Gizarte berria eraiki beharrean gaudela eta...

  • Ez da batere erraza hainbeste indar duen sistemari aurre egitea, eta are gutxiago, denboraren poderioz garatzen dituen sustrai beltz eta ilunei sega sartzea. Dena dela, eta ahal dugun denbora eta neurrian, bide horretatik urratsak  eman beharrean gaude. Horretarako ezinbestekoa da norekin  eta nola indarrak gehitu alde batetik, baina baita ere sistemaren sustraiei izerdia kenduz, bestetik.


2020ko urtarrilaren 20an - 08:34

Nik gaur, hemendik jotzeko asmoa agertu nahi nuke. Estatuek betidanik erabiltzen bai dute bere hizkuntza tresna bezala. Horrela inposatzen dute eskola, hezkuntza eta bere inguruak, beraz tresna gisa, hizkuntza, menderatze sistema guztien eraikuntzarako, beti izan dute beharrezkoa.

Hori horrela izanik, ondoko helburua argia da; hizkuntza desberdinak desagerraraztea, nahiz bizi dugun demokrazia irrigarri honek beti uka.

Laburbilduz, hizkuntza beti izan da, eta izango da, koloniaren zutabe. Arlo honetan, zoritxarrez, Lakuan EAJ bakarrik egon ala ez, eta batez ere hizkuntzarekin harreman zuzena duten sail guztiak, “gehienetan” urrats txepel bezain ahulak ematen ari dira.

Dena dela, egiten ari direnak –esandakoak aparte- ez dira hain berriak, badituzte aurrekariak. Agian norbaitzuk ez dute pozez hartuko, baina gaur mahai gainean jartzen diren erabakiak, eta bihar lege izango direnak ikusiz, espainiarrarentzat, hain miresgarriak diren Isabel eta Fernando, “Errege-Erregina katolikoak”, Espainiako Estatuaren demokraziaren gobernu guztien aitzindari eta “maisu” bilakatzen ari dira. Zoritxarrez, Gasteizen ere ba da horrelako zerbait.

“Errege-Erregina Katolikoak”, Euskal Herria, baita Galizia konkistatu zituzten garaian erabilitako metodologia berbera dute eredu, gaur ere 

“Errege-Erregina Katolikoak”, Euskal Herria, baita Galizia konkistatu zituzten garaian erabilitako metodologia berbera dute eredu, gaur ere.Orduan herri bat konkistatzen zutenean, lehen begiratu beharrekoa zen, ea konkistatzailearen hizkuntza berdinekoak ziren ala ez. “Errege-Erregina Katolikoak” egindakoaren arabera, desberdinekoa baldin bada, hauek hartu beharreko neurri batzuk; disidenteak desterratu eta espetxeratu. Pilaka kanpora bidali behar dira eta alderantziz, kanpotar jende ahalik eta gehien eraman bertara bizitzera. Hau da, inbaditu, kolonizatu egin behar da. Jakina, gainera noblezia eta buruzagiak neutralizatu, eta kanpokoak ezarriz, noski.

Hau da, besteak beste, “Errege-Erregina katolikoak” Euskal Herrian et Galizian erabilitako metodologia, indarrez konkistatutako lurraldeak kolonizatzeko. Poliki, poliki, lerro hauetan agertzen ari direnak baino hurbilagoko denborak, ezagutzak eta baita esperientziak ere sumatzen dira. Ez baitaude hain urrun Franco diktadorearen menpe, bizi eta ezagututakoak.

Galiziar txiki bezain gaiztoak, ongi ezagutzen zituen bera jaiotako lurraldean Isabel eta Fernando famatuek egindako sarraskiak. Beraz, ez da batere harritzekoa, helburu berberak izanik,  gauza bera egin izana. Beranduago, eta galiziar “maisua” omenduz, Afrikako iparraldean, Hasan II ak Saharan indarrez inposatutako kolonizazio berbera.  

Ez du ezertarako balio egiari bizkar emateak, Aspaldidanik dakigu indarrez eraikitako estatuak, berez sortzen dituen disidentziari, “separatista” edota “terrorista” deitzen duten tendentzia oso hedatua dagoela. Ez da berria, garai bateko Sobietar Batasunean, Ukrainiarekin hasi eta beste hainbat errepublika indar zentralisten eragina  ongi ikasita daude. Zenbat urte dira ba Sizilia banatu  zenetik?   

Frantzian, Espainian, Ipar Irlandan, Eskozian , Belgikan, Kanadan eta beste lurralde gehiagotan, gatazka sozialek, dimentsio etnikoa dute. Hainbat “probintzia” eta “Autonomia” nazio agertzen dira, eta neurri batean edo bestean, estatu nazional bat bereganatu nahi dute. Beraz, ez dago luze begiratu beharrik, gaur egungo mugak menperatzaile diren klaseen interesei dagozkiela eta ez herrikoi diren nahiei. Horregatik, potentzia handiek harrokeriaz aldarrikatzen duten batasun horrek, nazio eta herri txikiagoaren zapalkuntza adierazten du.

Ez da harritzekoa beraz, beti egia estali nahi izatea, eta horregatik, PSOEk, –Lakuan egon ala ez– betiko mezu berbera erabiltzea: sentiberatasun asko dituen gizarte “berria” eraiki beharrean gaude

Eta nola ez, honek begi bistan -edo gordeta- dakarren bortxa errepresiboaren erabilera. Ez da harritzekoa beraz, beti egia estali nahi izatea, eta horregatik, PSOEk, –Lakuan egon ala ez– betiko mezu berbera erabiltzea: sentiberatasun asko dituen gizarte “berria” eraiki beharrean gaude. Bere inguruetatik ez dator besterik, berdintasunean bizitzen ikasi beharra dago, aipatzen dute behin eta berriro. Tarteka ere entzuten dira  “euskaldun pasiboaren” izaera aldarrikatu eta bermatzen dituzten hitzak. Baina euskaldunari –euskara duenari- “gaztelau pasiboa” izateko aldarria eta bermea ez dizut oraindik entzun Mendia andrea.

Beraz, berdintasun nahiko berezia saltzen ari zarete. Beste zerbait asmatu ezean,-eta ez dut espero- hori bortxaren  beste aurpegia besterik ez da, beste bat. Nahiz PSOEko buruzagiak, zeuen  sistema politikoa eredugarria balitz bezala defendatzen duzuen, egia oso bestelakoa da.  Espaiiniako Estatuaren Autonomiak, indarrezko konkista eta kolonizazioa ezkutatzen duten zatiketa abstraktua besterik ez da. Edo ez? Indarrez lortutakoa kudeatzen duen sistema demokrazia ote ba?

Ez zarete denak berdinak, hainbeste badakit, eta ongi jakin ere, baina ez al dizue lotsarik ematen hain demokrazia ustelaren eredu izateak? Ba al dakizue, hemen, kolonia honetan, disidenteak nagusi garela? Mendia andrea, ezagutzen al duzu planeta honetan, beste lurralderik, bertakoak diren herritarrei, euren hizkuntza ez jakiteko eskubidea bermatzen duenik?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude