Gizakia deitzen den etxe orratza


2021eko azaroaren 03an - 07:01

Denok ezagutzen ditugu etxe orratzak, gure herrietan ere baditugu 10-20 solairutako etxe luzeak. Munduko zenbait lekutan 100dik gora solairu dituztenak ere ba omen dira. Etxe-bizitza edo etxe-bulego hauek zerurantz hainbeste oin badituzte, lurrazaletik behera ere mordoxka bat izango dituzte. Izan ere, alde batetik horrenbeste bulegoentzat aparkalekuak behar dituzte eta, batez ere, horrelako luzera duten etxeek oinarriak ere sendoak behar dituztelako.

Gizakiaren eboluzioa arakatu nahi duzunean eta honetaz informazioa bilatu, txosten guztiak tximuetatik hasten dira, primateetatik hain zuzen ere. Baina zientziak beste zerbait adierazten digu, gizakiak aurrekari gehiago badituela eta bere geneen ikerketek oso urruti garamatzatela. Tximuena eboluzioko une garrantzitsu bat bezala hartu behar dugu, baina gizakia osotasunean konprenitzeko askoz ere urrutirago joan behar dugu.

"Guk dugun biziaren kontzeptuarekin atomoaren dantza honi ezin diogu bizia deitu. Zer demontre da orduan? Energia"

Gizakia biziduna da, dudarik gabe, eta biziaren sorrera ere une oso garrantzitsua da. Unea aipatzen dugu baina gertaera hauek ez ziren tximistaren abiaduran jazo, milaka edo milioika urtetan baizik. Bizia zer den argitzea ere ez legoke gaizki, baldin eta argitu badaiteke. Gehienek zera diote: jaio, ugaldu eta hil, ziklo hau egiten duen orok bizia daukala. Beste batzuek gehitzen dute honako elementu hauek ere garrantzitsuak direla: energia lortzeko ahalmena, kanpoko edo barneko estimuluei erantzuteko ahalmena edo egoera desberdinetara egokitzeko ahalmena edukitzea.

Lurra duela 4.500 milioi urte sortu zen eta lehen zelulak 3.500 milioi urte aldera azaldu ziren. Aurretik egoera fisiko-kimiko probiotiko bat eman zela nabaria da, bizia prozesu luze baten ondorioa baita. Beraz, esan daiteke bizia gerta zedin beharrezkoak ziren elementuak hor zeudela. Big Bang leherketa hura gertatu zen une hartatik? Edo, leherketa aurretik ere ezereza, energiazko hutsune kuantikoa, sakoneko energia, den guztiaren sorrerako iturria deitutako horretan, bazen bizia sortzeko zerbait? Galdera hauei erantzutea ezinezkoa da gaur egun eta gerora ere ez da erraza izango.

Bizia zeri deitzen diogun azalpen labur bat eman dugu baina ahalegin horretan energiari buruz apenas esan dugun ezer. Zientzia kuantikoan, txikitasuneko elementuekin eta partikula txikienekin ikertzen duten zientzialariek, materiaz hitz egiten dutenean energiaz ari dira, eta esan ere esan dute, materia bera ez dela existitzen, energia baizik. Har dezagun harri koskor bat, berez goian emandako definizioarekin, bizirik gabea, ezta? Iker ditzagun bere atomoak eta hauen partikula osagaiak: protoiak, neutroiak eta elektroiak. Edo quarkak eta hadroiak bezalako partikula txikienak, eta konturatuko gara harri puska txiki horretan udaberriko erlauntzetan baino mugimendu handiagoa dagoela. Guk dugun biziaren kontzeptuarekin atomoaren dantza honi ezin diogu bizia deitu. Zer demontre da orduan? Energia. Nire ustez, oso uste apalean, energia da biziaren elementurik garrantzitsuena. Molekulak atomoz eginak daude eta lehen zelulak ere bai, beraz energiaz josiak. Zelulen sorreran mineralek ere zer ikusi handia izan zuten, gure gorputzetan duten bezalaxe. Zientziaz oso gutxi dakit baina benetan azaldu nahi dudanarekin hasi aurretik, elementu hauen inguruan argitasun apur bat eman nahi nuen, behar bada, kontrakoa ere gerta daitekeela kontutan hartuta.

