Eneritz Martinek (Beasain, 2000) garuneko tumorea izan du bitan. Bi aldiz pasa da kirofanotik, guztia egiten ikasi behar izan du berriro, baina Gradu bat ikasten eta praktikak egiten ari da. Aukera errealak nahi ditu.
Eneritz Martin, beasaindarra, 21 urte. Fabrikazio mekanikoko diseinuko teknikari izateko gradua ari da ikasten Goierri Eskolan, goizetan. Arratsaldetan, Idiazabalgo Jaso enpresan ari da praktikak egiten. Ikasketek eta praktikek ez diote denbora libre gehiegirik uzten, baina ahalegina egiten du, bere zaletasun handienetako bati ere denboratxo bat eskaintzeko; saskibaloiari. Beasaingo taldean haurrak entrenatzen ditu. Energia handiko neska da, irribarretsua, alaia, kaskagogorra onerako eta txarrerako, maitakorra batzuetan eta ez hainbeste behar denean, gauzak argi eta garbi esaten dakiena parean duena izotz uzteraino. Bere ilusio handienetako bat, Erasmus esperientzia bat bizitzea. Pixka bat ezagutzen dutenek badakite, lehenago edo beranduago, hori ere egingo duela.
Eneritz Martin, bere adineko neska bat gehiago dela aldarrikatzera dator, eta baditu pixuzko arrazoiak horretarako. Egia da, momentuz, ezin duela korrikarik egin, ibilkeran antzematen zaiola ‘zerbait’, hitz egiteko ere zailtasun txiki bat duela, eta ez duela ondo ikusten, beste gauza batzuen artean.
Izan ere, duela bost urte, 18 urte betetzeko hilabete gutxi batzuk falta zitzaizkiola, tumore bat topatu zioten buruan. Saskibaloian jokatzen ari zela zorabiatu egin zen. Nahiz eta hasiera batean ez zuten pentsatu zerbait larria izan zitekeenik, beranduago berriro zorabiatu eta proba medikuak egitera joan zen. Emaitzek ez zekarten albiste onik. 2018ko uztailaren 2an sei orduko urgentziazko ebakuntza egin zioten. Garuneko laugarren bentrikuluan, zerebeloaren atzean, tumorea kendu behar izan zioten. Ebakuntzaren ondoren 48 ordu pasa zituen suspertze gelan. Guztiak ondo behar zuen ebakuntza eginda, baina hurrengo egunetan Eneritzen eboluzioa ez zen behar bezala joan. Infekzio larria zuen eta bere bizitza hari fin batetik zegoen zintzilik. Ezin hitz egin, ezin ibili geratu zen. Guztia ikasi behar izan zuen berriro.
Minbizia gaindituta zuela zirudienean, bigarrenez, kirofanotik pasa behar izan zuen. Tumorea berriro hantxe zen. Eta ostera ere, zerotik hastera. «Ez da gozoa izan», baina batere konplexurik gabe kontatzen du, argi eta garbi hitz eginez.
Inklusioa, ez integrazioa
Azkeneko urteotako bizipenen, eta batez ere, nola hobetu den, eta oraintxe zertan ari den, horren guztiaren inguruan Eneritzekin berriketan, bi hitz atera dira mahai gainera; integrazioa eta inklusioa. Integrazioak, arruntak eta bereziak biltzen ditu baina espazioak, jarduerak, lanak,… desberdin eta era segregatuan egiten dituzte. Gizartea, homogeneitatearen arabera banatzen du.
Inklusioa, harago doa; gizarte inklusiboan arruntak eta bereziak batera hezten dira, espazioa bat da bientzat, elkarlanean jarduten dute eta kuadrilla bakarra osatzen dute, besteak beste.
Eneritzek, inklusioaren aldeko ahotsa altxatu nahi du: «Aukera berdintasuna eskatzen dut; ikasteko, lanerako, kirola egiteko…». Garbi dauka, hori dela «guztiontzat gizarte justu» bat eraikitzeko modua, eta justua izateaz harago, garbi du baita ere, inklusioa dela behar bereziak izan dituenarentzat errehabilitazioaren parte ere.
«Ikasgelan edo lanerako elkarrizketa bat egiterakoan, batzuek behintzat, zer dudan zuzenean galdetu beharrean, arraro begiratu eta norbere ondorioak ateratzen ditu, eta horrek, sarri, sortzen ditu egoera desatseginak eta okerrak. Okerrak, zeren norbaitek pentsa lezake ez naizela gai zenbait gauza egiteko. Eta bai, hala da, ezin dut korrika egin edo pixu handirik altxatu adibidez, baina ikasteko eta lanerako gaitasuna dudala egunero-egunero ikus daiteke, ikusi nahi duenak behintzat».
Eskerrak
Eneritzen bizitza lehenbailehen normaltasunera itzul dadin lagundu eta babestu duten guztiei eskerrak emateko ere baliatu nahi ditu lerro hauek; «Eskerrak modu batean edo bestean lagundu didaten den-denei, baina bereziki, Beasaingo Martin Joxe Mendiari, niretzako aitona bat bezala delako».
Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.
Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.
Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]
Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]
Dozenaka lagun batu dira igandean Laudioko Herriko plazan, Ez zara fisioa, erasotzailea zara lelopean.
Larunbatean Irala auzoko koarteleko ekintzarekin, #BotaKuartelak koartela eta armada guztiak desagertzea eskatu du. Gune horiek “benetako mehatxuetatik” babestuko dituen auzorako proiektuetara bideratzeko proposatu dute beste behin ere, hala nola desberdintasunetik,... [+]
Arrigorriagako Udalak elkarretaratzea egin du igandean udaletxeko plazan, ostiralean txinatar jatorriko merkatari batek bere dendan jasandako erasoa salatzeko eta biktimari babesa adierazteko. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea antolatu du... [+]
EAEko biztanleen %23,9k osasun asegurua zeukan kontratatuta 2023an, Eustaten datuen arabera. 2021eko datuekin alderatuta, %4,1 gehiagok. Batez ere traumatologia, oftalmologia, ginekologia eta dermatologia kontsultak egin ziren. Aseguruen %61,3 enpresentzakoak edo bestelako... [+]
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.