Goi tentsioarekin kozinatu nahi gaituzte

  • Seguruenik, ezaguna da Eduardo Galeanoren sukaldariari buruzko ipuin polit hori: sukaldariak etxaldeko hegaztiak (oiloak, ahateak, indioilarrak etab.)  bilarazi zituen eta galdetu zien zein saltsarekin nahiago zuten janak izatea. “Ez dugu jan gaitzaten nahi, edozein modutan dela ere” erantzun zion oilo batek. Sukaldariak erantzun zion hori ez zela baliozko erantzuna, kozinatuak izango zirelako, beraiek nahi edo ez.


2018ko urtarrilaren 08an - 08:51

Horrelako zerbait da Red Eléctrica Españolak, %20an soilik publikoa den erakundeak, Gatikako eta inguruko auzotar eta udaletxeei iragarri diena: Bizkaiko golkotik, Espainia eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoaren proiektua egingo dela, bai ala bai.

Interkonexio hori, Bordele inguruko herri batetik Lemoiz inguruko euskal kostalderaino ur-azpiko kable bat ekartzean datza. Bertan, inoiz erabiliak izan ez diren, eta zentral nuklearra eraiki zenetik hor dauden lineen azpiegitura eta trazadura, ahalik eta gehien probestuko lirateke.

Frantziatik letorkeen korrontea zuzena izango litzatekeenez, alternora transformatu beharko litzateke Gatikan egingo litzatekeen estazio transformadore batean. Estazio horrek 20m-ko altuerako bi eraikin izango lituzke, hau da, gutxi gora behera, 8 solairuko bi eraikin.

Proiektua defendatzean ziurtatzen dute “alde batekoen zein bestekoen truke beharrak gero eta handiagoak direla”. Red Eléctricak proiektua dotoretu egiten du europar energiaren eskuragarritasunaren hobekuntzaren, efizientzia handiagoaren, prezioen merkatzearen, eta energia berriztagarrien probetxua handiago izango delakoaren narratibekin. Proiektua interes komunekoa dela esaten dutenez, eta gardentasun berme guztiekin eta herritarren parte hartzearekin egitea nahi dutenez, kontsulten fasean dago orain eta denbora eman digute era guztietako proposamen eta alegazioak egiteko. Hau da, saltsa, kozinatzeko modua, erabakitzen utziko omen digute; baina ez proiektua bera. Galeanoren ipuinean gertatzen den legez, hori ez da eztabaidagarri.

Hala ere, proiektu horren aurkako Gatikako plataformatik, gu kozinatu gaitzatenaren aurka gaude. Proiektuaren beraren aurka gaude eta aurka egotearen zenbait arrazoi eman nahi ditugu, horien artean, beharrezkoa ez delako, oso garestia delako eta kaltegarria delako.

Proiektu hori ez da beharrezkoa Espainia eta Frantziaren gaitasun elektrikoa soberakinduna delako. Frantziarena bere kontsumo maximoa 1,6 aldiz da; eta Espainiakoa 2,6 aldiz handiagoa, hein batean, beraien kostua oso handia izanagatik, gaur egun geldirik dauden ziklo konbinatuko zentral handiak eraiki zirelako. Horretaz gain, Espainiako kontsumoa %11 jaitsi zen 2008-2014 aldian. Eta hori gutxi balitz, bada Frantzia-Espainia interkonexioa jada, eta nahikoa baino gehiago, izan ere, 3,7GWera iristen da eta ez dira guztiz erabiltzen.

Azkenik, baina oso garrantzitsua hala ere, proiektu hori ez da beharrezkoa zaharkitua dagoelako eta alternatibak badaudelako. Gaur egun, biltegiratze-elektrikoaren  eta eskariaren kudeaketaren sistemak erabilera urria izango duten azpiegitura handi eta garestiak baino alternatiba interesgarriagoa eta merkeagoa izaten hasi dira gero eta gehiago.

Proiektuaren alderdi negatibo guztiak azaldu ostean, edonork galdetuko luke proiektua bera beharrezkoa den. Uste dugu helburu bakarra espainiar energia operadoreen irabazi ekonomikoak direla; Frantzian erositako energia nuklear merkea Espainian garestiago saltzea ahalbideratuko liekeelako

Bigarrenik, proiektua zergadunentzako ikaragarri garestia da. Izan ere, nahiz eta europar guztiok garen diruz lagunduko diogunak, aurrekontuan jasotakoaren arabera, 1.800 milioi euroko kostua izango luke. Zenbateko horri baina, gehitu behar zaizkio izan ditzakeen, edo izango dituen, aurrekontu desbideratzeak; beste dozenaka proiektu erraldoietan gertatu den bezala. Hori guztia, behar ez diren 2 GW soilik lortzeko.

Hirugarrenik, proiektua kaltegarria da osasunarentzat eta ingurumenarentzat. Kaltegarria da osasunarentzat goi tentsioko (400KV) lineek, lurrazpikoek zein airekoek, kutsadura elektromagnetiko handia sortzen dutelako: Horrek, minbizia, migrainak, ugalkortasun arazoak, lo arazoak, alergiak etab. bezalako ondorio posibleak ditu; ikerketa independenteetan frogatu duten moduan, tartean Osasunaren Munduko Erakundearenak.  Gainera, kutsadura akustiko handia ere, sortzen dute. Ingurumenari dagokionean, eragina paisaian eta fauna izaten da, goi tentsioko lineek beraien inguruan landaredirik gabeko espazio zabal handiak mantentzea eskatzen baitute. Horrek, abeltzaintza eta turismoan ere eragiten du tokiko onurarik ekarri gabe.  Kablea murgildu behar litzatekeen itsas aldean ere, arrantzurako kalteak handiak direla ustea da.

Eta, arreta gure herrian jarrita, Gatikako subestazioaren ondoan, tamaina handiko konbertsio estazio berri bat ikusiko genuke. Bertan, korronte zuzena korronte alterno transformatuko lukete, eta horrek, zarata oso desatsegin handia eta ozena sortuko luke.

 Beraz, proiektuaren alderdi negatibo guztiak azaldu ostean, edonork galdetuko luke proiektua bera beharrezkoa den. Uste dugu helburu bakarra espainiar energia operadoreen irabazi ekonomikoak direla; Frantzian erositako energia nuklear merkea Espainian garestiago saltzea ahalbideratuko liekeelako. Horrez gain, horrelako megaproiektuak, segur aski zerga gutxien ordaintzen diren estatuetan ezarriko den energiaren erraldoi europar bat sortzearen logikaren barnean daude. Horrek, gure elektrizitatearen zerbitzu publikoa ahuldu edota desegingo du, eta “energiaren garraiolari rolarekin” kontentatuko da soilik.

Kontuan izan behar da ere, proiektua defendatzen dutenek energia merkeagoa izango dugula dioten arren, alderantzizkoa gerta daitekeela. Izan ere, Frantzia bere zentral nuklearrak ixten hasten den heinean, espainiar energia inportatu beharko du, eta horrek, azken batean, ordaintzen dugun prezioaren gorakada baino ez du ekarriko. Gainera, uste dugu, energia elektrikoa merkatzeko erarik errazena enpresa elektrikoek KW/h-aren prezioa jaistea dela; mundu guztiak dakien moduan, gaur egun justifikaezina eta gehiegizkoa dena. Eta horretarako ez da proiektu erraldoien beharrik. Azken batean, energia garestitzen baitute.

Gastu eta kalte horiek guztiak, osasunerako gastu publikoa, hezkuntza eta pentsioak gehiegizkoak direla dioten austeritate politikak inposatzen dizkiguten aldi berean.Hasieran genioen bezala, kozinatu nahi gaituzte, eta demokrata plantak egitearren, saltsa baino ez digute aukeratzen uzten.

Gatikako udalak aho betez  adierazi du proiektu honen bere aurkako jarrera  eta abenduaren 27an Gatikako plataforma honek 6800 alegazio aurkeztu zituen proiektuaren aurka.  Hau da, ez dugu nahi beraien goi tentsioarekin kozinatu gaitzaten

Mikel Casado

(Gatikako autopista elektrikoaren kontrako herri plataformako kidea)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


2024-09-25 | Aingeru Epaltza
Zenbatek?

"Zenbatek egingo du euskaraz 2075. urtean?”. Izenburu asaldagarria du Kike Amonarrizek prentsan berrikitan argitaratu duen artikuluak. Euskal Herrian baino lehenago, galdera halakotsua egin dute Katalunian. Joan M. Serraren L’ús parlat del català... [+]


Ekin eta jarrai

"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]


Zergatik lotsatu?

Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


Teknologia
Zoritxarrak

Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]


2024-09-25 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Klaseko zerrenda

Irailaren lehenetan, hasierak, nobedadeak eta estreinaldiak: estutxe eta koaderno berria, izena emandako ikastaro edota ekintzetarako taldekideekin lehen enkontrua, aktibitate emanaldi eskaintza oparoa publizitate orrietan edonon, ikasturtearen agenda betetzeko, nork berea... [+]


Materialismo histerikoa
Ezin dute euskara ikasi

Ama da, Perukoa, eta ezingo luke euskara zerotik ikasten doan hasi, egunkarietan irakurri dugun moduan (gezurra zen): hemen agian bai, gurean udalak bermatzen duelako eskubide hori (Hernani). Etortzen bazait ikasturtea amaitutakoan (etorri zaizkidan moduan), alabarekin udan zer... [+]


Eguneraketa berriak daude