Goazen ba gizakia deitzen den etxe orratz horretara eta has gaitezen gizakiaz hitz egiten. Gizakia, biziduna, ez da tximuekin hasten, Big Bang leherketa aurretik baizik. Leherketa ondoren sortu omen ziren elementu batzuk, adibidez, hidrogenoa, helioa, litioa, eta geroago elementu gehiago, bizia gerta zedin. Lehen zeluletatik hasi eta ondorengo prozesu guztian gizakia ere bertan egon da. Hau izango litzateke gizakiaren etxe orratzeko solairurik sakonena. Oinarri sendoenekoa. Betidanik izan gara. Badirudi lehen zelulak begetalak zirela eta lehenengo landareak eta zuhaitzak eman zirela, beste eratako animalien zelulen aurretik. Harrituta geratu nintzen irakurri nuenean banana batek %60ko antzekotasun genetikoa daukala gizakiarekin. Landareek, zuhaitzek eta euren fruituek zer ikusi handia dutela gurekin, alegia. Lurrazpiko beste solairu batera pasako gara: animaliak. Hasi lehen protozelulekin, zelula bakarreko protozooak, eta zelula askoko estruktura konplexuekin animalia osatuagoetara pasa ginen. Gure genetikako DNAk animalia askorekin daude lotuak eta ez txinpantzeekin bakarrik. Horrela arratoi batek %80ko antzekotasuna du gure ADNarekin, Abisiniako etxe-katuak %90ko antzekotasuna, ozpin-eltxoak %61koa. Txinpantze batek %96ko antzekotasuna dauka gure DNArekin. Antzekotasuna aipatzen dut eta ez berdintasuna. Gezurra badirudi ere, aipatu ditugun landare, zelula eta animaliak gure aurrekariak dira, gure arbasoak, gure anai-arreba zaharrak. Gizakia ezin da honetaz ahaztu, berarekin bai daramatza hauen informazio genetikoa. Gizakiaren etxe orratzaren lurrazpiko solairu hauek oso garrantzitsuak dira eta ezin ditugu ahaztu. Gure parte dira ere.

"Adimenaren garapenak etxe orratzeko solairuetan gora egiteko balio izan digu, baina zer garen eta nondik gatozen ahaztu dugu"

Lur-azalera iritsi gara gizakiaren etxe orratzean. Etxe honek ez du igogailurik eta harmailak banaka- banaka igo behar dira milaka eta milioika urteetan zehar. Gizakia hasi da gainditzen apurka -apurka txinpantzearen izatea eta jokabidea, eta badoa Afrikako sabanetatik, bi hanken gainean zutik, zerbait ehizatu nahian. Milaka urteetan ikasten eta hobetzen joan zen eta Australopithecus lehen gizaki hark etxe orratzeko solairu pare bat gainditu zituen. Gero beste gizaki batzuk etorri ziren, adar desberdinetakoak, homo habilis, homo erectus, homo neanderthal, eta abar. Denak desagertu ziren eta gure aurrekoak homo sapiens gizakiak izan ziren.

Gizaki hauek denak, pixkanaka etxe orratzean goraka joan ziren, beti hobetzen. Garbi dago geroz eta buru argiagoa zutela eta etxe orratzean solairuak igo ahala, argitasun gehiago zutela eta ikuspegi zabalagoa. Baina, bestalde, lurretik eta, batez ere, etxe orratzeko sakoneko oinarrietatik aldentzen joan ziren. Alturako haize beroak edo hotzak kaskoa haizatu zien eta guztiz berekoiak, egoistak eta bakartiak bihurtzen hasi ziren. Adimenaren garapenak etxe orratzeko solairuetan gora egiteko balio izan digu, baina zer garen eta nondik gatozen ahaztu dugu. Ekologia, elkarkidetza, feminismoa, hezkidetza, etorkinei harrera, hitz politak erabiltzen dira, baina etxe orratzeko goiko solairuetatik jaitsi gabe.

Gu garen etxe orratza osoa da, oinarrietatik hasi eta heldu garen lekurainokoa. Eta gogoan eduki oraindik ez garela gailurrera iritsi, ibiltzen goazela. Gehienok bi-hiru solairuetan gora eta behera, jira eta bira gabiltza, ez baitugu aurrerapenik egiten. Horretan gaudela uste dut.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Eguneraketa berriak daude