Juan Manuel Sánchez Gordillo IUko parlamentari eta Marinaledako (Espainiar estatua) alkateak ez du deklaratu Andaluziako Justizia Auzitegi Gorena ikertzen ari den kausan. 2012ko udaran 18 egunez Las Turquillas finka militarra okupatu izana leporatzen dio Auzitegiak. Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) finka maiatzaren 1ean berriz okupatuko duela iragarri du Gordillok.
Bere hitzetan, kausan ez du deklaratu “beharrik ez dagoelako, okupazioa sinbolikoa eta baketsua izan zelako”. Indarkeriarik gabeko desobedientzia aktiboa erabili zutela defendatu du. Astelehen honetan zegoen deklaratzera deitua, eta bigarren deialdia zen dagoeneko. Aurreko deialdian, apirilaren 4a, atzerapena eskatu zuen deklaraziorako dokumentazio nahikoa ez zuelako.
Kasu honetan deklaratzera deitu duten lehena izan da Marinaledako alkatea, baina beste 50 inputatu daude gutxienez. Lekuko bezala deklaratzeko bi guardia zibil deitu dituzte, baina bakarra agertu da, bestea ezin izan dutelako lokalizatu.
Gordillo SATeko bozeramaile Diego Cañamerok eta beste hainbat langilek lagunduta iritsi da Auzitegira. Azken honek dioenez, sindikatuak lurraren erabilera soziala aldarrikatzen du, ez jabetzarena. Izan ere, finka horrek dituen 1200 hektareetatik 20 bakarrik daude erabiliak.
Bestalde, maiatzaren 1ean egingo den bigarren okupazioa “iraunkorra” izango dela adierazi du.
Oscar Reina Sindicato Andaluz de Trabajadores-eko (SAT) idazkari nagusia atxilotu egin zuen asteazken arratsaldean Guardia Zibilak Gilena herrian, Sevillako 4. Instrukzio epaitegiaren aginduz, “Koroaren kontrako gorroto irainak” egotzita.
Cerro Libertad Jaenen okupatutako lursaila hustea ebatzi du hiriko epaitegiak. BBVArena da 75 hektareako lursaila, eta Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) okupatu zuen. SATeko kideek salatu dute tokia “abandonatuta” daukala BBVAk, eta Nekazaritza Politika... [+]
“Garapen ekonomiko eta soziala” erraztuko lukeela argudiatuta, Andaluziaren independentzia aldarrikatu du Oscar Reina SAT sindikatuko bozeramaileak, orain Podemosko diputatu den Diego Cañameroren ordezkoak. Euskal Herriko eta Kataluniako prozesu... [+]
Andrés Bódalo SATeko kidearen askatasuna eskatzeko martxa hastear zela eraman dute atxilo.
Martxoaren 22ko Madrilgo Duintasunaren Martxak egitearen ideia Andaluziako Langileen Sindikatuarena (SAT) izan zen. Sindikatuko gazte plataformako bi kidek, Curro Morenok eta Javier García Fernándezek, hitzaldia eman dute Donostian, Andaluziako gazteen eta... [+]
Andaluziako SAT sindikatuko Diego Cañameroren hitzetan, autodeterminazio eta subiranotasun eskubideek eta eskubide sozialek elkar hartuta joan behar dute. Bartzelonan egin ditu adierazpenok, gizarte eragileek deitutako Duintasunaren aldeko Martxak hizpide.
Andaluziako SAT sindikatuko kideek asteburuan banatu dute aurreko astean Carrefour supermerkatutik ateratako eskola materiala.
Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) Rajoyren Gobernuaren dimisioa eskatzeko estatu mailako ekimena antolatuko du. “Estatuko txoko guztietatik” abiatutako oinezkoen martxak Madrilen batzea nahi dute; hainbat sindikatu, mugimendu eta eragile ezkertiarrekin... [+]