“Makina bat taupada martxan dabil eskola publikoan, makina bat bihotz, makina bat egitasmo. Gora euskal eskola publikoa! Bai noski! Gora, bada, euskal eskola publikoa, duguna eta, batez ere, eduki nahi duguna!”. Horrela hasi genuen aurreko ikasturtean plazaratu genuen iritzi artikuluetako bat.
2019-2020 ikasturtea hasi berri dugun honetan, inoiz baino indar gehiagorekin eusten diogu gizartean gero eta oihartzun zabalagoa duen aldarrikapen honi. Makina bat taupadek egunez egun eraikitzen dituzte gure auzo eta herrietako eskolak, norberak bere esparrutik: hezkuntzako langileak, familiak, ikasleak... talde gero eta indartsuagoak ditugu eta eskola publikoak bere izaera publiko eta unibertsala egunez egun erakusten du. "Gora, bada, duguna eta eduki nahi duguna" idatzi genuen, lan asko baitugu hezkuntza komunitatea osatzen dugun kideok: parte hartzea indartu behar dugu, eskola askotako ateak komunitateari gehiago ireki behar dizkiogu, erabakitze organoak parte hartzaileago egin behar ditugu eta, joera merkantilistetan erori gabe, zer egin asko dugu alor pedagogikoan. Guztiona da ardura.
Baina, zoritxarrez, EAEko eta Nafarroako Gobernua osatu duten eta osatzen duten alderdiak ezin ditugu aipatu herri apustu izan beharko litzatekeen aldarrikapen horiek bultzatzen dituztenen artean. Nafarroako aldaketaren gobernuak ez zituen hezkuntza publikoko langileekin eta eskolekin hartutako konpromiso asko bete: ehunka ordezko irakasle uda kobratu gabe gelditu dira, eta gainera, itunaren beste atal batzuk ez dira garatu. Horregatik, berehala hasiko gara mobilizazioekin. EAEn 2018ko maiatzean sinatutako akordioak ere kolokan daude, eta beraz, epe motzean mobilizazioak berreskuratzeko aukera gero eta handiagoa da.
Gobernu biek LOMCEk jasotako “eskari soziala” eta “familiek ikastetxea aukeratzeko eskubidea” hezkuntza politiken ardatz izaten jarraitzen dute, hezkuntza paradigma kapitalistaren oinarria, alegia
Gobernu biek LOMCEk jasotako “eskari soziala” eta “familiek ikastetxea aukeratzeko eskubidea” hezkuntza politiken ardatz izaten jarraitzen dute, hezkuntza paradigma kapitalistaren oinarria, alegia. Pribatizazioaren eta desarautzearen eufemismoa. LOMCEk dioenaren arabera “ikastetxe publikoen eta itunpeko ikastetxe pribatuen uneko eskaintza eta familien eskaria kontutan izan behar dute administrazioek, eta behar adina plaza eskaintzen direla bermatu beharko dute, orobat”. Hau da, hezkuntza sistema bat pribatizatzeko bitarteko nagusienetarikoa eta ikastetxe baztertzaileek erabiltzen duten baliabide ukaezin bat. Horretarako, beste tresna asko ere badaude: 0-2 adin tarteko haurreskola pribatuen finantzaketa unibertsala, hortik eratorritako matrikulazio iruzurra, legez kanpoko kuoten aurrean administrazioak beste aldera begiratzea, Lanbide Heziketa enpresarien eskutan uztea... Unibertsitateak aparteko lekua beharko luke. EHUk bizi duen utzikeria, unibertsitate pribatuak bizi duen hazkundearen parekoa da. Nafarroan unibertsitate pribatuaren gainfinantzaketa eta euskararen bazterketa dira hezkuntza politiken ardatz. Edonola ere, LOMCEren aurretik sare pribatua lehenesteko klientelismo politikak ohikoak izan dira itunpeko ikastetxe, unibertsitate eta Hezkuntza Sailen artean.
