Gizatasunaren alde eta neofaxismoaren aurka, ‘herrien besarkada’ egin dute

  • Europako hainbat txokotan egin dute ekitaldia, EBren migrazio politikak salatu eta migratzaileek libre ibiltzeko eta harrera jasotzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko. Euskal Herrian, Durangon, Donibane Lohizunen, Miarritzen eta Hazparnen bildu dira herritarrak.


2019ko maiatzaren 06an - 09:40
Argazkia: Ekinklik.

Europako Parlamenturako hauteskundeen atarian, EBren eta kide diren estatuen migrazio politikak salatzeko ekitaldiak egin dituzte Europako txoko ugaritan: Bartzelonan, Atenasen, Londresen, eta Italian, Serbian, Suedian... Baita AEBetako San Frantziskon ere. Euskal Herrian, Durangon (Bizkaia), Donibane Lohizunen, Miarritzen eta Hazparnen (Lapurdi) zituzten hitzorduak —herenegun, Iruñean ere egin zuten ekitaldi bat—. Eskuin muturra eta ideia neofaxistak indartzen ari direla ohartarazi dute Herrien, Pertsonen eta Giza Eskubideen Besarkadarekin bat egin duten eragileek, eta haien diskurtsoek, zentro-ezkerreko eta eskuineko sektore batzuekin batera, migrazio politika bidegabeak areagotzen dituztela salatu dute. 200 erakunde eta plataforma baino gehiago batu dira deialdira.

"Migratzaile eta errefuxiatuenganako gorrotoa sustatzen dute", azaldu dute antolatzaileek, eta kritikatu dute haiei egozten zaiela bertako gizarteetako "gaitzen errua": langabezia, soldata baxuak, krisi sozial eta ekonomikoa, delinkuentziak eta matxismoak gora egitea... EBren politikek, gainera, giza eskubideak, bizia eta migratzeko eskubidea urratzen dizkietela salatu dute.

Argazkia: Ekinklik

Durangon, Ezkurdi plazan elkartu dira herritarrak, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Caravana Abriendo Fronteras erakundeek deituta. Irrintzi batekin hasi, eta zortzi zutabetan banatuta egin dute Landako gunerako bidea, isilik, emakume batzuek bidean hildako migratzaileen izen-abizenak irakurtzen zituzten bitartean. Aurretik, Unai Iturriaga bertsolariak manifestuarekin lotuta idatzitako testu bat irakurri du jatorri palestinarreko neska durangar batek. Hor gertatu da eguneko lehen besarkada, haren eta Durangako bonbardaketa bizi izan zuen emakume baten artekoa.

Mugimendu ezberdinak irudikatu dituzte zutabe bakoitzean, zabaldu nahi izan duten mezuarekin lotuta: errefuxiatuak eta migratzaileak eta harrera egiten dutenak; feministak; kultura eta euskara; sindikatuak; baserritarrak eta ekologistak; giza eskubideak; pentsiodunak; memoria, egia, justizia eta erreparazioa... Durangoko bonbardaketaren biktimak ere presente egon dira, pertsona batek besarkatu baitu taldea haien izenean. Landako gunea inguratu dute zutabeek, eta barrura sartu ondoren, espiral batean biltzen hasi dira, Txoriak txori, Bella ciao eta beste hainbat kantu entzungai ziren bitartean. Irrintzi batekin amaitu da ekitaldia ere, besarkada erraldoia irudikatuta.

Argazkia: Ekinklik

"Eliteen ardura da, ez migratzaileena"

"Krisi honen arduradunak Europa gobernatzen duten eliteak" direla nabarmendu dute, "eta ez migratzaile eta errefuxiatuak". Migrazioen jatorrian ere erantzukizuna haiena dela oroitarazi dute: EBrena, gobernuena eta transnazional handiena. Horregatik, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala "zorrotz" betetzeko, "mugen externalizazioa, europar armagintza eta arma-salmenta, baliabideen harrapaketa eta lurren lapurreta" geratzeko eta giza eskubideekin bat datozen migrazio politikak sustatzeko exijitu dute.

"Europan kriminalizatu egiten dute errefuxiatu eta migratzaileenganako elkartasuna", erantsi dute antolatzaileek: "Horregatik hartzen dugu konpromisoa, elkarrekin bizitzeko arau gisa, gorroto eta bazterkeriazko politikak errefusatzeko eta Europako bizimodu gisa gizatasuna eta elkartasuna defendatzeko".

