Gobernantza krisia Eusko Ikaskuntzan

  • Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.


2025eko otsailaren 24an - 10:52
Baionako udaletxean Euskararen Nazioarteko Egunaren 75. urteurrenean. Ezkerretik hirugarrena Claude Mehats Ipar Euskal Herriko egiturako lehendakari kargugabetua, alboan Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakaria duela. Eusko Ikaskuntza.

Naiz.eus hedabideak eman du albistearen berri. Ipar Euskal Herriko elkarteak ezohiko biltzar nagusia egin du otsailaren 22an, larunbatez, eta bilkura horretan azaleratu da azkenaldian Eusko Ikaskuntzaren barruan dagoen gobernantza krisia. Virgil Joseph-Alexandre Antropologiako ikaslea da gaur egun Ipar Euskal Herriko egiturako lehendakaria. Urtarrilaren 29an, administrazio kontseiluak egin zuen bilkuran, kargutik kendu zuten Claude Mehats, 2023an aukeratutako lehendakaria. Administrazio kontseiluko kideen erdiek eman zuten lehendakari berriaren aldeko bozka.

Eusko Ikaskuntzak adierazi du erakundearen marka eta Baionako egoitza ezingo dituztela erabili. Bigarren horren harira, salaketa jarri berri du, erakundeak aldatua zuen egoitzako sarraila bertako langileak ostiralean puskatu eta barrura sartu zelako.

Naiz.eus-ek dioenez, bi aldeen prentsa-oharrak kontuan hartuta, hilabetetako tira-birak izan dituzte erakundean, eta arazo nagusia gobernantza da, nahiz eta estrategian eta langileen kudeaketan ere iritzi desberdinak dituzten.

Larunbateko ezohiko biltzar nagusian zuzendaritza batzorde berria izendatu dute eta jakinarazi dute Hego Euskal Herriko zuzendaritzarekin batera lan egingo dutela, beti ere lehendakaria aukeratzeko autonomia aldarrikatuta.

Berria-k ere, Eusko Ikaskuntzako Ana Urkiza lehendakariak eta Iñaki Zabaleta idazkari nagusiak izenpetutako dokumentuari egin dio erreferentzia. Agiri horretan adierazi dutenez, Baionako elkarteak bere jardunean “noraezak” eduki ditu eta eragindako “ondoezek” elkartea “kinka larrian” utzi dute. Iragarri dute bilerak antolatuko dituztela, bi egituren arteko elkarlanerako hitzarmen berri bat adostu ahal izateko.


 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Ikaskuntza
2024-11-05 | Leire Ibar
Juan Mari Beltran musikariak jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.


2024-10-09 | Euskal Irratiak
Gizarte eta lurralde kohesioa erdiesteko ibilbide-orria finkatu du Eusko Ikaskuntzak

Zer da euskal nortasuna? Duela hamar urte eta orain gauza bera ote da? Gai sakonak landu ditu eusko ikaskuntzak Gasteizen egin duen 19. kongresuan.


2023-11-23 | Eusko Ikaskuntza
Euskal Hezkuntzaren liburu zurirantz

Euskal Herriaren jendarte eta lurralde kohesioa helburu.


Amaia Nausia Pimoulier
“Euskara abertzaleen proiektu nazionaletik askatu behar dugu”

Eusko Ikaskuntzak aurten kaleratu du Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan. Euskara eta nazio identitateak ikerketa lana. Amaia Nausia –Eusko Ikaskuntzako proiektu arduraduna–, Julen Zabalo eta Txoli Mateosek egindakoa da. Azken lau urteetan Nafarroa osoan molde... [+]


Eskola segregazioari aurre egiteko itun soziala proposatu dute

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Eusko Ikaskuntzak txostena aurkeztu dute eskola segregazioa amaitzeko helburuarekin. Nabarmendu dute beharrezkoa dela "gizarte osoaren inplikazioa". Gasteizen Hezkuntza Lege berriaren aurkako prozesioa egin dute.


Joxe Mari Muñoa. Katebegi bat katean
“Inoiz ez duzu ehuneko ehun lortuko zuk nahiko zenukeen hori”

Eusko Ikaskuntzako buru izan zen, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren Kanpo Harremanetarako ordezkari, ingeniari, gerrako haurra ez izanagatik ere erbestean hazi eta bizia, Paris-Madril-Donostia bidea egina. Hizketan hasi eta Donostian lehen ikastola hura sortu zuen Migel... [+]


Euskal hezkuntza sistemaren liburu zuria osatzen joateko hurrengo geltokia: Kanbo

Epe luzeko herri eztabaida abiatu zuen 2021ean Eusko Ikaskuntzak, "nahi eta behar dugun Euskal Hezkuntza Sistema denon artean irudikatzeko". Foro parte-hartzaileen bidez "aliantzak, konplizitateak eta konpromisoak josiko dituen elkarrizketa" bideratzea da... [+]


2020-11-11 | ARGIA
Subiranotasun gatazkei buruzko nazioarteko jardunaldiak egingo dira Bilbon

Azaroaren 11tik 13ra “Subiranotasun gatazkak Europan: Konponbiderako oinarriak” Nazioarteko Jardunaldiak izango dira. Bilboko Azkuna Zentroan izango dira eta internetez ere jarraitu ahal izango dira zuzenean.


2020-09-21 | ARGIA
Ana Urkiza hautatu dute Eusko Ikaskuntzako lehendakari

Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusia egin zen larunbatean Donostian eta bertan Ana Urkiza Ibaibarriaga izendatu zuten erakundeko lehendakari. Erakundearen historiako 102 urteetan kargua hartu duen zortzigarren pertsona da, eta lehen emakumea. Iñaki Dorronsoro ordezkatu du.


Eguneraketa berriak daude