“Glovo enpresan autoesklabo bihurtzen duzu zeure burua”

  • Glovo enpresako langile ohi bat elkarrizketatu du Bilboko gazte prekarioen asanbladak. Langileak, beraien egoeraz gain, Glovo bezalako enpresek nola aritzen diren azaldu du: "Autonomo faltsuak gara eta azkenean gure lanaren esklabo bihurtzen gara".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 20an - 10:11

Tintxu Glovo enpresako langile ohia da. Eragin Bilbori eskainitako elkarrizketan enpresa barrutik zelan funtzionatzen duen azaltzen du. Alde batetik, hasieran nola lan egiten zuten, eta  enpresak izan duen eboluzioa zehazten du: "Lanean hasi nintzenean orduko 6 euro pagatzen ziguten, baina jende asko apuntatu zenean soldata hori kendu zuten eta lan egiten zenuenaren arabera ordaintzen hasi ziren, autonomo faltsuak bihurtu gintuzten."

Langilearentzat aldaketa horrekin lanpostuaren maila guztiz aldatu zen. Horrek autonomo izatera behartu zuen, beraz, irabaziak ezerezean geratzea suposatzen zuen. "Autonomoa izanda azkenean lortzen dutena hori da, oporrik gabe geratzea, istripua izanez gero inolako laguntzarik gabe geratzea eta autonomo kuota ordaitzeko gero eta lan gehiago egitea. Gazteek 50 euroko eskaitza eduki dezakete, baina guretzat kuota horrekin lan honekin aurrera jarraitzea ezineskoa da. Izan ere, prekarietate hori da bilatzen dutena".

Adibidez, bere kasuan, instripu bat izan zuen pasa den urtean: "Azken 6 hilabete hauetan bajan egon naiz ezer kobratu gabe. Enpresa alde batetik, eta mutua bestetik, ez ziren nire soldataz arduratu, eta ezer kobratu gabe gelditu naiz." Horrelako kontratuekin horrelakoak gertatzen dira. Tintxuren esanetan, bizikletarekin, metroz edo oinez pisu galantarekin alde batetik bestera dabiltza etengabe, eta istripuak egoten dira. Kontratu horiekin gertatzen denean inolako babes barik bukatzen dute, ezer kobratu barik."

Horrez gain, "Jendeak pentsatzen du honetan bizikletan ibiltzea maite dugulako gabiltzala eta gauzak ez dira horrela, hau gure lana da eta soldata duin bat eskatzen dugu." Lana beraien mailaren arabera ematen diete, eta maila horren ehunekorik garrantzitsuena asteburuetan ematen da. Beraz, azaldu duenez, langilearen aukera da asteburuetan lan egitea, baina horrekin sustatzen dena, asteburu zein egun guztietan lan egitea da.

Hori da Tintxuk argitu duena. Enpresak ez du langilea behartzen, baina azkenean mahai gainean jartzen dituen baldintzak ikusita, langileak bere burua 'autoesklabizatzen' du. Hori da enpresan aurrera jarraitzeko eta soldata duin bat izateko aukera bakarra. "Enpresak oso ondo dauka dena kalkulatuta, autoesklabutza bilatzen du. Jai egunetan eta asteburuetan gehiago puntuatzen da, zure aukera da baina aurrera jarraitzeko ordu horiek lan egin behar dituzu eta azkenean 10-15 ordu egunero lan egiten dituzu, asteko egun guztietan."

Eragin Bilbo, Bilboko gazte prekarioen asanbladak, honelako kasuak salatzen jarraitzen duela esan du. Bilbon, honelako kasuak gero eta gehiago ematen direla salatu du eta Glovoko langile guztiekin kontaktuan jarri nahi direla adierazi du.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2025-01-08 | Julene Flamarique
Urteko lehen langile hila, Alaves-Baskoniaren egoitza eraikitzeko lanetan

Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.


Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-10 | Julene Flamarique
Garraiolari bat hil da Larrabetzun laneko istripu batean

Garraio sektorean aritzen diren hamabi behargin hil dira aurten. LABek azaldu du garraio sektorean gertatzen diren heriotzak “erabat saihesteko modukoak” direla, eta horretarako borondate politikoa “besterik ez” dela behar, bai erakunde publikoen eta bai... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


Iruzurra aitzakia

Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-19 | Leire Ibar
Langile bat hil da Petronorren konortea galdu ostean

Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.


56 urteko garraiolari lesakarra hil da lan istripuz

56 urteko garraiolari lesakarra hil zen lanean Irunen, kamioia kargatzen ari zela. Transportes Etxetrans enpresako langilea zen. Aurten 11 garraiolari hil dira lanean, horietariko asko, azken hau bezala, bihotzekoak jota LAB sindikatuak ohar batean jakinarazi duen bezala... [+]


2024-11-12 | Leire Ibar
Altueratik erorita aurten hil den hamargarren langilea da Abandoko tren geltokikoa

Geltokiko kafetegi bateko kristalak garbitzen ari zela, hiru metroko altueratik erorita zendu da 55 urteko gizona. Aurten Euskal Herrian lan istrupuengatik hil den 54. langilea izan da.


2024-11-11 | Aiaraldea
Langile bat hil da Tubacexen Amurrioko lantegian, bihotzeko baten ondorioz

Langilea eskualdekoa zen eta Zamalloa enpresa azpi-kontratatuarentzat egiten zuen lan.


2024-10-29 | Julene Flamarique
Hilabete honetan Zornotzan eta Zierbenan laneko istripuak izan zituzten langileak hil dira

Ezbeharretatik egun gutxitara zendu dira langile biak. LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatutako intersindikalak kontzentrazioa egingo du urriaren 31an Bilbon Confebask patronalaren egoitzaren aurrean heriotza biak salatzearren. Aurten 50 dira jada... [+]


Eguneraketa berriak daude