Gorka Setien Berakoetxea poemagile hernaniarra hil da otsailaren 4tik 5erako gauean. Bost liburu idatzi zituen, irrati libreetako ahotsa izan zen eta gozo entzuten eta zaintzen zekien. 2019an autoedizioan argitaratu zuen bere poema liburu berriena, Naufragoen altzoa.
Arritmia eta ertzak blogean honela aurkeztua du bere burua: "Emakume euskaldun migratzaile (Engraxi Berakoetxea) baten utero bahitutik 1958an jaioa. Biolentzia katoliko-patriarkala sufritu ondoren ogibide desberdinak izan ditudana". Venezuelako Bartzelona hirian munduratu zuten.
2013an Hernanin egin zuen irakurraldi poetikoaren bideo motz honek biribil azaltzen du bere mundu eta bizi ikuspegia. Edo! argitaletxeak kaleratutako Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak liburuaren aurkezpenean izan zen:
Gaztetan hasi zen poesia idazten eta hainbat sari irabazi zituen (Lauaxeta lehiaketa bi aldiz eta Donostiako Ateneo saria). Garai hartan Caballo canalla a la calle aldizkarian kolaborazioren bat egin zuen, baita Susa eta Korrok literatur aldizkarietan ere.
80ko hamarkadan bi liburu argitaratu zituen Susa argitaletxearekin: 1983an Zergatik ez... Sigrid? Ramon Agirre, Maripi Solbes eta Eneko Olasagastirekin elkarlanean eta 1985ean Ez sinkronia poema bilduma.
20 urteko etenaren ondoren argitaratu zituen Aparkalekuko felizidadia (2006), Paperzaleak Elkartearen eskutik eta geroztik autoedizioaren bidea jorratu zuen: 2008an Ertzetako inkomunikazioak argitaratu zuen, Andoaingo gaztetxean poesia emanaldia egin zuen eta geroztik hainbat saio egin zituen.
2011n bere irudi eta testuz osatutako erakusketa bat zabaldu zuen Hernanin, Erre produkzioak titulupean (hemen Hitzen Uberanek jaso zuena). Urte berean, Nagore Legarretak argazki estenopeikoekin argitaratutako Edipotoa liburuan poema batzuekin parte hartu zuen beste lau idazlerekin batera (Banizu nizuke-k argitaratu zuen).
Kantuen hitzak ere jarri zituen, Inoren ero ni eta MMA musika taldeentzat.
2019an argitaratu zuen bere azken liburua, autoedizioan: Naufragoen altzoa.
Literaturaren zubitegiak bildutako bere lanak hemen irakur daitezke.
Hemen Edipotoaren aurkezpen bat:
Independentea-k "hasieratik eman dion laguntza" eskertu dio Gorka Setieni eta bertan jakitera eman dutenez, otsailaren 6an 10:30 arte egongo da Orbegozoko beilategian agurtzeko aukera, 11:00etan izango da errausketa Polloen eta bi aste barru agur zibila egingo zaio.
Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]
Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]
2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]
Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.
Martxoaren 17an hasi eta hila bukatu bitartean, Literatura Plazara jaialdia egingo da Oiartzunen. Hirugarren urtez antolatu du egitasmoa 1545 argitaletxeak, bigarrenez bi asteko formatuan. "Literaturak plaza hartzea nahi dugu, partekatzen dugun zaletasuna ageri-agerian... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]
Sexu-genero disidentziak zeharkatutako bost lagunek osaturiko literatur banda da Pomada. Lehenbiziko oholtza gaineko emanaldia sortu dute, Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa deiturikoa, poesia eta musika nahasten dituena. Irlak berba dute abiapuntu. Emanaldietako baten... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.
DBH4 errepikatu zuen urtea gogoratzen du Jonek Pleibak (Susa, 2024) eleberrian. Adinkideak Durangoko institutura aldatu ziren, eta Polly auzokidearen ikasgelan geratu zen bera. Haurtzaroa Joneren baserria eta Pollyren txaleta lotzen zituen errepidean gora eta behera emana zuten... [+]
Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]