea erabaki da: pankartak egin eta herriz-herri banatu, mobilizazioak egin eta egindako ekintza guztien berri eman. Honetaz gain, greba talde bat sortu etorkizunera begira, horrelako egunetan, aldez aurretik bildu eta gizarteari informazioa emango diona.

Goizean egindako hausnarketa taldean, lanerako dinamika hauek garrantzitsuak direla aipatu da, gure artean informazioa lantzeko batez ere. Horregatik etorkizunera begira lan taldeak eta foro iraunkorrak eraikitzearen beharra ikusi da. Landa eremuetan grebaren dinamika berezitasun batzuk dituelako, greba egiteko modu desberdinak adierazten dituen dekalogo bat eraikitzearen beharra agertu da.

Gaurko greba mobilizazioan ondoko ekintzak bideratu dira:

  • 10:00 Grebaren inguruko lan taldea Otsagabiako Zatalarrainas Kultur Zentroan.
  • 13:00 Otsagabiatik Ezkarozera manifestazioa.
  • 13:30 Ezkarozen kontzentrazioa.
  • 17:30 Erronkariko Udaletxean kontzentrazioa.

Zorionak! Piriniotan ere greba orokorra posible egin duzuen guztioi!

 

Zaraitzu eta Erronkari Ibarrean grebaren aldeko taldea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: U-30 Greba Orokorra
2021-06-02 | ARGIA
2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira auzipetutako kidearen absoluzioa eskatu dute Gasteizen

Iazko urtarrileko greba orokorrean parte hartu zuen pertsona bat epaitu dute ostegunean Gasteizko Epaitegietan. Autoritatearen aurkako atentatua eta lesioak leporatzen dizkiote, eta hemezortzi hilabeteko espetxe-zigorra eta kalte ordainak eskatu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen... [+]


Analisia:
Euskal blokeo politikoa gaindituko dugu

Atzean geratu diren politika sozial eta ekonomiko okerrak aztertuz, Espainiako Estatuak berriki abiatutako aldaketaren euskal deklinazio baten beharra aldarrikatu nahi dugu, egungo blokeo egoera Euskal Herrian ere gaindituz.


2020-02-07 | Topatu.eus
Gazte bat atxilotu dute Burlatan U30eko greba orokorreko piketeetan parte hartzeagatik

Hala salatu dute twitter bidez Burlatako hainbat eragilek. Burlatako greba komiteak deituta asanblada informatiboa egingo dute arratsaldean.


Ertzaintzaren partetik pairatutako hizkuntz eskubide urraketa salatu dute Durangon

Joan den urtarrilaren 30eko greba orokorrean grebalari batek jasandako  Ertzaintzaren eraso eta hizkuntz eskubideen urraketa salatzeko, elkarretaratzea deitu du asteazkenean Durangoko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak.


2020-02-05 | Juan Mari Arregi
Greba ez debaluatzea

Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.


2020-02-04 | LAB sindikatua
Jendarteak kalera eramandako aldarriei erantzuteko eskatu diogu Maria Chiviteri

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkariak Nafarroako presidente Maria Chiviterekin bildu dira, joan den urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren testuinguruan. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu eta LABeko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrera izan dira... [+]


2020-02-04 | ARGIA
Elkarretaratzea deitu dute Durangon, greba egunean Ertzaintzaren partetik pairatutako hizkuntz eskubide urraketa salatzeko

Asteazkenean deitu du elkarretaratzea Euskal Herrian Euskarazek. Iragan osteguneko greba egunean Ertzaintzak herritar baten hizkuntz eskubidea urratu izana salatuko dute.


Ertzain baten erantzun euskarafoboa Galdakaon: “Ez dut euskaraz hitz egin nahi”

Greba orokorrean gertatua sare sozialetan salatu zuen Beñat Armentiak berak: “Hona hemen Ertzaintza, guztiz oldartuta, nire eskubide linguistikoak urratzen”. Ertzain batek bere hizkuntz eskubideak urratu zizkioten eta kazetari gisa irudiak zabalduz gero 2.000... [+]


Greba orokorra, eraldaketarako bidea

Grebaren mobilizazio jendetsu eta itxaropentsuen ostean, gogoetarako beta hartzea osasuntsu bezain beharrezkoa da, aurrera begirako erronkak gogoan.


2020-02-04 | Arrosa Sarea
AUDIOA | Greba orokorraren errepaso kritikoa

Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren biharamunean, grebak suposatu duenaren inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu Sonia Gonzalezekin.


2020-01-31 | Juan Mari Arregi
Greba ez debaluatzea

Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.


Gorria

Pentsionistak Bilbon 2 urte eta 10 hilabetez astelehenero kontzentratuta egon eta gero, Espainiako Gobernuak pentsioen %0,9ko igoera iragarri du berriki. Enpresari nagusien ikuspuntutik neurri gorria, zentzu guztitan.


2020-01-31 | Axier Lopez
Espainiako polizia baten mehatxua Iruñean greba egunean
“Irudiak zabaltzen badituzu, zure bila joango gara”

Iruñeko grebalarien talde baten aurka oldartu zen Espainiako zenbait polizia 17:30ak aldera. Gertatzen ari zena grabatu zuen pertsona batek, eta horretaz jakitun, Espainiako polizia batek mehatxu zuzena egin zion irudiak sarean zabal ez zitzan.


Eguneraketa berriak daude