Ekainaren 26 eta 27 arteko gauean izan zen erasoa. Hiru gizonek Jean-Louis Iratzoki donibandarrari peronea hautsi zioten, herriko “ez jaietan” euskaraz aritzeagatik.
Jean-Louis Iratzoki peronea hautsita eraman behar izan zuten ospitalera ekainaren 26 eta 27ko asteburuan, hiru gizonek eraso egin ondoren. “Frantzian gaude” gisako oihuen artean jipoitu zuten. Ez da jaietan euskaldunen aurka izan den eraso bakarra izan.
Asteburuan gertatu bazen ere, komunikabideetan ostegunean izan da erasoan berri. Naiz hedabideak jaso duen informazioaren arabera, Iratzoki bere etxera bidean zegoen eraso egin ziotenean. Anaiaren bizilekuaren ondotik pasatzean, balkoian zegoen ilobari euskaraz egin zion hitz, eta, orduan, hiru gizon hurbildu ziren beregana. “Frantzian gaude. Zein dialektotan ari zara hizketan?”, galdetu zioten gizonek, eta Iratzokik euskaraz erantzun zien. Jipoitu ondoren, erasotzaileek alde egin zuten bertatik, eta oraindik ez dituzte identifikatu. Iratzokik ospitalean igaro zuen gaua.
Eraso larriena izan bazen ere, ez zen euskaldunen aurka egindako bakarra izan. Mediabask hedabideak jaso duenez, bi emakumeri, Frantzian daudela esanez, kontu hartu zioten euskaraz hitz egiten ari zirela. Kazeta.eus agerkariak, berriz, Kaia tabernaren jabe den Jon Garmendiak jasandako irainak bildu zituen: Mikel Laboaren musika jarrita zeukala, txistuez gain, “euskaldun putak” gisakoak entzun behar izan zituen.
Peio Etcheverry kultura, ondare eta euskararen zinegotziak Mediabaski azaldu dio azken hiru urteetako festetan jasandako bortizkeria “emendatu” egin dela. Halere, euskaldunen aurkako “estigamatizazio” ekintza horiek berriak direla adierazi du.
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]
Euskararen kontrako epaien oldarrialdien, azkenengoetako bat izan da Gipuzkoako entitate publiko bat, Kabia, kinkan jarri duena, ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epai batekin. Bertako langileak egonkortzeko prozesuan ezarritako euskara eskakizunak, euskararen... [+]
ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.
Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege... [+]
Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.
Donostiako auzitegiak Gipuzkoako Foru Aldundiko aterpetxeetako garbitzaileen lanpostuen prozesuaren harira sententzia eman du: lanpostu guztietarako hizkuntza eskakizuna ezartzea “proportzioz kanpokoa eta diskriminatzailea” dela dio. CCOO sindikatuak eman du... [+]