Goi tentsioko linearen aurka azaldu dira hainbat kirolari

  • REE (Red Eléctrica de España) enpresak Itsaso (Gipuzkoa) eta Deikaztelu (Nafarroa) artean eraiki nahi duen goi tentsioko linea ez egiteko eskatu dute hainbat kirolarik. Tartean dira, besteak beste, Itxako eskubaloi taldeko Andrea Barno, Nerea Pena eta Naiara Egozkue; eta Oinatz Bengoetxea, Aitor Zubieta eta Juan Martinez de Irujo pilotariak, baita Mikel Nieve txirrindularia ere.


2012ko ekainaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Goi tentsioko linearen aurkako elkarretaratzea, pasa den maiatzean.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"Natura maite dugu, gure herrien garapenarekin konprometituta gaude", adierazi zuten atzo egindako agerraldian.

Linea berriak 120 kilometro luze izango lituzke, eta 400.000 voltioko indarra garraiatuko luke. Iazko abenduan, Ehun udalek goi tentsioko linearen aurkako mozioa onartu zuten. Autopista Elektrikorik Ez plataforman bildutako hautetsiek uste dute ingurumen eta paisaia ikuspegitik proiektua "onartezina" dela. Aldiz, REE enpresak dio AHTren eta eolikoen garapenerako goi tentsioko linea hori ezinbestekoa dela.

Ekainaren 23an proiektuaren aurkako elkarretaratzeak egingo dira Altsasun, Leitzan, Lizarran, Ororbian eta Seguran; eta uztailaren 1ean mendi martxa tematiko-informatiboa egingo da Olazti eta Altsasu artean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Goi tentsioko linea
2022-05-16 | Jon Torner Zabala
Nafarroa eta Gipuzkoa artean 431 elektrizitate dorre eraikitzearen aurka agertu dira ia 200 elkarte

Nafarroa eta Gipuzkoa artean, Barasoain eta Gabiria lotuko dituzten 80 metroko 431 elektrizitate dorre eraiki nahi dituzte REE Espainiako Elektrizitate Sareak eta Forestaliak. Autopista Elektrikorik Ez plataformak batzarra egin du Etxarri Aranatzen; bertan, proiektuaren aurkako... [+]


Goi-tentsioko beste linea bat egingo dute Nafarroan, Erriberritik Castejoneraino

Forestalia enpresak Nafarroan beste poligono eoliko bat eraikiko duela jakinarazi du Sustrai Erakuntza Fundazioak. Nafarroari eragiten dioten goi-tentsioko bi linea ere baditu enpresa honek.


2021-11-10 | Hala Bedi
Beste goi-tentsioko linea bat egin nahi du Forestalia enpresak Araban, Berantevilla eta Erriberabeitia artean

Hirugarrena izango da, Lautadan eta Arabako Errioxatik igarota Añanan planteatu baititu beste bi. Hainbat herritako udalak aurka agertu dira.


2021-11-03 | Hala Bedi
Iruraiz-Gaunako Udalak Arabako Lautada zeharkatzen duen goi tentsioko linea elektrikoa ez egiteko eskatu du

Txosten tekniko batek udalerrian izango dituen eragin larriez ohartarazi ostean, Iruraiz-Gaunako Udala proiektuaren aurka agertu da eta alegazioak aurkeztea erabaki dute udal taldeek.


2019-07-17 | Z. Oleaga
Bizkaiko golkoan goi tentsioko kablea urpetik pasatzeko egindako ikerketak dio lurra ezegonkorra dela

Capbretoneko arroila inguruko lurra ezegonkorra dela adierazi du Red Eléctrica de España (REE) eta Réseau de Transport d'Electricité (RTE) enpresen ikerketa geologikoak. Kablea botatzeko ibilbide berrien aukera aztertu bitartean proiektua... [+]


2018-07-09 | Guaixe .eus
Autopista elektrikoaren aurkako mila hautetsi

1000 baietz ekimena martxan jarri du plataformak eta irailean batzarra eginen dute. Autopista Elektrikorik Ez plataformak jakinarazi du goi tentsioko argindar sarearen kontrako mila hautetsiren babesa jasotzeko kanpaina hasi duela. Dagoeneko plataformak sustatutako... [+]


Atzera bota dute Itsaso-Deikaztelu tentsio handiko linearen eraikuntza

Autopista elektrikorik ez! plataformak larunbatean Iruñean emandako prentsaurrekoan jakinarazi du atzera bota dutela Itsaso eta Deikaztelu batzen dituen tentsio handiko linearen eraikuntza.


2017-03-16 | Anboto
Gueñes-Itsaso goi tentsioko linea bertan behera uztea eskatu dute

Gueñesetik Itsasora (Gipuzkoa) goi tentsioko linea elektriko bat sortzeko proiektua zabaldu zen 2011n. Alegazioen ostean, sei urtez stand-by egoeran egon da, eta orain, Espainiako gobernuak berriro aktibatu gura du, 2018an eraikitzen hasteko. Bada, egitasmoaren aurkako... [+]


2015-12-29 | Garazi Zabaleta
Autobide elektrikoa
Sistemaren goi tentsioko zainak

Espainiako Ministroen Kontseiluak urrian onartu zuen 2015-2020 Energia Plangintza. Deikaztelu (Nafarroa) eta Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) artean Red Eléctrica de Españak eraiki nahi duen 400 kV-eko linea ageri da bertan. Proiektua gauzatzeko urrats bat gehiago.


Itsaso-Deikaztelu goi-tentsioko lineako energia, frantziarrentzat

Itsaso eta Deikaztelu arteko Autopista Elektrikoaren aurkako Plataformak Goi-tentsio linearik ez – ate birakariei ez lelopean Nafarroako Gobernuaren aurrean kontzentrazioa deitu du larunbat eguerdirako.


2013-06-17 | Jon Torner Zabala
Goi tentsioko linearen aurka bozkatu dute galdeketan parte hartu duten herritar ia guztiek

Ezkio-Itsaso eta Deikaztelu lotuko dituen goi tentsioko linearen inguruko galdeketa egin dute asteburuan Gipuzkoa eta Nafarroako 39 herritan. Orotara 5.156 lagun zeuden bozkatzera deituta, eta %63ak hartu du parte. Horietatik %99,32 proiektuaren aurka azaldu da.


2011-12-01
Ehun udalek Itsaso eta Deikazteluren arteko goi tentsioko linearen aurkako mozioa onartu dute

REE (Red Eléctrica de España) enpresak Itsaso (Gipuzkoa) eta Deikaztelu (Nafarroa) artean eraiki nahi duen goi tentsioko linearen aurkako mozioa onartu dute Gipuzkoa eta Nafarroako ehun udalek. Linea berriak 120 kilometro luze izango lituzke, eta 400.000 voltioko... [+]


2011-07-21
AHTaren aurkako XVI. kanpaldia antolatu dute Hernanin

Uztailaren 26tik 31ra egingo da Hernanin (Gipuzkoa) AHTaren aurkako kanpaldia. "Elkarbizitzarako espazio kolektibo bat" eratuko dute, egun horietan "adin eta jatorri desberdinetako jendeak esperientzia interesgarriak bizi ditzan", AHTren Aurkako... [+]


Eguneraketa berriak daude