Indarkeria matxista leporatuta gizonezko gazte bat atxilotu du larunbat arratsaldeko lehen orduan Ertzaintzak. Poliziak berak baieztatu egin du atxiloketa, eta erasotuak jarri du salaketa, prentsa bulegoak zehaztu duenez.
Lekukoek Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi diotenez, 15:30 aldera bertaratu da Polizia etxebizitzara. Bizilagunek iskanbila entzun dute atarian, segurtasun indarrak agertu baino ordu erdi lehenago. Akusatuarekin hitz egin eta gero, gizonezkoa atxilotuta eraman dute.
Bihar elkarretaratzea
Mugimendu Feministak mobilizazioa deitu du iganderako, erasoa salatu eta emakumeari babesa adierazteko. 12:00etan izango da ekimena Laudioko Alberto Acero plazan. Sare sozialetan zabaldu dute deialdia, eta segurtasun neurriak beteko dituztela ohartarazi dute.
Laudion konfinamenduan jazotako bigarren erasoa izan da, apirilean beste kasu bat egon baitzen. Aiaraldeko Mugimendu Feministak eskualdeko mobilizazioa egin zuen orduan: