Uztailean hasi ziren Haitiko protestek, bederatzi hilabete bete eta jarraitu egiten dute. Milaka manifestarik kalera ateratzen jarraitzen dute Jovenel Moïse presidentearen dimisioa eskatuz, gobernuaren ustelkeria kasuak gain hartzear direla. Moïsek presidenteari arazo berri bat lehertu zaio eskuetan: AEBetako bost mertzenario atxilotu zituzten otsailean Port de Prince hiriburuan Haitiko banku zentralaren inguruan eta ikerketa batek erakutsi du presidenteak diru publikoa lapurtu nahi zuela.
Armatuta zeuden AEBetako bost mertzenarioek atxilotuak izan ostean adierazi zuten "gobernuaren misio" batean ari zirela lanean.
Azkar batean bidali zituzten AEBetara, Haitin beren aurkako kargu penalak aurkezteko denborarik gabe. Horrek haserrea biderkatu egin du herrialdean Democracy Now gunean jaso dutenez. Gobernuari zuzendutako galdera nagusia ondorengoa bilakatu da: zer egiten zuten bost gizon horiek banku zentralean? Otsailetik erantzunik gabe izan da galdera hori.
Haiti Liberté hedabideak The Intercept-ekin batera asteazkenean argitaratutako ikerketak jendea sutu ditu. Bost mertzenario horiek presidente haitiarrak aginduta zeuden banku zentralean. Diru publikotik bakoitzari 10.000 dolar ordaindu zizkioten, eta beste horrenbeste jasoko zuten lana amaitzean. Beren helburua zen bankuko aholkulari presidentzial bati eskolta ematea, honek 80 milioi dolarreko transferentzia bat egiten zuen bitartean, gobernuaren petrolio-konpainia baten kontutik presidenteak kudeatzen duen kontu pertsonal batera.
Pasa den ostiralean bete ziren 220 urte Toussaint Louverture hil zela, Haitiko 1791ko esklaboen iraultzaren buruzagia. Askorentzat, garai hartako politikari garrantzitsuena izan zen Louverture, ez bakarrik Napoleon Bonaparteren gudarostea garaitu eta Amerikako lehen herrialde... [+]
Haitiko egoera 2010etik okerrena da, 2,6 milioi haurrek laguntza behar baitute: 4,7 milioi biztanle daude gosez. Ezegonkortasun politikoak eta koleraren hedapenak eragin dute herrialdearen muturreko egoera.
Guadalupe (Karibe itsasoa), 1772 inguruan. Solitude izeneko esklabo mulatoa jaio zen Capesterre-Belle-Eau herrian. 1794an, Haitiko iraultza betean eta Antilletako egoera pil-pilean zela, Solitudek errebelde talde batekin egin zuen bat, Desfoneaux general frantziarraren erasoari... [+]
Haitiren egungo miseria egoerak badu bere azalpena herrialdearen iragan iraultzailean: mendekuaren ondorio da. 1825ean Frantziak Haiti derrigortu zuen kolono-ohiei 150 milioi urrezko frankorekin konpentsatzera, lurretan eta esklabotan izandako galerengatik.
Lapurdiko hiriburuko ontzingintzak garapen handia izan zuen esklabotzari esker, Nantes eta Bordeleko tratularientzako ere eraikitzen baitzituzten barkuak. Euskaldun, biarnotar eta gaskoiek bete-betean hartu zuten parte Saint-Domingueren kolonizazioan, eta iturri batzuen arabera,... [+]
1791ko abuztuan mundua astindu zuen iraultza batek. Eta ez zen Europan gertatu. Esklabotzan oinarrituriko sistema ekonomiko kolonial atlantiarra hankaz gora jarri zuten milaka beltzek Saint-Domingue uhartean: hainbat urtetako borrokaren ostean Haiti herrialde librea sortu zuten... [+]
7,2 magnitudeko lurrikarak herrialdea suntsitu du. Erreskate taldeak hondakinen azpian harrapatutako biztanleak ateratzen ari dira oraindik. Ospitaleak kolapsatuta daude, eta ur eta janari eskasia dago. Datozen orduetarako laguntza lanak zailduko dituen eurite gogorrak... [+]
Claude Joseph lehen ministro ohiak hartu zuen agintea uztailaren 7an, Jovenel Moïse presidentearen hilketaren ondotik. Asteartean aurkeztu du dimisioa Josephek.
AEBetan bizi den Christian Emmanuel Sanon medikua da, ustez, Jovenel Moïse presidentea hiltzeko operazioa agindu zuena. Hilketa antolatu zuten beste bi pertsonaren bila ari da Polizia. Momentuz, 20 atxilotu baino gehiago daude.