Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala gainditzeko proposamenak egin dituzte ELAk eta LABek

  • ELA sindikatuak uste du posible dela norabide egokia hartzea eta horretarako beharrezkoa dena, borondatea dela. LABek gaineratu du beste eredu berri baten beharra dagoela, pertsonen beharrei erantzuten duen sistema bat eta ez irabaziak maximizatzeko sistema bat.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 19an - 12:18

Parlamentuko batzordean izan dira bi sindikatuetako ordezkariak. Lehendabizi ELA sindikatuko Maria Balda eta Leire Txakartegi. Emakumeen eta gizonen artean soldaten arrakala nola zuzendu behar den proposatzea ez da lan erraza. Dena dela, ELA sindikatuak uste du posible dela norabide egokia hartzea eta horretarako beharrezkoa dena, borondatea dela.

Emakumeek gizonek baino %28 gutxiago kobratzen dute. Eta horren atzean arrazoi bat baino gehiago dagoela uste dute. Batetik, sexuen araberako lanen banaketa eta bereizketa betikala dagoela, bestetik, zaintza lanak eta enplegua uztartu beharrak emakumeak zigortzen dituela eta gainera, emakumeen prekarietateak arrakala hori sakondu egiten duela. 

Proposamenak ere egin dituzte ELA sindikatukoek: aurrekontuak eta gainontzeko politikak egokitu, berdintasun politikak sustatu, enplegua, administrazioan lan egiten dutenak ere kontuan hartu, zaintzarako zerbitzu publikoak eta babes sozialerako sistema publikoa indartzea. Argi dute, arazoa konplexua dela, eta horregatik irtenbideak ezin dira azalekoak izan.

Pertsonen beharrei erantzutea, xede

LABeko Eli Etxeberria, Maite Barreña eta Aitziber San Martin izan dira agerraldian parte hartu duten hiru kideak. Egoeraren azterketa egin dute lehenik eta behin, Nafarroako emakume eta gizonen arteko soldata-arrakala %18,7an kokatuz. Horrek suposatzen du emakumeek gizonek baino 8.153 euro gutxiago kobratzen dutela urtean Nafarroan, batezbeste. Elementu hauek ere nabarmendu dituzte:

  • Azken hamar urteean ez da aldaketarik egon. Soldata arrakala bere baitan mantentzen da.
  • 250 langiletik gorako enpresa gehienetan ez da berdintasun planik egin.
  • Gehiago kobratzen den sektorean, industrian, ez dago ez neurririk ez asmorik emakumeen sartzea ahalbidetzeko. Volkswagenek, adibidez, bere berdintasun plana ez betetzeagatik Lan Ikuskaritzan salaketa du.
  • Berdintasun planak ezarri diren enpresetan ez da aldaketa handirik egon. Planak ez dira ebaluatu, neurrriak ez dira martxan jarri, beraz berdintasun planen politikak ez dira arrakastatsuak izan, porrot egin baitute.
  • Hainbat enpresatan soldata arrakalaren azkerketa egin dezaten eskaera bat sartu genuen baina oso erantzun gutxi jaso ditugu.
  • Soldata arrakala bukatzeko edo desagerrarazteko neurriak hartzeko, lehenbizi ezagutu behar ditugu datuak. Gaur egun ez dago informaziorik, ezta informazio hori emateko asmorik enpresen aldetik.

Ondoren, egoera hori gainditzeko neurri zehatzak aurkeztu ditu LABek.

  • Berdintasun planak egitearen derrigortasuna enpresa guztietara zabaldu dadila, 250 langile edo gutxiago eduki arren.
  • Kontziliaziorako eta korrespontsabilitaterako benetako neurriak hartu daitezela.
  • Administrazioan aitatasun baimena amatasun baimenarekin parekatzeko hartu den neurria enpresa pribatuetara zabaltzea eta derrigorrezkoa egitea.
  • Zerbitzu publikoen garapena ziurtatzea. Murrizketa guztiak atzera botatzea eta azpikontratazioarekin amaitzea frogatua dagoelako eragin zuzena dutela emakumeengan. Publikotik betetzen ez diren zaintza lan guztiez emakumeak arduratu behar dira oraindik orain.
  • Zaintza lanen aitortza politikoa, ekonomikoa eta soziala.
  • Etxeko langileentzat lan baldintza duinak eta zaintzarako dirulaguntza berdinak.
  • Zaintzarako sistema publikoa garatu.
  • Zaintzeko, ez zaintzeko eta zaindua izateko eskubidea bermatuko duten neurriak martxan jartzea, unibertsalak eta singularrak.
  • Haur eskolak doakoak izan daitezela.
  • Negoziazio kolektiborako eskubidea ziurtatzea, hori izango delako neurri eraginkorrak lan merkatuan inplementatzeko bidea.
  • Estatalizazioaren kontrako neurriak hartu ditzala.

