Gizonen jatorrismotik haratago

Aurtengo uda berezia da Covid19ak sortu duen pandemia dela eta, baina beste gai batek ere astindu ditu urte sasoi honetan bazterrak. Uztailaren 30ean eldiario.es egunkarian El maltratador políticamente correcto (Tratu txarren emaile politikoki zuzena), eta irailaren 6an ARGIAn Gas Argia, June Fernándezen artikuluetan, duela urte batzuk, bere burua feministatzat aurkezten duen eta berdintasunaren aldeko diskurtsoan oinarrituriko ibilbide publikoa duen gizon baten biktima izan zela azaltzen du.

Salaketa publiko honek hautsak harrotu ditu. Nola da posible feministatzat bere burua duen gizon batek horrelako zerbait egitea? June Fernández-ek bi artikulu horietan Tania Martínez Portugalek egin zuen Transformando imaginarios sobre violencia sexista en el País Vasco. Narrativas de mujeres activistas (Biolentzia sexistaren inguruko iruditeriak eraldatzen Euskal Herrian. Emakume aktibisten narratibak) tesian jasotako ondorioei egiten die erreferentzia. Bertan, aurreko galderaren erantzunak topa genitzake.

Baina hautsak harrotzen direnean, ohikoa izaten da erreakzio ezberdinak suertatzea. Eta kasu honetan ere horrela suertatu da berdintasunaren inguruan gabiltzan gizon, talde, elkarte ezberdinen artean. Eta argudio aukera zabal bat agertzen zaigu.

"Zer gertatzen da salatua dena ezagutzen badugu, edota ezaguna bada? Non geratzen da “nik sinesten dizut” irizpidea? Hemen, gizonon korporatibismoak defentsarako jarrera antolatzen du. Eta bereziki gure burua feministatzat dugunon artean"

Salaketa egin duenari sinesgarritasun osoa ematen eta azaltzen diogunengandik hasita, minimizaziotik, ezeztapenetik, zuriketa argudioetatik, salaketa zalantzan jartzetik edota zeharkako gai batean zentratzetik pasata, isiltasuna argudio bezala erabiltzen dutenengana ailegatu arte.

Atentzioa eman digun gai bat oso maiz atera da erreakzio askotan kasu zehatz honetan: maila indibidualean bakoitzak bere buruarekin egin beharrekoan geratzea. Hau da , bakoitzak bere burua aztertu, begiratu behar duela. Baina kasu zehatzaren erantzun indibiduala edo/eta kolektiboa, ez dira eginbeharretan azaltzen, bat-batean desagertu egiten dira.

Eta hau ez da kasualitatea. Ezezagun batek egiten duenean, oso azkar erantzuten dugu, ez dugulako ezagutzen (beraz ez dago loturarik), baina zer gertatzen da salatua dena ezagutzen badugu, edota ezaguna bada? Non geratzen da “nik sinesten dizut” irizpidea? Hemen, gizonon korporatibismoak defentsarako jarrera antolatzen du. Eta bereziki gure burua feministatzat dugunon artean. Ezker mugimenduetan bada joera indarkeria sotil honetatik at egotearen iritzia edukitzearena: “Gurean ezin da gertatu, gu horizontalak gara, feministak gara..”. Beharrezkoa da hor begia jartzea. Bestela badirudi ezkertiar, feminista, aurrerakoi… adjektiboek indarkeriatik kanpo kokatzen gaituztela, gure jarrera eta jokabideak kolokan jarri gabe.

Argi eduki behar dugu, gure lan edo militantzia guneetan gorpuzten diren jokabide salagarri horiek larriago bihurtzen direla berdintasunaren aldeko lana edota militantzia ikur publiko gisa erabiltzen dugun heinean. Jokabide horiek gaitzesgarriagoak dira.

Jakina, alde batera utzi behar dugu, besteak eta gu, onak eta txarrak, jatorrak eta kabroiak, begirada. Berdintasunaren aterkipean egoteak ez digu ziurtatzen gerriraino sexismoz blai ez egotea. Hori badakigu edo jakin beharko genuke. Hausnarketa eta behaketa indibiduala, pertsonala lehen pauso bat izan daiteke, baina ez helmuga. Denok dugu zer begiratu, zer landu, zer deseraiki, gure gizon izateari eta gure maskulinitateari begiratzen badiogu.

Indarkeria matxistaren aurka dugun konpromisoan salaketa eta posizionamendua ezinbestekoak dira, baina ezin da salaketa publikoa egitera mugatu. Haratago joan behar dugu. Gure elkarteetan, talde eta kolektiboetan gure pribilegioak sortzen eta sendotzen dituzten jokatzeko eredu zaharrek zein neurritan indarrean jarraitzen duten antzemateko lana ezinbestekoa da. Oso tentuz ibili beharra dugu militatzen edo lan egiten dugun mugimenduetan indarkeria matxista ahalbidetzen duten botere harreman sexistak desagertu daitezen. Eta horretako, lanketa kolektibo bat ezinbestekoa izango da.

Beraz, kasu zehatz bat suertatzen bada, bakoitzak egin dezakeen barne begiradaz gain (honi inongo zilegitasunik kendu gabe), posizionamendu indibidual eta kolektiboak premiazkoak izan behar dute. Bereziki, berdintasunaren aldeko konpromiso bat dugunon aldetik. Zerbait esan beharko dugu, gure sareetatik, elkarteetatik, kolektiboetatik. Maitena Monroy-k dioen bezala, eta gai honetara ekarriaz, Feminista desde siempre (Betidanik feminista) artikuluan: "Iraultza pertsonal handia sortuta ere, horrek dakartzan interdependentzia guztiak dituen bizi-proiektu batean pentsatu ahal izateko baldintzarik ez badugu, irtenbide indibidualak bilatuko ditugu erantzun kolektiboen ordez".

June Fernández-ek bere zauriak sendatzen denbora eta energia gutxiago inbertitzeko azaltzen duen esperantza hori bete dadin, gure ardura ere bada sortutako zauriak sendatzeko lanketa egitea. Baina batez ere zauri horiek ez eragiteko ardurak hartzea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Eguneraketa berriak daude