“Albiste bat nahi duzu? Begira zer polit uzten ari diren gure auzoa”, bota dit lagunak arratsaldean umeekin parkean elkartu bezain laster, hatzez ikur batzuk seinalatuta. Asteburuan Erdi Aroko XXI. azoka hartuko dugu Gasteizko Alde Zaharrean, langileak kaleak dekoratzen hasiak dira, eta aipatu parke ondoko kalea “Judutegia” izenekoa da azokaren mapan. Hatzak markatu norabidean, albistea irekitzen duen argazkiko banderolak: Daviden izarra formatu ezberdinetan, ondoan bakearen usoa duela, ahoan oliba eta guzti. Denak ere txuri-urdinean, hau da Israelen bandera nazionalaren koloreetan. Israel eta bakea eskutik inkontzientera, begirada soil batean, ondoko postu arabiarrean mokadu goxo bat ahoratzen duzun bitartean. Horra asteburuko plana.
Eta pentsatu dezake batek, nik neuk egin bezala, beno, Dabiden izarra sionistek bere egin duten sinboloa da, ados, baina erabilpen eta adiera askoz gehiago ere izan ditu historian. Badaezpada Interneten sartu, eta jarraian eraman nau eskegitako ikurrak bezain inozentea den Googlek israeleconomia.com atari sionistaren artikulu honetara, Israelgo Nazio Liburutegiko ikertzaileen blogetik hartua. Iraganean Dabiden izarra “sinbolo herrikoia zen tradizio paganoetan, baita elementu apaingarria ere I. mendeko elizetan eta kultura musulmanean”, dio Sharon Cohen egileak. Baina, egun, “Daviden izarra banderan itsatsita dago eta, beraz, Israelgo Estatuaren sinbolo eztabaidaezintzat jotzen da, jatorria edozein dela ere”. Eta borobiltzen du: “Sinbolo baten boterea, azken finean, ematen diogun esanahian dago”.
"Zer sentituko ote du pertsona sentibera batek, Gazako genozidioaren eta Libanoko sarraskiaren erdian sionismoa bakearekin lotuta ikustean?"
Zein esanahi eman nahi diote egileek banderola horiei? Zein, errepika dezadan, bakearen usoarekin batera jartzean eta Israelgo bandera-nazionalaren koloreekin? Daviden izarra eta gainontzeko sinbolo juduek zentzua izan baitezakete Erdi Aroko azokaren Judutegia kalean, baina ez usoek, ez txuri-urdinak. Esanahi horren aurrean, zer sentituko ote dute jatorri arabiarreko ehunka auzokideek? Zer judu ez sionista batek, judutasuna sionismoarekin lotzeko modu horren aurrean? Zer pertsona sentibera batek, Gazako genozidioaren eta Libanoko sarraskiaren erdian sionismoa bakearekin lotuta ikustean? Nik, amorrua. Eta harridura (inozentea ni), eta etsipena, eta beldurra...
Goizean, banderolei begira nengoela artikulu honetarako argazkiak ateratzeko, gizon heldu bat hurbildu zait. “Ikusten? Lotsagarria! Nola izan daiteke?”. Kaleko bizilaguna da, etxetik irtetean banderolak ikusi dituela azaldu dit, eta suminduta udaletxe ateraino joan eta bertan paratu dela, kexuka. “Urduri ikusi naute, datuak hartu eta esan didate deituko didatela”. Mugikorrak jo dio orduantxe. Udaltzain patruila, azaldu dit, badatozela. “Ez didate kasurik egingo, baina entzun gaitzatela behintzat”. Bere jarrerak xaxatuta deitu dut nik etxera heltzean udalaren 010 zenbakira. Ez dela ilegala, berez ez dela Israelen bandera, usoarena, ba... telefonoz bestaldekoak nire haserrea ulertzen zuela iruditu zait. Pasako diola kexua Sustapen Ekonomikoko Sailari. Auzokidearen oihartzuna etorri zait: “Ez didate kasurik egingo, baina entzun gaitzatela behintzat”.
Ez digute kasurik egingo... orain arte moduan ez badugu gure ahotsa behar bestetan eta behar bezain altu entzunarazten. 010ean, urriaren 5eko mobilizazioetan, kontsumitzen duguna hautatzean, Erdi Aroko azokaren sionismo-zuriketa salatzen, nonahi, edonola. Izugarrikeriaren tamaina deskribatzeko hitzak agortuak ematen duten garaiotan, ez gaitezen konplize izan behintzat.
** Goiko artikulua astearte bazkalostean idatzi, asteazken goizean argitaratzeko prest utzi... baina tartean, hara non Gasteizko Udalak erabaki duen banderolak kenaraztea enpresa antolatzaileari. Arratsalderako, sionismoaren arrastorik ez. Zergatik? Herritarren eta Gasteiz Txiki auzo elkartearen haserre eta salaketengatik. Batzuetan altxatzen dugu ahotsa behar beste, eta kasu egitera derrigortzen ditugu.
Azokaren Judutegia kalea eguerdian, sakonena langileak banderola gehiago jartzen
Kale berdina kontrako aldetik begiratuta, dekorazio sionistaren arrastorik gabe, iluntzean
Asteburua baino lehen lau gatiburen gorpuak itzuliko ditu Hamasek. Horrela, Gazarako su-etenaren lehen faserako adostutako preso truke guztiak gauzatuko dituzte Israelek eta talde palestinarrak.
Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.
Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]
Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]
"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]
Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.
Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.
Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.
Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]
Gutxienez hamar palestinar hil eta 35 zauritu ditu Israelek Zisjordaniako Jenin hiriaren aurkako operazio militar batean, Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi dutenez. Hildakoen eta zaurituen kopurua etengabe handitzen ari dela eta, kopuru zehatzak jakiteko zailtasunak... [+]