Gobernua, eskola eta herriko desoreken bultzatzaile?

  • Ordizia, EAEko 10.000 biztanletik gorako udalerrien artean migrazio tasa altuena duen herria da, %17,4ko tasarekin. Eskolatze datuei erreparatuz tasa hau are altuagoa da. Esaterako, Haur eta Lehen Hezkuntzan eskolaturiko ikasleen familien %21,7k atzerrian du bere jatorria. Aniztasun hau balio oso positibo eta aberastasun moduan bizi dugu. Herritar hobe egiten gaitu.


2019ko maiatzaren 16an - 10:01
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ordizian dauden bi eskolen arteko ikasle banaketari erreparatuz, ordea, desoreka nabaria da. 2-12 urte bitartean eskolatuta dauden Euskal Herrian jatorria duten ikasleen %41,5 eskola publikoan daude eta % 58,5 itunduriko ikastola pribatuan. Atzerritar jatorria duten familietako ikasleen %87,1, ordea, eskola publikoan daude eskolatuak eta soilik % 12,9 ikastolan. Ondorioz, eskola publikoan ikasleen familien %64,2k Euskal Herrian dute jatorria eta %36,8k atzerrian. Jakintzan, aldiz, ikasleen familien %94,2k Euskal Herrian dute jatorria eta %5,8k atzerrian. Desoreka hau are nabarmenagoa da Haur Hezkuntzan.

Desoreka honek eskoletako eta herriko aniztasunaren kudeaketa orekatua egiteko baldintzak asko zailtzen ditu eta, ondorioz, heziketa lan egokia, elkarbizitza, inklusioa eta euskalduntze prozesua.

Desoreka honek eskoletako eta herriko aniztasunaren kudeaketa orekatua egiteko baldintzak asko zailtzen ditu eta, ondorioz, heziketa lan egokia, elkarbizitza, inklusioa eta euskalduntze prozesua

Bide honetan, eragin zuzena izan du eta aurrera begira are gehiago desoreka dezake egoera Jakintza Ikastolan Haur Hezkuntzan 3. gela sortu izanak eta, ondorioz, Euskal Herrian jatorria duten ikasle kopuru garrantzitsua bertan eskolatu izanak eta ikasle hauek Eskola Publikora bideratu ez izanak. Ulergaitza eta erabat salagarria iruditzen zaigu Eusko Jaurlaritzak, modu erabat irregularrean eta matrikulazio dekretua bera urratuz, Jakintza Ikastolari 11 matrikula berri onartu eta ikasturte erdian planifikazio irizpideak aldatu eta ikastolari 2019-20 ikasturterako Haur Hezkuntzako 3 eta 4 urteko mailetan gela berri bana ituntzeko erabakia hartu izana. Are ulergaitzagoa, herriko eskola publikoan eskolatze plazak libre egonik. Ikasle hauek eskola publikora bideratu izan balira, eskola publikoko egoera 14 eta 17 punturen artean orekatuko litzateke Haur Hezkuntzan. Aldiz, ikastolak 3. gela izatearekin, atzerritar jatorria duten familietako ikasleak bertan eskolatzeko aukeraren bidez, bertako desoreka apenas murrizten da, eskola publikoan desoreka bere horretan mantenduz eta epe ertain-luzera desoreka areagotuz.

Erabaki hauek, hasieran deskribaturiko desoreka betikotu eta areagotzearekin batera, herriko elkarbizitza, aniztasun orekatua, inklusioa eta euskalduntzea are zailagoa bihurtzen dute.

Gure herriko eta eskola publikoaren oraina eta etorkizunarekin konprometituak gauden heinean, Hezkuntza Sailari eskatzen diogu gure eskoletan eta gure herrian bizi dugun desoreka nabari hau bideratu eta elkarbizitza egoki eta aniztasunaren kudeaketa egokiagoa egiten lagunduko diguten erabakiak har ditzala. Bide berean, Ordiziako agintari, eragile eta herritarrei ere eskatu nahi diegu beraien esku dagoen guztia egin dezatela guztion aberastasuna den gure herriko aniztasuna modu egokian kudeatu, guztiok aberastu eta elkarbizitza eta inklusio hobea izan dezagun.

Ordiziako Eskola Publikoaren komunitatearen izenean,
Gurutze Puyadena, Mabel Cia, Josune Lopetegi eta Maria Albisu,
Ordiziako Eskola Publikoko zuzendariak eta Familien Elkarteko lehendakariak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Analisia
Agur buzoiei

Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]


2025-03-26 | Anuntxi Arana
Plater garbiak

“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]


2025-03-26 | Edu Zelaieta Anta
Bakardade tonifikatua

Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]


Burujabetza eta herri boterearen aldeko topaketak Tafallan

Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]


2025-03-26 | Tere Maldonado
Hezkuntza Saila: ezgai ala ez duin?

Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]


Botere biguna desarmatzen

Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


2025-03-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Otsoak

Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.

Palestinako Popular... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


Eguneraketa berriak daude