David Drew Gloucester konderriko diputatu laboristak Londresko legebiltzarraren bileran eskatu du hango erraustegiaren diru-kontuetan azaldu den zuloaz eztabaida publikoa abiatu dezatela parlamentariek: "Erraustegiarena proiektua katastrofikoa da, datozen 25 urteetarako sistema bati kateatu gaitu eta honek ez dio batere lagunduko hondakinen murrizte eta birziklatzeari".
Eguberriotan Ingalaterran plazaratu eta ARGIAk duela aste bete zabaldu zuenez, eskandalua piztu da ekintzaileen bultzadaz lortu denean Gloucesterren eraikitzen ari diren Javeling Park erraustegiaren kontratua jendaurrean erakustea: agintariek eta Urbaser konpainiak orain artean defendatutako 500 milioi libren ordez, paperek erakusten dute 600 milioi libratik (669 milioi eurotik) gora izango direla. Herritarrek informazio hori eskuratu zezaten erabakiorra izan zen Sid Saundersek Gloucesterreko udalaren atarian gose greba hamabost egunez egin izana.
Albistea zabaldu eta berehala, Gloucesterreko oposizioko zinegotziek kostearen handitzeaz ikerketa independentea eskatu dute. Eta kiratsa Londres hiribururaino iritsi da. Orain jakin denez, David Drew Gloucestershire konderriko diputatu laboristak Londresko legebiltzarraren bileran eskatu du hango erraustegiaren diru-kontuetan azaldu den zuloaz eztabaida publikoa abiatu dezatela parlamentariek. Youtuben diputatuak berak ipini du galdera egin zueneko grabazioa:
Hona diputatuak bideo laburraren argigarri Youtuben gehitutako testua: "Ostegunean, urtarrilak 10, Gloucester konderriko erraustegiaren gaia eraman dut legebiltzarrera, eskatuz erraustegiaren kontratuei buruzko eztabaida premiazko bat. Jakin berri dugu Gloucester eskualdeko agintaritzak Javelin Park eraikitzeko 500 milioi librako kontratuari 100 gehiagoko gastuak gehitu dizkiola. Eta nire kezka da lekuko agintariok herritarren diru gehiago ari ote diren erretzen inbertsio txarrak diren eta ingurumena kaltetzen duten proiektuetan. Erraustegiarena proiektu katastrofikoa da, datozen 25 urteetarako sistema bati kateatu gaitu eta honek ez dio batere lagunduko hondakinen murrizte eta birziklatzeari. Nik jarraituko dut gai honi buruzko debate parlamentario oso bat eskatzen".
Wikipediaren esanetan, David Drewk beti eduki ditu posizio pertsonal eta zorrotzak gai nagusietan, esate baterako Irakeko gerraren edo lege antiterroristaren kontra horiek bultzatu zituen Tony Blairren garaian. Jeremy Corbin oposizioko gaurko lider laboristak Drew dauka izendatuta Nekazaritza gaietarako itzaleko ministro.
Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]
“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.
Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.
Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]
Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]
Errausketaren Aurkako Mugimenduak dei egin die Gipuzkoako herritarrei hondakinen errausketaren aurka mobilizatzera Donostian irailaren 11n, estropadak jokatzen diren ordu berean. Urteak daramatzate EAMeko militanteek bere protesta azaltzen Zubietan eraikitako erraustegiaren... [+]
Larramendiko Arnasa taldeak deituta, lagun ugari bildu du Valogreen enpresak Bergaran eraiki nahi duen erraustegiaren aurkako manifestazioak, igande eguerdian. Jaurlaritzaren jarrera salatu dute.
2018an Airenet plataformako herritarrek auzitegian jakinarazi zituzten Bartzelona eta inguruko metropoliko hondakinak erretzen dituen Sant Adriá de Besòseko erraustegiak legea urratzen duela behin eta berriro. Horren ikerketaren haritik tiraka, orain fiskaltzak... [+]
Zero Waste Europe-k (ZWE) Espainia, Txekia eta Lituaniako hiru erraustegiri buruz argitaratu duen ikerketa berri batek egiaztatu du instalazio horien inguruetan kutsadura maila handia dagoela, eta hori arriskutsua litzateke ingurumenerako eta gertu bizi diren pertsonen... [+]
Zumarragan 2023 amaierarako eraiki nahi duten plastikoak tratatzeko plantan pirolisia erabiliko da olioa lortzeko (takoil), eta olio hori plastiko berria eta erregaiak egiteko erabiliko da. "Hondakin solidoak errez erregaia sortzen du, eta Europar Batasunaren beraren... [+]
Bergarako Udalaren webgunean irakur daiteke albistea izenburu honekin: 200 langileko kooperatiba batek Bergaratik joatea erabaki du Valogreene-k bertan ezarri nahi duelako hondakinen planta. "Paper-industriaren hondakinen tratamendurako planta Bergaran ezarri aurretik,... [+]
Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]
Ekologistak Martxan mugimenduak elkarretaratzea deitu du Bergaran azaroaren 4 iluntzerako, herri horretan paper fabriketako hondakinak gasifikazioz tratatzeko eraiki nahi duten plantaren kontra. Talde ekologista hori izan da Larramendi industrialdean eraiki nahi duten hondakin... [+]
Bergaran paper lantegien hondakinak tratatzeko planta bat eraiki nahi dutela iragarri du Alacanteko Greene Waste to Energy S.L enpresak, Euskadiko Paperaren Klusterrak sustaturik.