Gizartetik independendizatzeaz eta estatuaren benetako funtzioaz

  • Ezagutzen ez genuen egoera batean murgiltzen ari gara, baina ezagun samarrak zaizkigun jarrerak azaleratu dituzte koronabirusaren erruz etxean konfinatuta pasa ditugun lehenbiziko egunek.

Jende pilaketak izan dira ostiralean eta larunbatean Euskal Herriko hainbat supermerkatutan, Gasteizen adibidez.

2020ko martxoaren 15ean - 11:51

Christophe Guilluy geografo frantziarrak deskribatu izan du nola gaur egun aberatsak ari diren gizartearen gainontzeko geruzetatik “alde egiten”, esplizituki deklaratua izan ez den arren, geroz eta begi bistakoa den mugimendu independentista baten protagonista bihurturik: gainontzeko denentzat balio duten arauetan, beren buruarentzat salbuespenak eskatzen dituzte. Eta egoera hori izanik, berdin da gizartearen goiko geruzetan daudenak eskuinekoak edo ezkerrekoak diren, Guilluyren arabera Macronek ongi ulertu zuen hori ezkerreko zein eskuineko burgesentzako eskaintza politikoa artikulatu zuenean.

Gurera etorrita, koronabirusaren krisian ere antzeko gauzak agertzen hasi direla esango nuke, pare bat jarreratan konkretatu direnak.

Bat: “Ni ateratzeagatik ez da deus pasatzen”

Egoera hau gestionatzen dakiten pertsonak eduki ordez erakunde publikoetako agintariak zimino epileptiko batzuk izateak ez du esan nahi nork bere ardurak hartu behar ez dituenik. Larunbat arratsaldea, egun bat ere ez da pasa #EtxeanGeratu traola Twitterren irmoki erabiltzen hasi garenetik eta bat baino gehiagoren konbikzioak hasi dira pitzatzen. “Bueno, baina ni bakarrik ateratzen banaiz ez da deus gertatzen, ezta?”, bezalako mezuak.

Ez, noski: zu berezia zara, zu atera zaitezke, zuk gaur plan bat zeneukan; etxean geratzen diren guztiak bizitza sozialik gabeko anemonak dira eta berdin zaie etxean edo kalean, plazerez egiten dute.

Gure komunitatea oso ezkerrekoa dela pentsatzen dugu, baina honelako egoeretan marko indibidualistak erraz samar irensten ditugu

Benetan, arrisku egoera batean hain berekoiki jokatzen badugu, tokitan daukagu zerbait benetan aldatzeko aukera –zer esanik ez iraultza egitekoa–, zeinak eskatuko lituzkeen eguneroko bizitzan eskuzabaltasun eta sakrifizio dosiak tonaka. Koronabirusa manifestazio nazional batekin –eta haren osteko poteoarekin– uxatu ahalko balitz, orduan bai gure herriak lezio bat emango liokeela berriz ere munduari.

Bi: “Jendea tontoa da”

Bale, badago egun hauetan histeriko samar jokatzen ari den jendea. Bai, denok egin dugu barre hurrengo 5.000.000 mokordoetarako adina komuneko paper erosten ari den jendeaz. Baina gai baten inguruko alarma soziala eta bonbardaketa mediatikoa hain handia denean, akaso pixka bat ulerberagoak izaten ere saiatu behar genuke. Denok ari gara murgiltzen ezagutzen ez dugun egoera batean, guztiok ari gara saiatzen gauzak ahalik eta hoberen egiten. Eta niri behintzat normala iruditzen zait honelako egoera batean beldurra agertzea. Beldurra errazago kutsatzen da edozein birus baino. Eta ez dut uste beldurra daukan jendeaz barre egiten segitzeak ezertarako balio duenik.

Zenbait iritzi-emailek egunotan luzitu duten nagusikeria moralak erakusten du, segur aski, zein den problema handiena gauzen ordena honi buelta eman nahi diotela esaten dutenen artean ere: ez daukatela enpatiarako gaitasun minimorik, ez dutela ulertzen zein kode kulturalen arabera funtzionatzen duen supermerkatuak arpilatzen ari den jende horrek –zeina herritarren portzentaje esanguratsu bat den, bide batez–. Inporta zaizkigu pertsona horiek? Ala euskal komunitatea ere gustura dago gizartetik bereizita?

Marko indibidualistak irensten

“Ni etxean geratzen naiz” kanpainaren ahobatekotasunak kezkatzen nau: ardura guztia norbanakoen esku uzten duen markoa da eta gizarteko sektore askori, lan egiteko derrigortasunaz gain, etxean ez geratzearen kulpa inposatzen die. Eta ez naiz ari ospitaleetan ari diren profesionalez bakarrik, janari-dendetan eta supermerkatuetan lan egiten dutenez baizik, erresidentzietako zaintzaileez, elikagaien hornidurarik falta ez dadin hara eta hona dabiltzan garraiolariez, egun hauetan lanpostua galtzeko beldurrez lanera joaten jarraitu duten guztiez.

Gure komunitatea oso ezkerrekoa dela pentsatzen dugu, baina honelako egoera batean ikusten dira haren klase ertaineko tendentziak: oso modu akritikoan irentsi dugu egoera honen irtenbidea nagusiki erabaki indibidualen gainean ebatziko dela.

Estatua honetarako zen, beraz

Azken egunetan gehien harritu nauen erabakia erakunde publikoen menpeko zenbait lantokitan hartutakoa da: zerbitzurik eskaini ez arren, ostiralera arte lantokira joateko eskatu zaie irakasleei edo zenbait kulturgunetako langileei besteak beste. Alegia, gure erakundeetako ordezkariek 4.0 industriaren erronkez eta antzeko gauza cool-ei buruzko jardunaldietan parte hartzen urteak daramatzaten arren, krisi sanitario baten erdian patroi fordista zaharrak bezala jokatzen dute eta ziurtatu nahi dute langile publiko guztiek fitxatzen dutela, nahiz eta lanera joatera derrigortuz gaixotasuna zabaltzen laguntzen duten. Zer zentzu dauka horrek, langileen gaineko kontrola erakutsi nahiaz aparte?

Lana ulertzeko iraganeko modu baten arrastoak direla pentsatuko nuke, krisi honetan agertzen hasia den itzal bat ere ikusiko ez banu: txinatar estiloko estatu-kapitalismo autoritario bat, Mendebaldeko laissez faire eredua baino eraginkorrago agertzen ari dena ez bakarrik gaixotasunaren kontentzioan, baizik eta makinaria kapitalistaren funtzionamendu diziplinatuan. Estatua, muin-muinean, horixe baita: kapitalismoa antolatzeko modu bat, momentu historikoaren arabera eskua gehiago edo gutxiago sartu duena gure bizitzetan batzuen etekinak ziurtatuta egon daitezen –osasungintza, laguntza sozialak eta herritarrek harengandik jasotzen dituzten gainontzeko onurak ez dira ezinbesteko ezaugarriak, langileek lortutako kontzesioak baizik–.

Horregatik ari da orain estatua kontrola hartzen, zer bai eta zer ez esaten: produkzioa ez da etengo, beste guztiak itxaron dezake. Etxean. Poliziaren mehatxupean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude