Sexu izaerako hainbat eraso egitea egozten diote argazkilariari: abusua, bortxaketa, haur pornografia eta modeloei iruzur egitea. "Soilik baietz da baietz" legea aplikatzeko eskatu du akusatuaren defentsak, baina atzera bota dute.
Auzitegi Gorenak berretsi egin du Kote Cabezudo argazkilariaren aurkako 28 urteko kartzela-zigorra. Sexu izaerako hainbat deliturengatik dago zigortuta: sexu abusu bat, bortxaketa bat, haur pornografiari lotutako sei eta modeloei iruzur egiteagatik beste bi delitu leporatu dizkiote.
2022ko ekainean Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak 28 urte eta 2 hilabeteko kartzela-zigorra jarri zizkion donostiarrari. Hala ere, Zigor Kodean onartutako gehienezko 20 urteak gainditzen dituenez sententziak, hortik gorako urteak ez ditu bete beharko, eta kontuan hartuko dira kartzelan daramatzan bost urteak. 2013an jarri zituzten Cabezudoren aurkako lehen salaketak, eta 2018ko maiatzetik behin-behineko espetxealdian dago.
Hamazazpi emakumeren salaketak hartu zituzten kontuan, eta biktima bakoitzari 116.000 euroko kalte ordaina ematera behartu zuten. Akusatuta zegoen beste 217 delitugatik absolbitu egin zuten.
Donostiarrak modeloei argazkiak egiten zizkien, askotan adin txikikoei. Ikerketan, Cabezudoren ordenagailuan adin txikiko neska biluzien argazkiak aurkitu zituzten. Horrez gain, biktima batzuk Cabezudok ukituak egin zizkiela salatu zuten. Hainbatek deklaratu zuten adin txikikoak zirenean jarrera pornografikoetan posatzeko agintzen ziela argazkilariak.
Pornografiari lotutako auzian, Cabezudok justifikatu du argazkiak ez direla "haur pornografia" eta modeloen baimenarekin atera zituela. Bere hitzetan, "izaera artistikoa" dute argazkiek, eta ez dute "helburu sexualik". Gorenak, ordea, ukatu egin du Cabezudoren argudiaketa.
"Soilik baietz da baietz" legea
Argazkilariaren defentsak Gipuzkoako Auzitegiaren epaiaren aurka helegitea jartzeaz gain, "soilik baietz da baietz" legea aplikatzea eskatu zuen, delitu-zigorrak jaisteko helburuarekin. Gorenak adierazi du Gipuzkoako Auzitegiaren epaia ez dela behin-betikoa, eta, hortaz, araudi berria ezin dela aplikatu. Hala ere, magistratuek azpimarratu dute araudi berria aplikatuko balitz ere ez lukeela kartzela-zigorra aldatuko, 25 urtera jaitsiko lukeelako eta gehienezko 20 urteak gainditzen dituelako sententziak.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa hasi da astearte honetan Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera egin du, eta akusazio partikularrak hamazortzikoa, sexu abusuak leporatuta. Lópezen defentsak adierazi du entrenatzaile... [+]
Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]
Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]
84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.
Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]
Dozenaka lagun batu dira igandean Laudioko Herriko plazan, Ez zara fisioa, erasotzailea zara lelopean.
2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).
Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]
Gipuzkoako Auzitegiak urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, emakume bat bortxatzen saiatzeagatik. Epaiketa asteazkenean egin zuten, eta, hasi aurretik, gizonak gertakariak onartu eta akordioa erdietsi zuen Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin, zigorra... [+]
Bortxaketen kasuentzako bideratu daitekeen kartzela zigorrik gorena jarri diote senar-ohi Dominique Pelicoti; eta beste 50 bortxatzaileei dagokionez, guztiak dituzte erruduntzat jo, baina fiskalak galdetzen zuena baino apalagoak dira zigorrak. Hiru hilabetez iraun du Mazango... [+]