Aldarrikapen hauek guztiz baliagarriak dira soldata-arrakalaren kontrako ekintza plan bat egingo bada. Parlamentuko talde guztiei eskatzen diegu soldata arrakalaren eztabaidan sakontzea, arrakalaren atzean dauden arrazoiak zein diren azalaraztea eta instituzioetatik arrakala gainditzeko borrokan urrats eraginkorrak ematea. Beraien esku dago arrakalaren auziari dagokion dimentsio politikoa ematea eta borroka honetan konpromisoak hartzea ekimen instituzional eraginkorrak bultzatuz. LAB prest dago benetako bide bat egiteko dezagun elkarlanean aritzeko.

Neurri hauek trantsiziorako neurriak bezala ulertu behar dira, hau da, gaur egungo egoera defendaezina da da baina edozein neurri ezarrita ere ez da guztiz aldatuko, sistema kapitalistan ez baitago emakumeon egoera aldatzeko edo hobetzeko neurri posiblerik sistema bera ikutu gabe. Gutxi batzuen egoera hobetu daiteke baina gainerako guztia bere horretan utziz.

Lan munduan emakumeok pairatzen ditugun diskriminazioak ez dira akatsak, baizik eta errealitate estrukturalak, beraz, martxan jarri beharreko neurriek ere erradikalak eta estrukturalak izan beharko lukete.

Zapalkuntza patriarkala kapitalismoaren parte da eta sexuaren araberako lan banaketa da horren adierazle. Sistema kapitalistak emakumeok zaintza lanak ezeren truke egitera behartzen gaitu sistema berak bizirauteko, eta horregatik, lan merkatuan uzten digun lekua bigarren mailakoa da.

Soldata arrakala ez da kasualitatez sortzen den zerbait, baizik eta bere funtzioak betetzen ditu, hau da, emakumeak lan merkatuaren beharrei erantzuteko erabiliak izatea. Soldata arrakalaren kalkulua egiterakoan etxeko langileen lana ez da kontuan izaten, ezta denboraren erabileraren estatistikak ere, jakiteko zenbat denbora erabiltzen duten emakumezkoek zaintza lana doakoak egiteko eta zenbat gizonezkoek.

Beste eredu berri baten beharra daukagu, pertsonen beharrei erantzuten duen sistema bat eta ez irabaziak maximizatzeko sistema bat, gaur egungo sistema kapitalistak egiten duen bezala.

Bi galderarekin amaitu dute euren agerraldia LABeko kideak. Batetik, alderdi politikoei galdetu diete ea prest dauden eredu ekonomikoa aldatzeko. Eta bigarrenik, ea uste duten posiblea dela sistema kapitalistan emakumeen egoera hobetzea, lan eta enplegu duina guztiontzat egotea eta pertsonen beharrei erantzutea.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Maddi Isasi, LABeko idazkari feminista
“LAB Euskal Herri feminista baten eraikuntzan ekarpen sindikala eginen duen subjektua izatea nahi dugu”

Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


Uma Ulazia
“Zaintzak konnotazio negatiboa izan behar du eta gatazka politikoa sortu”

“Heterosexualitatea da klase antagonikoarekin kolaborazionismoa, hau da, gizonen klasearekin”. Uma Ulaziak Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik (Lisipe, 2024) argitaratu berri du. Euskal Herrian egin ziren bi greba... [+]


Instagrameko ‘Denuncias Euskal Herria’ kontuak sexu erasoen ia 500 testigantza jaso ditu azarotik

Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]


2025-01-13 | ARGIA
Gernikako entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa asteartean hasiko da

Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude