Gorria

  • Pentsionistak Bilbon 2 urte eta 10 hilabetez astelehenero kontzentratuta egon eta gero, Espainiako Gobernuak pentsioen %0,9ko igoera iragarri du berriki. Enpresari nagusien ikuspuntutik neurri gorria, zentzu guztitan.


2020ko urtarrilaren 31n - 09:48
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Baina, krisiaz geroztik, KPI (Kontsumo Prezioaren Indizea edo gaztelerazko IPC, oinarrizko beharrizanak asetzeko zerbitzu eta produktuen erosketa saskia aztertzen dituen indizea) %17,5 igo da Eustaten datuen arabera. Hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan, Pedro Sánchezen Gobernuaren pentsioen igoera kontutan hartuta ere, pentsionista batek 2008an baino %16,6 gehiago ordaindu beharko du duintasunez bizi ahal izateko. Datuei erreparatuz, neurri gorria, larru gorritan. Horixe bera pentsa lezakete Hego Euskal Herrian greba orokorraren deialdiari eustea erabaki duten milaka lagunek.  

Ez al da egia alternatibarik egon badagoela?  Egoera gorriari aurre egiteko politika gorriak beharko lirateke; eta koloreak,  gustu kontuak dira

Gainera, ekonomialariek jada krisialdi global berri baten etorrera hurbila iragarri dute. Etenik gabeko garai gorri honek, pertsona helduengan ez ezik, beste hainbat giza taldeengan zabaldu eta kapitalismoarekiko haustura mahaigaineratzen dituzten kolore ezberdin askotariko mugimenduak; feminismo morea, ekologismo berdea edota antiarrazismo beltza; gorriz margotu ditu. Horrela, 145 sindikatu eta eragile sozialek osaturiko Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak greba orokorrerako deialdia eginez pentsionistekin bat egin dute.

Gutxieneko 1.080 euroko pentsioaren aldarriari jauzi kualitatibo bat ematea lortu eta errebindikazio anitzen indar batzea sortu zen, eta gaur gauzatu ere egin. Bestelako exijentzien artean, honako hauek: 65 urteko jubilazioa, 1.200 euroko gutxieneko soldata, asteko 35 orduko lanaldia, eskubide sozialen bermea edota egungo Lan Erreforma bertan behera uztea. Azkeneko hau sinatu zuten CCOO eta UGT sindikatuak ez ziren grebarako deialdira batu.

Ildo honetan ere, Nafarroako eta EAEko gobernuek protestaren proposamenak Madrilera desbideratzearen jarrera hartu zuten. Euskal Herrian bertako instituzioen eskumenek zera erakusten dute, ordea: genero arrakala edo administrazioko behin-behinekotasunarekin bukatzeko, hala nola gutxieneko soldata edo pentsioak igotzeko osagarriak suposatuko lituzkeen legeak sortzeko botere ahalmena. Orduan, ez al da egia alternatibarik egon badagoela? Baina egoera gorriari aurre egiteko politika gorriak beharko lirateke; eta koloreak, jakina denez, gustu kontuak dira. Langileontzako, berriz, beharrizanak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: U-30 Greba Orokorra
2021-06-02 | ARGIA
2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira auzipetutako kidearen absoluzioa eskatu dute Gasteizen

Iazko urtarrileko greba orokorrean parte hartu zuen pertsona bat epaitu dute ostegunean Gasteizko Epaitegietan. Autoritatearen aurkako atentatua eta lesioak leporatzen dizkiote, eta hemezortzi hilabeteko espetxe-zigorra eta kalte ordainak eskatu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen... [+]


Analisia:
Euskal blokeo politikoa gaindituko dugu

Atzean geratu diren politika sozial eta ekonomiko okerrak aztertuz, Espainiako Estatuak berriki abiatutako aldaketaren euskal deklinazio baten beharra aldarrikatu nahi dugu, egungo blokeo egoera Euskal Herrian ere gaindituz.


2020-02-07 | Topatu.eus
Gazte bat atxilotu dute Burlatan U30eko greba orokorreko piketeetan parte hartzeagatik

Hala salatu dute twitter bidez Burlatako hainbat eragilek. Burlatako greba komiteak deituta asanblada informatiboa egingo dute arratsaldean.


Ertzaintzaren partetik pairatutako hizkuntz eskubide urraketa salatu dute Durangon

Joan den urtarrilaren 30eko greba orokorrean grebalari batek jasandako  Ertzaintzaren eraso eta hizkuntz eskubideen urraketa salatzeko, elkarretaratzea deitu du asteazkenean Durangoko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak.


2020-02-05 | Juan Mari Arregi
Greba ez debaluatzea

Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.


2020-02-04 | LAB sindikatua
Jendarteak kalera eramandako aldarriei erantzuteko eskatu diogu Maria Chiviteri

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkariak Nafarroako presidente Maria Chiviterekin bildu dira, joan den urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren testuinguruan. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu eta LABeko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrera izan dira... [+]


2020-02-04 | ARGIA
Elkarretaratzea deitu dute Durangon, greba egunean Ertzaintzaren partetik pairatutako hizkuntz eskubide urraketa salatzeko

Asteazkenean deitu du elkarretaratzea Euskal Herrian Euskarazek. Iragan osteguneko greba egunean Ertzaintzak herritar baten hizkuntz eskubidea urratu izana salatuko dute.


Ertzain baten erantzun euskarafoboa Galdakaon: “Ez dut euskaraz hitz egin nahi”

Greba orokorrean gertatua sare sozialetan salatu zuen Beñat Armentiak berak: “Hona hemen Ertzaintza, guztiz oldartuta, nire eskubide linguistikoak urratzen”. Ertzain batek bere hizkuntz eskubideak urratu zizkioten eta kazetari gisa irudiak zabalduz gero 2.000... [+]


Greba orokorra, eraldaketarako bidea

Grebaren mobilizazio jendetsu eta itxaropentsuen ostean, gogoetarako beta hartzea osasuntsu bezain beharrezkoa da, aurrera begirako erronkak gogoan.


2020-02-04 | Arrosa Sarea
AUDIOA | Greba orokorraren errepaso kritikoa

Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren biharamunean, grebak suposatu duenaren inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu Sonia Gonzalezekin.


2020-01-31 | Juan Mari Arregi
Greba ez debaluatzea

Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.


2020-01-31 | Hainbat egile*
Greba eguna Piriniotan

Zaraitzu eta Erronkari Ibarrean grebaren inguruan talde hausnarketa bat egiteko elkartu gara. Goizeko hamarretan lan taldeak sortu ditugu, grebaren zergatia eta bertan proposatzen diren gaiak edo ikuspuntuak lantzeko. 

 


2020-01-31 | Axier Lopez
Espainiako polizia baten mehatxua Iruñean greba egunean
“Irudiak zabaltzen badituzu, zure bila joango gara”

Iruñeko grebalarien talde baten aurka oldartu zen Espainiako zenbait polizia 17:30ak aldera. Gertatzen ari zena grabatu zuen pertsona batek, eta horretaz jakitun, Espainiako polizia batek mehatxu zuzena egin zion irudiak sarean zabal ez zitzan.


Eguneraketa berriak daude