Asteazkenean amaitu da Santiago Cervera PPko diputatu ohiaren aurkako epaiketa. Alde bakoitzak berean jarraitzen du eta fiskalak absoluzioa eskatu du.
Cerveraren ustez, operazioa bere aurkako tranpa bat izan da eta Jose Antonio Asiáin Nafarroako Kutxako lehendakari ohiaren aburuz, Cerverak xantaia egin nahi izan zion eta ez da sinesgarria tranparen bertsioa.
Asteazken goizean Enrique Goñi CANeko zuzendari ohiak deklaratu du eta bere esanetan, Cerverak bi garai izan ditu kutxarekiko: 2009aren aurrekoa eta ondorengoa. 2009aren aurrekoan bidaltzen zizkion gutunetan gorazarre egiten zion CANi eta hortik aurrera kritika. Goñiren ustez, aferaren muina garai hartan oraindik Cerveraren emaztea zen Monika Ridruejorengan da, hau 2008 eta 2009a artean CANentzat aritu baitzen lanean eta kontratua eten zitzaionetik Cervera CANen aurkako kritikekin hasi zen.
Goñiren esanetan, Cerveraren kritikek ez zuten barne tentsiorik sortzen kutxan eta, berak dakienez behintzat, ez zen egin auzipetuari buruzko inongo informazio txostenik.
Epaiketan zehar agertutakoen artean badira bitxikeriak, baina ez gauza erabakigarririk, behintzat agerikoan. Cervera harresietara eraman zuen ustezko e-postari buruz, bitxia da PPko diputatu ohiak ez eman izana haren berri inori, baina azaldu duenez, bere izaerarekin bat dator hori: “Esaten dute indibidualista eta pertsonalista naizela”.
Auzipetuaren esanetan asteburuak Iruñean pasatzen zituen, Alde Zaharrean, ustezko gutunazal konfidentziala zegoen harresietatik oso gertu, horregatik jo zuen ikustera zer izan zitekeen, “kuxkuxeroa izateak” zuhurtziak baino indar handiagoa izan zuelako: “Baina informazioa Tajonarreko harresi batean uzten zutela esan izan balidate, ez nintzatekeen joango”, azpimarratu zuen.
Atxiloketaren eguna ere bitxia izan zen, bere esanetan orduan ohartu baitzen norbaitek jarritako “amuan erori zela”. Egun berean libre geratu zenean hainbat lagunekin hitz egin zuen, baina ez zien aipatu atxiloketarena, ez gertukoenei ezta bere alderdiari ere.
Askatu ondoren Juan Carlos Vera PPko antolaketa koordinatzaileak deitu zion eta, honek ahozko auzian esandakoaren arabera, Cerverak aipatu zion PSNkoek jarri ziotela tranpa eta berak kosk egin zuela.
Guardia Zibilaren peritoek ere deklaratu dute epaiketan eta hauen esanetan, Cerveraren tresneria informatikoan egindako miaketa eta ikerketen ondoren ez dago frogatzerik Asiáinek jasotako xantaia mezua Cerverak bidali zuenik. Eta fiskala, batez ere horretan oinarritzen da Cerveraren absoluzioa eskatzeko. Jose Antonio Asiánen akusazio partikularrak, ordea, 14 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen du. Ahozko auzia maiatzaren 3an bukatu da eta orain epaiaren zain da.
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira karbono dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]
Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.
Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal Herrian, baina goizeko lehen orduan ez dira funtzionatzen ari aldirietako trenak... [+]
Petrolio-portu bateko sarraskia gertatu eta hamar egunera izan da erasoa. AEBek erasoak abiarazi zituztenetik 250 pertsona baino gehiago hil dira Yemenen. Oraingoan 68 pertsona hil eta 47 zauritu izan dira. Orain arteko bonbardaketa lazgarrienetakoa da.
ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Elkarretaratzea egin zuten ostegunean eta atzorako greba eguna deitu zuten lantokian: 13:15etatik... [+]
Beste bizi eredu baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]
Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]
Gaueko 21:00etarako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako %85era itzuli da hornidura energetikoa, eta Nafarroan, berriz, %50era. Egoera okerragoa bizi dute Espainian eta Portugalen: hurrenez hurren, argindarra lurraldearen %25era eta %10era iritsi da.
Sare elektrikoa erabat erori da... [+]
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]
Felipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen... [+]
Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]