El Salto deituriko komunikabide berri bat sustatu du Diagonal egunkariak, eta Espainiako Estatuko 20 proiektu komunikatibo baino gehiago gehitu dira ekimenera. Sei hilabete iraungo duen kanpaina jarri dute martxan azaroaren 28an. Horren bidez, proiektua errealitate bihurtuko duen bazkide-basea osatuko da.
Hedabide sare bat baino gehiago da El Salto, Diagonal-ek adierazi duenez. Lankidetzan oinarritutako ekimena da, “kooperatzeko sortua eta ez lehiatzeko”. Baliabideak eta ideiak elkarbanatuko dituzte hedabideen artean. Modu horretan, gizarte eraldaketa sustatuko duen kalitatezko kazetaritza eskainiko dutela azaldu dute.
Komunikabide berriak egunero gaurkotuko den webgune bat izango du. Espainiako Estatuko lurralde guztien informazioa eskainiko dute bertan, eta ikus-entzunezko eduki ugari erabiliko dituzte horretarako. Horrez gain, paperezko aldizkari bat ere argitaratuko dute hilero.
Proiektuaren oinarri ekonomikoa bazkideen komunitatea izango da. Horrez gain, ekimena aurrera eramateko laguntza eman daiteke. Horretarako hainbat bide daude, besteak beste webgunean bazkide egitea, sare sozialetan kanpainari buruzko informazioa partekatzea #UnGranMedio traola erabiliz, eta El Salto-ren telegrameko kanalera batzea, edukiak zabaltzen laguntzeko.
Ekimeneko parte hartzaileen zerrenda gero eta luzeagoa dela adierazi dute. Oraingoz ondorengoek osatzen dute: Diagonal, Pueblos aldizkaria, AraInfo (Aragoi), Bostezo (Valentzia) eta Pikara Magazine (Euskal Herria) hedabideak; hainbat herri kazetak; El Salmón Contracorriente proiektua;; eta bideo lanketan aritzen diren Siberia TV, La Guerrilla Comunicacional eta Galiza Ano Cero kolektiboak.
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
USAIDen inguruko txolopotearen ondoren, espero beharrekoa zen. Baina, hala ere, urte askotan haien jarraitzaileak izan garenok, samin-puntu batekin hartu dugu albistea. Martxoaren 15ean, Trump administrazioak, kolpetik, erabat itxi baitu United States Agency for Global Media... [+]
Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]
Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]
Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
Urtea baino gehiago da Olatz Simonek –EITBko berriemailea Parisen, garaian–, orrialde hauetan bertan ohartarazi zigunetik Bruselak kazetariari lanbideaz erakusten dionaz. Eta halaxe joan gatzaizkio galdezka Amaia Portugali. Bruselan gure irrati publikoak duen... [+]
Langileek salatu dute zuzendaritzak ez diela lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta enpresak nahiago izan duela Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi, “horrek sortutako albo-kalte ekonomiko eta sozial guztiekin”, arazoari irtenbidea eman baino.
Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.
Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du.
Egitarau mardula prestatu dute Bergarako irrati libreko kideek: musika, literatura eta tailerrak. Besteren artean, martxoaren 29an Txapa Eguna egingo dute.