Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) bederatzi aldiz kondenatu du Espainia torturak ez ikertzeagatik eta horietako seitan Grande Marlaska zen epaile instruktorea.
1962an jaiotako bilbotarrak 37 urterekin lortu zuen postua Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Bertan presidente izatera ere heldu zen. Espainiako Auzitegi Nazionalean Baltasar Garzón ordezkatu zuen eta hura bezala, "terrorismoaren" aurkako borrokaren ikono bilakatu zen. Herriko tabernen auzian Arnaldo Otegi espetxeratzeko agindua eman zuen eta Parot Doktrina ezartzeko arazorik ez zuen izan: bederatzi euskal presori ezarri zien gerora GEEAk indargabetu zuen neurria.
Dispertsioaren alde ere agertu da; bere ustez dispertsioak ez ditu bisiten, osasun arreta jasotzeko, defentsarako, komunikaziorako edota kulturarako sarrera izateko oinarrizko eskubiderik urratzen.
“Faisan” kasuko epailea ere izan zen. Bi polizia kondenatu zituen ETAri informazioa pasa izanagatik. Halaber, YAK-42 hegazkin militarraren istripuaren kasua artxibatu zuen. Gerora berriro irekitzera behartu zuten, eta hiru hilabetetara artxibatu egin zuen bigarrenez. Militar horien senideek uste dute Grande Marlaska ministro jartzearen erabakia “maltzurra eta etsigarria” dela.
Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]
GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.
Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]
Gezurra badirudi ere, irudia ez dago Tolosako inauterietan eginda. Munduko herrialderik jendetsuenen artean, laugarrenean da, pasa den astean. Kameraz inguratuta, bi gizoni 80 eta 85 zigorrada eman dizkiote bizkarrean. Haien bekatua: gorputzaz elkarrekin gozatzea. Aceh... [+]
Nafarroa eta Ezkio-Itsaso lotuko lituzkeen alternatibak Aralar barnean 22 kilometroko tunel bat zulatzea suposatuko luke, eta 1.300 milioi euroko kostua izango luke. Lotura hau igaroko litzatekeen herri ugarietako udalek nahiz bizilagunek, ordea, lanei ekiteko eduki beharreko... [+]
Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]
Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]
Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.
Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.
Ostegun honetan lau indar politiko horiek ezezkoa eman zioten enpresa energetiko handiei behin-behinean jarritako zerga luzatzeari. Ukrainako gerraren ondoren energiaren multinazionalek izandako irabazi handiei jarri zien zerga berezia Espainiako Gobernuak.
Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.