Arnasa hartu eta une batez kolkoan gordetzekoak izan dira asteburu honetako saioak. Batez ere sailkapenak eman beharreko unean. Uztaritzekoan gora, gora, gora… egin zuten puntuek, gora egin zuen gazteenak, Beñatek. Zarautzen, ostera, puntuek beheeeraka, eta saioan ordura arte puntu gehien bildu zuen Silveirak ere beheeera azken ariketan.
Zapatuan ohi baino zurrumurru handiagoa zebilen Uztaritzen. Pilotaleku atarian ipinitako txoznan bildutako zaleek lehia gogorra behar zuela bertakoak, halaxe zioten. Estu egon zen kontua, bai, hain estu ezen lau bertsolarik lortu baitzuten aurrera egitea, finalerdietara.
Berezia omen zen Uztaritzekoa, gertukoengandik banatu beharrak Donostiara agur hunkigarriak bidaliarazi zizkien bertsolariei. Bertso ederrak entzuteko aukera izan genuen, baina, kritikaren bat egitekotan, oro har, esango nuke ez zela bertsoaldi edo ofizioetako lan biribilik izan, esan nahi baita ofizioetan bertsolariren bat nabarmentzen zen kasuetan ondokoak ez ziola eusten; edo nabarmentzen zen horrek ez ziola ondokoari jarraitzen. Kasu batzuetan bakarkako ofizioak izan zirela esatera ausartu naiteke. Dena den, ondo dakit gaiek ere horretarako aukera ematen dutela bertsolariak oposizioan jarri ezean. Hala ere, esandakoa,aipatzeko bertso mordoa izan ziren (ikus gainerako komunikabideetako artikuluak, entzun bertsoaldiak… txapelketako webgunean).
Kartzelako gaia, aurreko saioetan legez, oso zabala izan zen Uztaritzen ere: sarraila aldatu berri giltza berriak eskutan hartuta kantatu behar zuten bertsolariek. Hunkigarria oso Beñatek jositakoa, tratu txarrak jasotako emakumearen azaletik; eta bide ezberdinena hartu izanagatik, Erikarena aipatuko nuke (saio osoan zehar tiburoi artean igerian ibili ondoren bakarrean lasaitua hartuta etorri zitzaigun Erika, zeinak despistatuaren papera hartu eta galdu izanagatik giltza berriak egin behar izan zituen).
Paralelismoa egiteagatik edo, esan genezake, antzerako zerbait gertatu zitzaiola Pereari Zarautzen. Ondoen kartzelako lanean aritu baitzen.
Puntutan beheragokoz saioa izanda (eta agian teknikoki ere), dialektika gehiago sortu zen Igandeko saioan. Bertsolariek askoz gehiago konektatu zuten ikuslegoarekin. Argi ikusi genuen hori Zubeldiak kantatzen zuen oro eta Silveiraren bukaerako hiru potoez konturatu gabeko entzuleek epaileei txistu egin zietenean.
Eta, egia esatera, pena izugarria izan zen Silveirari gertatutakoa, azken ariketan, ohartu ere egin gabe poto bana egin zuen bakarkako laneko hiru bertsoetan, nahiz eta istorioa ondo eraiki eta bertsoak ondo ekarri zituen. Sustoa galanta hartu genuen denok, eta handiena berak, noski, eze sailkapenen berri ematean zer gertatzen zen ulertu ezinda taulatik salto egin eta kanpora bidea hartu behar izan zuen, barruak hala eskatuta.
Azken gertaera horrek, dena den, itzal egin dio, nolabait, saioa oso baxu puntuatu izanari. Lehen saioetan ez gara hainbeste ohartzen, baina bigarren faserako saio bat baino geratzen ez den honetan, halako saioan aritutako hark okerrago kantatu eta beste hau kanpoan geratu beharra ere… horrelakoak badira. Zaila da koherentziari ondo eustea saio batetik bestera, baina, horretan ere, entzuleak, batez ere harekiko edo honekiko lotura handiagoa duenean, ezin du bere iritzia ezkutatu epaileen erabakien berri jasotzen duenean.
Ondorioa:
Txapelketak uste baino gehiago eragiten du entzuleengan eta bertsolariengan eurengan, askotan, ezinezkoa delarik norbere burua kontrolatzea (izan bertsolari, entzule edo epaile?).
ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez
Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.
Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Mexikoko bi emakume hauen bizitzak indarkeriak eta desplazamenduak zeharkatzen ditu. Haien familiako edo komunitateko kideak hiltzen ikusi dituzte, eta krimen antolatuak zabaltzen duen terrorea azalean sentitu dute; mehatxuak, jazarpena... ohiko dituzte. Baina horrek guztiak... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]