2018 eta 2020 arteko langileen kotizazioak eskatzen dizkio Glovori Gizarte Segurantzak, 2020an Rider Legea onartu aurrekoak. Auzipetuak langileak ere badiren arren, ordaina enpresari soilik eskatzen dio.
Abenduaren 9an hasiko da Donostian epaiketa, Gipuzkoako Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak Glovoren eta banaketa konpainiarentzat autonomo gisa lan egin zuten 168 banatzaileren aurka aurkezturiko salaketa dela eta. Apirilaren 24an onartu zuen Lan Arloko 4. Epaitegiak eskaera, Gizarte Segurantzari dagozkion kuotak ustez ez ordaintzea epaitzeko, riderrak soldatapeko langile zirela argudiatuta, eta ez autonomo.
Epaiketa goizeko 9:15etan izango da epaitegietako 13. aretoan, inplikatutako alde guztiak hartzeko prestatutako gunean. Banatzaileetako batzuk LAB sindikatuak ordezkatuko ditu, epaiketara pertsonalki ez baitute joan behar.
Gipuzkoako Inpugnazioen Unitateko buru den Santiago de Miguel Gimenok ordezkatzen du Diruzaintza, eta 2018ko urriaren eta 2020ko abenduaren artean iruzur egin izana leporatzen dio enpresari, justu Rider Legea onartu aurretik. El Diario Vascok elkarrizketatu duen kaltetutako banatzaile baten arabera, legea onartu ostean, Glovok lan baldintzak aldatu zituen, ordutegi finkoak kenduz eta tarifak ordu tarteen arabera egokituz.
Banatzaile horrek adierazi du, aldaketak aldaketa, banatzaileek autonomo gisa jarraitu zutela kuotak ordaintzen, PFEZ eta BEZ barne. Hala ere, azpimarratu du enpresaren ardura dela ”indarrean dagoen araudia bete ez izana”. Hilean 2.000 euro inguruko diru sarrera gordinak lortzeko egunean zortzi eta hamar ordu artean lan egin behar zuela dio langileak, astean sei egunetan. Zergak eta bestelako gastuak kenduta, soldata garbia 1.200 euro ingurukoa zen, eta ez zuen lan eskubiderik, langabezia kasu.
Prozesu judizialak bertan behera utzi du 2020an abiarazitako prozedura administratiboa. Diruzaintza garaile ateratzen bada, baliteke riderrek eskubideak atzeraeraginez berreskuratzea, beste lurralde batzuetan antzeko kasuetan gertatu den bezala. Kaltetuen ustez, “legezko arduradun gisa kokatu zituen sistema baten biktimak dira”, nahiz eta, "Glovok legea bete ez zuenaren froga fisikoa izan".
Sei urteko espetxe zigorra ezar diezaiokete Oscar Pierreri langileen eskubideen aurkako hainbat delituengatik. Epaiketa asteartean izan da Bartzelonan, eta astelehenean iragarri du legearen pean kontratatuko dituela 15.000 rider. CGT sindikatuak “fiskaltzaren aurrean... [+]
Frantziako Estatua eta Alemania izan dira aurka kokatu diren estatu bakarrak. Direktibaren lanketa 2021eko abenduan abiatu zuen Europak, baina trabak eta presioak tarteko, hiru urte baino gehiago behar izan ditu onespenak. Europako Parlamentuak bozketa berrestea falta da.
Glovo, Just Eat eta Uber Eatseko janari banatzaileen %70-75ak paperik gabe lan egiten du EAEn, El Salto hedabideak Journalismfund Europe-rekin elkarlanean egindako ikerketa-erreportajearen arabera. Horrek asegururik gabe uzten ditu langileak lanean lesioren bat izanez gero.
Langileak espiatzeaz gain, ikerketa batek ondorioztatu du enpresaren app-ak datu pertsonalak eta geolokalizazioak bidaltzen dituela.
Nafarroako Sozial Arloko 1. Epaitegiak atzera bota du Glovok 2022ko azaroko epaiari jarritako helegitea. Helegitearekin, Glovok banatzaileak ez direla haren enplegatu berretsi nahi zuen.
Ziclo-P kooperatibako kide Leire Rodriguez Metropoli Forala saioan izan dugu hiri garraiobide jasangarriaz, solasean. Bizikleta erabiltzen dute haien banaketa lana egiteko.
Glovo eta haren gisako enpresek langileak autonomo gisa kontratatzen dituzte, oinarrizko langile eskubideak urratuz. Errealitate hori borrokatzen dabil Euskal Herrian LAB, eta fiskaltzak lekuko gisa deklaratzera deiturik, ostegun honetan sindikatuaren ordezkaritza bat egonen da... [+]
Gizarte Segurantzak ofizioz jarritako demandari erantzun dio Iruñeko lan arloko epaitegiak eta arrazoia eman: 2018ko abuztutik 2019ko urrira Glovorentzat lan egin duten 207 banatzaileen kotizazioak ordaindu beharko dizkio enpresak, soldatapeko langileak zirelako, ez... [+]
LABeko koordinatzaile nagusi Garbiñe Aranburuk prentsaurrekoan iragarri du Glovoko langileen erregularizaziorako urrats berri bat emango dutela. Zehazki, sindikatuak gatazka kolektibo bat planteatuko duela jakinarazi du, langile horiei Ostalaritzako Hitzarmen kolektiboa... [+]