Gobernuak soldata igoera agintzearekin bat, greba bukatutzat eman zuten langileek. Lantokietara bueltatzerakoan, baina, kaleratuak izan zirela jakin zuten gutxienez 750 langilek. Zifra horrek nabarmen egin zuen gora hurrengo egunetan.
Bangladesheko Gobernuak ehungintza sektorean soldatak igoko zituela jakinarazi zuen iazko irailean, eta 2019an sartzearekin batera gutxiengo soldata %51 igo zuen, 82,75 eurotara. 2013an Rana Plaza eraikina hondoratu eta multinazionalentzako arropa josten zuten milatik gora langile hil zirenetik, lehenengo soldata igoera. Alabaina, indarrean jarritako soldata igoera iruzurtia dela iritzita, ehungintzako langileek haserrez hartu zituzten kaleak urtarrila hasieran. Soldata igoera exijituz, ia bi astez luzatutako grebari bide eman zioten.
Egoera horren aurrean, gobernuak soldata igoera berri bat agindu zuen, eta langileek greba bertan behera utzi zuten. Urtarrilaren 16an, lantokietara bueltatzerakoan, 750 langile inguruk kaleratu egin zituztela jakin zuten. Kaleratzeen zifrak nabarmen egin du gora: dagoeneko 5.000 inguru dira grebaren harira kaleratutako pertsonak.
Polizia ofizial batek EFE albiste agentziari jakinarazi zion urtarrilaren 15etik 27ra 4.899 langile kaleratuko zituztela, eta hala egin dute. Kaleratzeok istiluak eragin dituzte polizia eta langileen artean, gutxienez hogei zauritu eta hildako bat eraginez. Ehungintza industriako gatazken bueltan poliziaren esku-hartzeek eragindako bigarren hilketa litzateke, grebari bide eman zioten istiluetan beste pertsona bat hil baitzen.
Ehungintza eta Jantzigintzako Langileen Ligako presidenteordea den Morium Akhter-ek EFEri egindako adierazpenen arabera, kaleratzeak langileak izuarazteko taktika bezala ari dira erabiltzen.
Ehungintzako diseinua ikasi zuen Salsamendik Bartzelonan (Katalunia). Moda azkarraren eta merkearen baloreekin, ordea, ez du inoiz bat egin. Etxera itzuli zen, ikasten segitzeko asmoz. Josten ikasi zuen, Madrilera (Espainiako Estatua) joan zen jasangarritasunaz praktikaldi bat... [+]
Ehungintzako kate handien Espainiako Estatuko lehen hitzarmena negoziatzen hasi dira uztailaren 17an, eta ELA sindikatuak salatu du Hego Euskal Herriko langileen baldintzak okertuko direla, lurralde hitzarmenak baztertuz gero. Grebaren eragina batik bat Araban nabaritu dela... [+]
Hemeretzi eguneko grebaren ostean, Gipuzkoako ehungintza sektorean hitzarmena sinatu dute gehiengoa duen ELA sindikatuak eta patronalak. Besteak beste, erosahalmena berreskuratzeko soldata igoera eta lan ordutegian langileen kontziliazioa bermatzeko neurriak adostu dituzte.
Gipuzkoako ehungintzako langileek greban jarraituko dute larunbata arte gutxienez, sektoreko hitzarmena negoziatzeko patronalak erakutsitako jarrera makurra dela-eta. Nafarroan, La Morea merkatal zentroko H&M saltokiko langileak ere greba mugagabean dira abenduaren 9az... [+]
Jantzia, berez beharrizan oinarrizkoa dena, kontsumogai bilakatu da. Erosi eta bota logikari jarraiki biratzen duen gurpil kontsumistaren parte izanik, jasangarritasun eza du ezaugarri moda eredu hegemonikoak ere. Ehungintza industriaren etengabeko hazkundea ezin daiteke ulertu... [+]
Astebetetik gora egon dira greban ehungintzako langileak, soldatak igotzea exijituz. Iragan astean, gobernuak soldata igoko ziela agindu ostean, grebari amaiera eman zioten langileek. Lantokietara bueltatzerakoan, baina, gutxienez 750 pertsonak kaleratu dituztela jakin dute.
Ehungintza sektoreko milaka langilek astebetetik gora dihardute greban Bangladeshen. 50 lantegi inguruk itxi dituzte ateak, eta poliziak istiluetan erabilitako indarkeriak hildako bat eragin du.
Izerditako baten irudia zabaldu du H&M multinazioanalak. Irudian haur beltzaran bat ageri da “Ohianeko tximurik guayena” idatzia soinean duela.
Apirilaren 24an lau urte beteko dira Bangladeshen Rana Plaza eraikina hondoratu zela. 1.000tik gora langile hil ziren. Multinazionalentzat arropa josten zuten, lan baldintza gogorretan. Mundu Martxak salaketa ekintzara deitu du.