Horren guztiaren ondorioak aski ezagunak dira, besteak beste, segregazioa eta bazterketa soziala. Nafar gobernuaren eta EAEko gobernuaren pribatizazio politiken beste ondorio nabarmen bat hezkuntzako langileen prekarizazioa da. Hori dela eta, une honetan ez da nahikoa eskola publikoak sistemaren ardatz izan behar duela esatea, euskal hezkuntza-sistema osorako eskola bakarra aldarrikatu behar dugu, herri bezala publikoaren eta gure haur eta gazte guztientzako eskubide kolektiboen eta aukera-berdintasunaren alde eginez. Ekimen pribatuak ezin du seme-alabentzat euskara nahi ez dutenentzat ihesbide izan, desberdinarekin nahastu nahi ez dutenentzat babesleku edo hezkuntza erlijiosoa seme-alabei nahitaez inposatu nahi dutenentzat gotorleku. Administrazio publikoa ezin da izan jarrera horien konplize.
Mailakatze soziala betikotzen duten neurri hauek guztiak Hezkuntza Lege berriaren bidez zehaztu eta ziurtatu ostean, segregazioa konpontzeko itxurakerietan jarraituko dute
EAEn Hezkuntza Legea ere ate joka dugu, itxuraz, LOMCEren aterkipean egingo den legea eta ikastetxe pribatuen flotagailu izango dena. Konpondu beharreko arazoak asko diren arren, oraindik ez dakigu zein helbururekin egingo den legea. Badirudi “Euskal Hezkuntza Zerbitzua” eraiki nahi izango duela EAJak, eskola publikoa eta pribatua barnebilduko dituen asmakizun neoliberala, sare pribatua betikotuko duena. Ikastetxeen autonomia handitzearen argudioarekin sistemaren desarautzea bilatuko dute lehiakortasuna handitzeko: ingelesa indartuz euskararen kaltetan edo sare pribatuaren baldintzagabeko finantzaketa areagotuz, adibidez. Baldintzagabeko diogu, Cristina Uriartek garbi adierazi zuelako, berriro ere: eskaria izanez gero, ikastetxe pribatuak ituntzen jarraituko du EAJk.
Mailakatze soziala betikotzen duten neurri hauek guztiak Hezkuntza Lege berriaren bidez zehaztu eta ziurtatu ostean, segregazioa konpontzeko itxurakerietan jarraituko dute. Datorkigun LOMCIBERRIaren helburua “eskaera soziala”ri erantzun eta sistemaren desarautzea izan beharrean, hezkuntza eskubidea bermatu eta segregazioa konpontzea balitz, neurriak eta legea bestelakoak lirateke.
Itxurakeria da gure administrazioaren estrategia, hura esan eta auskalo zer egin. Berdintasuna eta inklusioaren aldeko hitz potoloak bota bai, baina gure ikastetxeetan desberdinen arteko eskubideen berdintasuna bermatzerakoan borondate eza agerikoa da. Gure hezkuntzak izan beharko lukeen kohesio tresna izan dadin ekintzak behar dira, joan den urtean SKOLAEren inguruan gertatutakoari erreparatzea besterik ez dago. Horregatik guztiagatik , denona eta denontzat den euskal eskola publiko baten alde borrokan jarraituko dugu pedagogia feministaren bidetik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.
Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.
Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]
Elurrak lurra ezkutatzen du, baita laketu nahian dabiltzanen izakiek utzitako arrastoak ere. Elurraren edertasunaren azpian denbora dago, urteak, belaunaldiak, efemerideak, hitzorduak; baina denborak aurrera egiten duenean esan gabeko hitzak agertzen dira lehenago edo geroago... [+]
Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:
Usaian bezala, agertu ziren baratze zokotik, Mercedesa pasaiaren erdian berean aparkaturik, errotak ez zikintzeko belar eta istiletan, eta jin ziren atarirainoko bidexkan gaindi, triki-traka, plater handi bat eskutan. Usaian bezala, ageri zen la bûche prestatu zutela... [+]
Udazkena amaitzen den ber, Euskararen Egunean, euskararen urtaroan edo Durangoko Azokan beleak agertzen dira. Euskararen erabileraren inkesta soziolinguistikoen emaitzez jakitun, "politically correct" ariketak ez du inor harritzen jada. Ttattarrik gabe, cool eta irria... [+]
2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]
Gabonetan liburu berri bat utzi dute mesanotxean. Etxearen filosofia eta poztasunari buruzkoa, Emanuele Cocciak berriki idatzia. Coccia, filosofo italiarra, ezaguna egin da landareekin ditugun loturak ezagutarazten planeta osasungarri bat eraikitzeko bidean, eta esanguratsua da... [+]