Goicoechea auzia ikertuko du Nafarroako Legebiltzarrak

  • Nafarroako Legebiltzarrak Goicoechea auziari buruzko ikerketa batzordea eratzea erabaki du aho batez. Yolanda Barcinaren Gobernuaren aurka PSNk atzo iragarri zuen zentsura mozioari buruzko  egoera ere argitzen doa pixkanaka, nahiz eta oraindik gauza asko dauden airean. Formalki PSNk 15 eguneko epea eskaini dio Barcinari dimititzeko eta bestela zentsura mozioa jarriko du, baldin eta ikerketa batzordeak frogatzen badu Idoia Nievesek Lourdes Goicoechearen aurka egindako salaketak egiazkoak direla.


2014ko otsailaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

PSNk bere kabuz aurkeztu du zentsura mozioaren aukera eta, Nafarroako Legebiltzarreko bigarren alderdia denez, erabaki du Roberto Jimenez izango dela Nafarroako Gobernurako lehendakarigaia. Jimenezek  adierazi zuenez, gobernu berriaren lanik nagusienak “ikuskaritza eta kudeaketa” lirateke, “datorren hurrengo gobernuak ezustekorik izan ez dezan”. Patxi Zabaleta Aralar-NaBaiko bozeramaileak gaur goizean Euskadi Irratian adierazi duenez, ez da logikoa lehendakaritzarako hautagaia Roberto Jimenez izatea, EH Bilduk gehiago dituelako. PSNk 9 parlamentari ditu eta Bildu eta Aralar-NaBairen artean 13. NaBai izan zen bigarren indarra hauteskundeetan 8 parlamentarirekin, baina 2012an zatiketa izan zen Nabai eta 6 parlamentari Aralar-Nabai taldean geratu ziren eta beste 2k Geroa Baira egin zuten. Zabaletak defendatu du Gobernu teknikoa bada, lehendakaria ere teknikoa izan dadila eta Jimenez ezin dela hori izan.

Legebiltzarreko ikerketa batzordeak ziztu bizian egin beharko du lan, baina Nievesek herenegun emandako egindako aitorpena eta emandako datu zaparradarekin, Goicoecheak gaitza izango du errugabe ateratzea. Azken finean, hainbat datu hobeto edo okerrago frogatu ahal izango dira, e-postak eta beste hainbat froga hor egongo direlako, baina beste hainbat sinesgarritasuna eta interpretazioen arabera geratuko dira, adibidez, ea biek elkarrekin bazkaldu zutenean Goicoecheak Nievesi egindako eskaerak norainokoak izan ziren.

Pentsa liteke martxoko zentsura mozioa aurrera aterako dela eta, beraz, Nafarroako Legebiltzarrerako hauteskunde aurreratuak maiatzaren 25ean izango direla, Europako Legebiltzarrekoarekin batera. PSNk ez zuen sostengatu 2013ko apirilean egindako zentsura mozioa, ezta ere aurretik CAN ikertzeko oposizioko gainerako taldeek bultzatu nahi zuten ikerketa batzordea, baina orain prest da gobernu berria osatzeko. Hainbat klabe izango dira, baina bat Europako hauteskundeekin bat egiteko zegoen aukera da, eta PSNk ondo baliatu du unea, normalean Europako hauteskundeetan Nafarroako Legebiltzarrekoetan baino emaitza hobeagoak lortzen dituelako. Azken Europako hauteskundeetan (2009) 62.000 boto lortu zituen (datua borobilduz) eta Nafarroako Legebiltzarrekoetan (2011) 51.000 boto.

Orain PSOE eta PSNren adierazpen dantza ere hasten da, Elena Valenciano PSOEko idazkaritza nagusirako hautagaiak iragarri du PSOE ez dela inora joango Bildurekin, baina ez du joan beharrik, nahikoa bailitzateke honek zentsura mozioari sostengua eskaintzea eta listo. Modu asko dago behin-behineko gobernua aurrera ateratzeko, baina Espainian eta Nafarroan eskuinak gogor astinduko du PSOE, azken finean Bilduren sostengua behar duelako, eta PSOE defendituko da esanez ez doala Bildurekin; PSNk Nafarroako egoera kaotikoa bideratu behar dela azpimarratuko du. Edozein eratan, datozen aste eta hilabeteetan mugimendu handiak izango dira Nafarroan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Goicoechea auzia
Roberto Jimenez badoa, PSN-n Madrilek agintzen duela adieraziz

Roberto Jimenez badoa PSNko buruzagitzatik eta zergatik azaldu nahi du. EFE agentziari egindako adierazpenetan, Yolanda Barcinaren aurkako otsaileko zentsura mozio ustela jo du kausa nagusitzat.


