Hasi berri den urrian berri izatea “merezi” izan duten gertaeretako batzuetara mugatuta: Urriak 1: Frantziako gizon batek hamarkada batez drogatu du bere emaztea internetez bere gorputz inkontzientea bortxa dezaten eskaintzeko, bortxatzaileen artean 24 eta 71 urte bitarteko medikuak, suhiltzaileak, kazetariak eta kartzeleroak daude. Urriak 3: AEBetako emakumeen futbol ligako jardunaldia bertan behera utzi dute futbolariek, bi gizon entrenatzaileren jazarpen sexual eta psikologikoak eta erakundearen axolagabekeria salatzeko. Urriak 4: Kongoko Errepublika Demokratikora ebolaren aurka borrokatzera joandako Osasunaren Mundu Erakundeko eta UNICEF, Oxfam eta Mugarik Gabeko Medikuak GKEetako 83 gizoni leporatu diete enplegu truke sexua eskatzea, bortxatzea eta haurdun utzitako emakumeak abortatzera behartzea. Urriak 5: 1950-2000 urteen artean Frantziako Eliza Katolikoarekin loturiko erakundeetan 330.000 adingabek jasan zituzten sexu gehiegikeriak, gutxienez, 2.900 elizgizonen aldetik, gutxienez. Urriak 6: Venezuelako emakumezkoen futbol selekzioko 24 futbolarik gizonezko selekzionatzaile ohi baten urteetako jazarpen sexual, fisiko eta psikologikoa salatu dute publikoki. Urriak 8: bi urteko espetxe zigorra Iruñeko taberna bateko gizon jabeari, konorterik gabe zegoen langile zerbitzaria bortxatzeagatik. Kasu bakoitzak du bere konplizitate eta babes sarea, adostasun aktiboz eta desadostasunen omisio erosoz ehundua.
Gizon auzokideak eta munduaren bazter urrunetako gizonak; gizon eskolatuak eta eskolagabeak; kontenplazio-gizonak eta akzio-gizonak; gizon gazteak, zaharrak, argalak, lodiak, irribarretsuak, ilunak, atseginak, desatseginak, ezkongabeak, ezkonduak, dibortziatuak, aitak, aitonak, umerik ez dutenak; gizon erlijiosoak, agnostikoak, ateoak; herrialde pobretu eta aberastuetako gizon pobretu eta aberastuak; ogibide lotsagarridun gizonak eta ogibide miresgarridunak; mundu hau aldatu nahi duten gizonak eta mundu hau betikotu nahi dutenak; gizon euskaldunak eta erdaldunak; ezkerreko gizonak, zentroko gizonak, eskuineko gizonak; gizon matxistak, gizon “apolitikoak”, gizon feministak; ni, zu hura; gu, zuek, haiek.
Gizontasun askotarikoak; gaitz partekatua.
Zur eta lur hartu dituzte Nafarroako Berdintasun teknikariek festa girorako enpresa zenbaitek egindako proposamenak. Edalontzia estaltzeko tapak edo eta edarian drogarik dagoen ikusteko eskumuturrekoak.
Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.
Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]
Biarnoko Lestelle-Betharramgo ikastetxe katolikoan ikasleek urtetan sufrituriko indarkeria fisikoa eta sexu-abusuak argitara eman ostean, biktimen eta Betharramgo kongregazioko ordezkarien lehen topaketa lotu dute, biktimei entzutea helburu. "Betharram ez da libratuko... [+]
Taldeak berak adierazi du Instagram bidezko ohar batean astelehenean izan dutela Ivan Carmonaren aurkako akusazioaren berri. Neska gazte bat taberna batean ukitzeagatik da salaketa, eta taldeak “sexu-eraso arintzat” jo du.
Nafarroako Iparraldeko herri batean jazo zen dena, biktima erasotzailearekin eta emaztearekin bizi zela. Neskak 17 urte zituenean bortxatu zuen lehen aldiz akusatuak, eta urtebetez luzatu ziren sexu erasoak. Biktimak 23 urterekin salatu du dena.
Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".
Ertzaintza gertaera ikertzen ari da, eta oraingoz ez dago atxiloturik. Bestalde, Erandion gizon bat atxilotu dute bere bikotekidea nasatik trenbidera botatzeagatik. Nafarroako Probintzia Auzitegian berriz, astelehenez hasiko da bikotekide ohiari sexu erasoak egiteaz akusatutako... [+]
Gasteizko sententzia horrez gain, asteburuan gutxienez beste lau sexu eraso salatu dituzte; hiru Gasteizen eta bat Donostian.
Ehun bat pertsona bildu ziren larunbatean Luhusoko plazan Itaia emazte antolakundeak eta Luhusoko besta komiteak jakinarazi duten bortxaketa salatzeko.
Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.
Hil arte bizirik sentitzearen beharraz ari da Olatz Mercader. Gaixorik egon izan delako bere bertsio gutxitua hurbilegi ikusi duenak badaki zein garrantzitsuak diren konpromisoa, grina eta desioa.
Gertaera abuztuaren 18ko goizaldean izan zen Donostiako Alde Zaharreko kalezulo batean, Ertzaintzak adierazi duenez. Egun horretan emakume batek beste sexu-eraso bat salatu zuen Donostian, gizon batek “diskoteka baten inguruan ukituak egin zizkiola” esanez.
Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.