Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak iragarri duenez, gomazko pilotak tirokatzeko armak erabiltzen dituzten polizia-agenteak larunbat honetatik aurrera bideo-kamera ere eramango dute, arma horiek nola erabiltzen dituzten erregistratuta gera dadin.
Frantziako Estatuan zeresana ematen ari den istilugileen aurkako lege-proposamena eztabaidatzen ari den batzorde batean iragarri du Castanerrek berria.
Jaka Horien mugimendua agertu denetik Frantziako Estatuan geroz eta ugariagoak bihurtu diren istiluetan, gomazko piloten eraginez lau lagunek ikusmena galtzerainoko lesioak jasan dituzte Castanerrek berak aitortu duenez –benetako zifra 17 lagunekoa izan daiteke, David Dufresne kazetariak eta Désarmons-les kolektiboak egindako zenbaketen arabera–.
“Bakar bat ere ez da onargarria baina denak ikertuko ditugu zehazteko zein arrazoirengatik gertatu den hori eta zer baldintzetan”, azaldu du Castanerrek.
Poliziak bideo-kameraz hornitzeko erabakiak erdibideko soluzioa dirudi, nolanahi ere. Azken hilabeteetako manifestazioen aurka poliziak arma horiek nola erabili dituen ikusita, Jacques Toubon Frantziako Arartekoak berak ere gomazko piloten “suspentsioa” galdegin du, arma horiek daukaten arriskuagatik. Jarrera bera adierazi du La France Insoumisek ere.
Asmo horien aurka, ordea, Castanerrek defendatu du poliziak gomazko pilotarik tirokatuko ez balu, are zauritu gehiago izango liratekeela.
Euskal Herrian eta Katalunian ere aspalditik dira eztabaidagai indar polizialek erabiltzen dituzten material horiek, besteak beste Iñigo Cabacas gaztea hil zuten egunean erabilitako armak izan zirelako, baita Esther Quintanari Bartzelonan begia galarazi ziotenak ere.
Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.
Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioaren aurka oldartzean Ertzaintzak gomazko pilotak erabili zituela salatu zuten zenbait eragilek eta pertsonek sare sozialetan, argazkiz lagunduta. Salaketak ez zuen oihartzun handirik izan, baina egia balitz gertaera esanguratsu baten aurrean... [+]
Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]
16 urteko gazte billabonatar batek zauri larriak izan ditu begiaren inguruan, Ertzaintzak Tolosan igande gauean kargatu ostean. Tolosaldeko Atariak informatu duenez, pilotakada bat eman zioten.
2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]
Iñigo Urkulluk asteartean adierazi du "sentitzen" duela Nahuel Gomezi gertatua. Ertzaintzak pilotakada batekin masail-hezurra hautsi zion Sansebastian egunez, lanetik etxera bidean zihoala. Naiz-en galderei erantzunez egin ditu adierazpen hauek, baina gertaera... [+]
Rosi Zarra donostiarra 1995eko ekainaren 30ean hil zen, 58 urterekin, Ertzaintzaren gomazko pilota batek sabelean jo eta zortzi egunera. Amara Berriko Bakearen Usoaren aurrean zauritu zuten, protesta batean istiluak sortu zirenean. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu zuen Zarraren... [+]
Kataluniako poliziak inoiz izan duen "barne-ikerketarik handiena" izango dela adierazi du Kataluniako Gobernuko bozeramaile Meritxell Budók, El Mon hedabideak argitaratu duenez.
Oso gertutik jaurtitako pilota baten ondorioz begi batetik erdi itsu geratu zen Aingeru Zudaire gaztea 2012an, greba orokor baten testuinguruan izandako protestetan. Orain, Nafarroako Lurralde Auzitegiak absolbitu egin du pilotakada eman zion Espainiako Polizia.
Espainiar zein Frantziar burges diktadurei adierazpen askatasunak kalte egiten dienean, adierazpen askatasuna eta manifestazioak egiteko eskubideak debekaturik daude Euskal Herrian. Zer esanik ez, faxista ikusgarrienei babesa emateko bada, edozein gaia izanda ere. Matxinada... [+]
2017ko urriaren 1ean Espainiako Poliziak tirokatutako pilotakadaren ondorioz begietako bat galdu zuen Roger Españolek. Iridia zentroak jakinarazi du tiroa egin zuen polizia identifikatu duela. Datuak Bartzelonako epaitegiaren esku jarri ditu.
5 urteko kartzela zigorra eskatzen du Aingeru Zudaireren akusazioak Espainiako poliziaren kontra, gertutik tiro egin zuela argudiatuz. Fiskaltzak aldiz,absoluzioa defendatu du, polizi oldarraldia neurrikoa izan dela defendatuz. Zudairek azaldu duenez, 2012ko greba orokorraren... [+]
Iñigo Cabacasen senide eta lagunek epaiketaren balorazioa egin dute ostiralean Bilboko Kafe Antzokian deitutako prentsaurrekoan. Beraien ahotik kontatu nahi izan diote jendarteari gertatutakoa, baita nola sentitzen diren ere.
Urriaren 15ean ekin zitzaion Iñigo Cabacasen heriotzaren gaineko epaiketari, eta azaroaren 9an amaituko da. Orain arteko saioetan kontrajarri egin dira ertzainen gehiengoen eta kaleko testiguen bertsioak. Asteartetik aurrera adituek deklaratuko dute.