Politikari, dimititu demontre!

Politikari guztien artean bada oso sustraitua dagoen jarrera bera: ez dimititzea.


2014-03-18 | Iera Aranburu
Barcinak azalpenak emango ditu Parlamentuan ikerketa batzordearen ondorioez

Nafarroako Gobernuko presidentea Goicoechea auziko ikerketa batzordea ondorioez ariko da Legebiltzarrean. Batzordeak dimititzeko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu zion.


Zein litzateke bide juridikoa EAEk eta Nafarroak bat egiteko?

PPk eta PSOEk Nafarroako egoeraz duten kezkari buruzko artikulua argitaratu du Manuel Sanchezek ElDiario.es-en. Une honetako egoeraz gain, Foru Erkidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa elkartzeko bide juridikoaz hitz egin du hainbat politikarirekin.


Nafarroako Gobernua
Zentsura mozio bat, beltzera itzalia

UPN buru duen Nafarroako Gobernuak elite ekonomikoei faborezko tratua eman diela erakusten zuten frogak publiko egin ostean, Yolanda Barcina erortzeko zorian egon da. Aldaketa politikoak itxaron egin beharko du ordea. Hilabete iraun duen lapurren pertsekuzioak ez du... [+]


2014-03-11 | Iera Aranburu
Roberto Jiménezek bere irudia txukundu nahi du PSOEren aurrean burua makurtu ondoren

Roberto Jiménez PSNko idazkari nagusiak alderdiko kideei zuzenduriko gutun batean Nafarroan aldaketa aurrerakoia lortzeko lan egingo duela berretsi du.


2014-03-07 | ARGIA
PSNk ez du Barcinaren kontrako zentsura moziorik aurkeztuko, Madrili men eginez

"Dimititzea planteatzera iritsi nintzen, baina ezin da PSN izan krisi hau ordainduko duena". Roberto Jimenezen adierazpenak dira PSNk Madrildik agindutakoa betetzea erabaki ostean. Lurralde Batzordeko kideen %60ko babesarekin atera zuten aurrera proposamena (80 alde,... [+]


PSOEk debekatu egin dio PSNri Barcinaren aurkako zentsura moziorik aurkeztea

PSOEko zuzendaritzak erabaki du PSNk ez duela Yolanda Barcinaren aurka zentsura moziorik jarri behar Nafarroako Legebiltzarrean. Kaleratu duten oharrean irakur daitekeenez, PSNk ez du beste inongo taldek aurkez dezakeen moziorik onartuko. Erabakia asteazken gauean zabaldu... [+]


2014-03-05 | Iera Aranburu
Sanzek ere hauteskundeak aurreratzeko gomendatu dio Barcinari

UPNrentzat aukerarik hoberena zentsura mozioa saihestea dela dio Nafarroako presidente ohi Miguel Sanzek.


2014-03-04 | Iera Aranburu
Soraya Rodriguez, PSOEko bozeramailea: “Barcinak ezin du jarraitu bere postuan”

Soraya Rodriguez PSOEko Espainiako Diputatuen Kongresuko bozeramaileak baieztatu du, Ferrazek babesten dituela PSNren asmoak Nafarroako hauteskundeak aurreratzeko.


2014-03-03 | Iera Aranburu
PSNk bilerak egingo ditu alderdiekin gobernua aldatzeko aukeraz

Hauteskundeak aurreratzeko eta Yolanda Barcina presidentea kargutik kentzeko helburuarekin Nafarroako alderdi politikoekin bilerak hasiko dituela adierazi du PSNk komunikatu batean. Bildu bilera-erronda horretatik kanpo utziko du Roberto Jimenezen alderdiak.


2014-02-28 | ARGIA
Barcinaren dimisioa eskatu du Goicoechea auziko ikerketa batzordeak ere

Aldaketaren premia: hori da Goicoechea auziko ikerketa batzordeak gaur irakurri dituen ondorioetan ikusten dena. Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari dimititzeko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu dio.


2014-02-27 | Iera Aranburu
PSNk zentsura mozioa aurkezteko jarrerari eusten dio, Madrildik esango diotenaren zain

Goicoechea auziko ikerketa batzordeko testigantzak Barcinaren dimisioa eskatzeko aski direla uste du PSNk. Hala ere, Madrilera begira daude alderdian, Espainiako organoak baitu azken hitza.


Eguneraketa berriak daude