Argazkia: Ekinklik

Iruñean larunbatean

[Informazioa ARGIA] Iruñea Harrera Herria ekimenak antolatuta Iruñean maiatzaren 4an egin zuten herrien arteko besarka Iruñeko Sarasate Pasealekuan. Ehunka pertsona bildu ziren bertan, Ahotsa-ko bideoan ikus litekeen bezala, eta Europar Batasunaren migrazio politikak salatu zituzten, baztertzaileak eta zigortzaileak direlako. Migratzaileei Europan eskaintzen zaizkien bizi baldintzak eta esplotazio egoera ere salatu zuten. Aldarrikatu zuten, halaber, giza eskubideak berdin balio behar dutela pertsona guztientzar, europarrak izan edo ez, eta gogorarazi zuten itsasoan berdin eman behar zaiela laguntza patera batean bidaiatzen duten herritarrei edo luxuxko itsasontzian doazenei.

Albiste hau Berria egunkariak argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inor ez da ilegala
Zaku bete galdera iritsi dira Leizaran institutuko ikasleak Pape Niangen solasaldira

Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]


Askatu dituzte Hendaiako zazpi atxilotuak, baina urtarrilean epailearen aitzinean agertu beharko dira

Hendaiako komisarian deklaratu dute asteazken goiz honetan, eta segidan atxilotu dituzte, martxoaren 14an Korrika Irundik Hendaiara iragan zen egunean “talde antolatuan migratzaileak Frantziako Estatuan sartzen laguntzea” leporatuta. Zazpi herritarren aldeko... [+]


“Migratzaileak autoan hartu eta Polizia egon zitekeen errepideak saihestuta eramaten nituen”

Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]


Moussa bizilagunaren kanporatzea ekiditeko herri bazkaria egin dute asteburuan Txantrean

Kanporatze agindu mehatxua gainean du Moussa txantrearrak. Bizilagunak bildu dira prozesuari aurre egiten laguntzeko.


Indarkeria polizialaren gorakada eta Bilboko Udalaren erantzun falta salatu dute manteroek

Juan Mari Aburto alkateak jai apartak izan direla esan arren, kale saltzaileek Aste Nagusian etengabeko tentsioa, jazarpena eta presentzia polizial neurrigabea bizi izan dutela kritikatu dute. Beren eskubideak babesteko neurriak adostu nahian uztailetik Bilboko Udalarekin... [+]


Bost urte inor ez da ilegala aldarrikatzen

Bost urtean, Inor ez da ilegala proiektuak lau haizetara zabaldu ditu migratzaileen eskubideen aldeko lelodun kamiseta, jertse eta poltsak; elkarlana eta elkartasuna oinarri dituen ekimenak istorio eta bizipen ugari oparitu dizkigu; eta zoritxarrez, inoiz baino biziago... [+]


2023-07-13 | Ilargi Manzanares
Texasen “harresi flotagarri” bat eraikitzen ari dira, migratzaileei bidea oztopatzeko

Neurria Texaseko (AEB) gobernadore Greg Abbott kontserbadorearen proposamena da. Migratzaileen aurkako beste hainbat politika erasokor aplikatu ditu aurretik: kontzertinen instalazioa, mugako patruilen sorrera, eta migratzaileen deportazioa estatu demokratetara autobusez.


2023-07-07 | Ilargi Manzanares
Irun eta Hendaia arteko mugaren “antzerki lotsagarria” salatu dute

Irungo eta Hendaiako herritarrak elkartu dira Santiago zubian, “Ireki zubiak, elkartasuna eraiki” lelopean ostegunean.


2023-07-05 | Ilargi Manzanares
Irun eta Hendaiaren arteko muga irekitzeko elkarretaratzera deitu dute, migratzaileen eskubideen alde

Uztailaren 6an, 18:00itan, Santiagoko zubian deitu dute kontzentraziora hainbat taldek, hala nola Bidasoa Etorkinekin, Irungo Harrera Sarea, edo Ongi Etorri Errefuxiatuak.


Hör Berlin eta legalitate kontu batzuk

Han agertu zen, Hör Berlinen, Brava DJa, bere txapela gorri eta guzti Inor ez da ilegala leloa zeraman kamiseta jantzita. Orain hilabete pasatako kontua da eta spoilerra egin badizut ere, irakurle, amaiera horixe duen istorio polita kontatuko dizut gaur.


Denok eskubide berak izan ditzagun

Aspaldian sarri ikusten dut kalean Inor ez da ilegala aldarria. Poltsan idatzita ez bada, jertsean; eta jertsean ez bada, kamisetan. Kolore askotan. Kolore guztiek, edozein izanik ere, eduki beharko baikenituzke eskubide berak. ARGIAk eta Mbolo elkarteak duela lau urte hasitako... [+]


Inor bada inor

Denda fisikoetara egin du salto Inor ez da ilegala proiektuak eta Euskal Herriko bost hiriburutan eskuratu ahalko ditugu.


Jantziak ez dira zerutik erortzen, norbaitek egiten ditu

Sekula pentsatu duzu, irakurle, non serigrafiatzen diren Inor ez da ilegala edo Lurra herriari deika proiektuetako kamiseta, jertse eta poltsak? Artizar serigrafia dugu honetan bidelagun.


Eguneraketa berriak daude