EAJk eta PSE-EEk, gehiengorik ez duten Arabako eta Gipuzkoako Aldundietan, ez dute lortu aurrekontu proiektu berriak onartzea.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan astelehenean bistaratu zen gobernatzeko zailtasun handiak dituztela EAJk eta PSE-EEk. Gobernua osatzeko akordioa PPrekin lortu zuten, baina popularrek ez dizkiote aurrekontu berriak onartu. Elkarrekin Podemosek ere esana zuen ez zituela onartuko, jeltzaleen negoziatzeko borondate falta argudiatuta, eta gauza bera EH Bildu koalizioak. Maddalen Iriartek arrazoitu zuen aurrekontu-eredua aldatzeko proposatu ziola Eider Mendoza ahaldun nagusiari, besteak beste adinekoen egoitzetako langileen baldintzak "duinduta". Iriartek esan zuenez, EH Bildurentzat "ezinbestekoak" ziren proposamen guztiak atzera bota ditu EAJk.
Mendozaren gobernuak 2023rako onartutako diru-kopuru bera izango du 2024an: 1.130 milioi euro, datorren urteko proiektuan aurreikusitakoa baino 30 milioi gutxiago.
Araban ere problemak
Legegintzaldia hasi berritan, gobernatzeko zailtasun zantzuak horrela bistaratzea kezkatzeko moduko arazoa izan ohi da instituzioentzat. Gipuzkoan gertatu den antzerako formula jazo da Araban. "Porrot politikoa", EH Bilduko Arabako ordezkariek esan zuten moduan.
Iruñeko lurrikarak eraginda?
Alderdi Popularrak babestu zituen bai Gipuzkoako eta bai Arabako gobernu osaketak, baina atzera bota ditu aurrekontu proposamenak. Arabako bozketa abenduaren 14an izan zen, hain justu ere Iruñeko zentsura mozioa iragarri eta biharamunean. UPN eta PP bandoaren eta PSOE/PSN/PSE aldearen arteko harremanak nabarmen hoztu eta gaiztotu dira ondoren, eta baliteke zentsura mozio horrek Arabako eta Gipuzkoako PPn eragina izatea. Dena den, lehenago ez zuten esana PPkoek babesa emango zieten ala ez aurrekontu horiei.
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.
Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]
EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.