Globalizazioaren erronka, ahulgune eta arriskuei buruz arituko dira Sami Naïr Frantziako politologoa, Angel Gabilondo Espainiako Hezkuntza Ministro ohia, Maria Xose Agra filosofia moraleko irakaslea eta Cesar Rendueles soziologo eta saiakeragilea. Maiatzeko astelehenetan Bidebarrieta Kulturgunean egingo dituzte hitzaldiak.
Maiatzaren 5ean hasiko da hitzaldi zikloa eta 26ean amaituko da. Bidebarrietako liburutegiko Ekitaldi Aretoan 19:30etan egingo dira ekimenak, eta doako sarrera izango dute.
Sami Naïr ekonomia eta migrazio-mugimenduetan espezializatu den Frantziako pentsalariak irekiko du hitzaldi programazioa. “Kogarapena” kontzeptuaren asmatzailea da Naïr, eta “Globalizazioa eta ekonomia eta identitate arloko erronkak” izena jarri dio hitzaldiari.
Datorren astelehenean, maiatzaren 12an, Angel Gabilondo Filosofiako katedradun eta Espainiako Hezkuntza Ministro ohiak “Ezagutza eta zuzentasuna. Beste globalizazioa” hitzaldia emango du.
19an Santiago de Compostelako Unibertsitatean irakasle den Maria Xose Agrak “Herritartasuna, feminismoa eta globalizazioa” izenburua duen ponentzia aurkeztuko du.
Hitzaldien zikloa Cesar Rendueles filosofian doktore eta soziologia irakasleak itxiko du. “Berriro globalizazioa. Utopia digitaletik harantzago” hitzaldia eskainiko du.
Informazio gehiago
Bilboko Udalaren webgunean hitzaldi zikloari buruzko argibide gehiago aurkituko dituzu.
Une delikatua igarotzen ari den zure lagun minak Taylor Swiften kontzertura joatea proposatu dizu, baina kide zaren elkarte ekologistak elkarretaratzea deitu du, abeslariak sortuko duen kutsadura salatzeko; nora joango zara? Dilema etiko horri erantzun diote gazteek, baita... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]
Ez da akaso harrotasun seinale nire aurrean dauden pertsonak pertsona izango ez balira bezala begiratzea? Bai, noski baietz. Baina nola espero dugu bestela besteak ulertzea? Ulertu, behatu, begiratu. Besteak ulertu nahi izateak, ez du jarrera harro hau eskatzen? Ni pertsona... [+]
Poesia-irakurraldi bat, jendaurreko elkarrizketa bat eta sei orduko tailer bat eskaini zituen orain bi aste Sara Torres idazle eta pentsalariak Gasteizko Artiumen, Trama programaren barruan. Ondoren, eskuzabal eta gertuko hitz egin zidan bere lanari buruz, igande arratsalde... [+]
Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]
Etorkizun laburrekoak kezkatuago gaude etorkizunarekin etorkizun luzekoak baino. Bizitzaren CCCLXIX. legea da. Aho-korapiloa ematen du, bizitzaren legeak, ordea, ez ditut nik idazten, bizitzak berak baizik.
Lege horrek, taxuzko lege guztien antzera, salbuespenak baditu, baina... [+]
Egun, lagunak erosteko aplikazio asko daude: AlquiFriend eta Ameego dira ezagunenak, eta, antza, oso ondo funtzionatzen dute, batez ere Ameriketako Estatu Batuetako hiri handietan. 600.000 erabiltzaile inguru dituzte. 120 dolar norbaiti ordaindu, eta ordu pare batez zurekin... [+]
Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]
Pasa den urtarrilean, Yuk Hui filosofoak hitzaldi bat eskaini zuen –solasaldi bat, hobeto esanda– Donostiako Tabakaleran. Azken urteotan oihartzun handia izan du haren lanak, eta goraino bete zen aretoa. Besteak beste, monoteknologismoaren pentsamendu-ildoa kritikatu... [+]
Gorputzaren gaiak pisua hartu du egungo diskurtsoetan, era askotara agertzen zaigu. Hala ere, eztabaida berri samarrak dira: beste garai batzuekin alderatuta, gorputza nahiko baztertua egon da Mendebaldeko pentsamenduaren historian.
Niri, egia esan, lagungarria egiten zaizkit... [+]